Arthur Henderson
Arthur Henderson (Glasgow, 1863ko irailaren 13a - Londres, 1935eko urriaren 20a) eskoziar politikari laborista izan zen. 1934ko Bakearen Nobel Saria jaso zuen.
Hamabi urte zituenetik, galdategi batean lan egin zuen. 1892an jarduera sindikalak egiten hasi zen eta hurrengo hamarkadan Alderdi Laboristan sartu zen. 1903an aukeratu zuten lehen aldiz Parlamentuko kide.
1915ean Herbert Henry Asquithen koalizio gobernuan sartu zen. Britainiar gobernu bateko lehen laborista izan zen.
1929an Ramsay MacDonaldek Kanpo Arazoetako Idazkari izendatu zuen. Henderson gerraosteko tentsioak murrizten saiatu zen, SESBeko gobernua onartu zuen eta britainiarren babesa bermatu zion Nazioen Ligari.
1930eko hamarkadan, prestatzen ari zen gerra gelditzen saiatu zen. Bakearen Munduko Ligarekin lan egin zuen eta Genevako Desarmatzearen Konferentziako buru izan zen. 1935ean Bakearen Nobel Saria jaso zuen.
Lanak
aldatu- The League of Nations and labour (1918)
Kanpo estekak
aldatu