Txalo
Txaloa esku-zartaka sortutako hotsaren bitartez onespena adierazteko modua da. Ohikoa da musika-kontzertu baten bukaeran, diskurtso bat entzun ondoren, antzerki-lan ikusi ondoren eta, orokorrean, publiko batek bere gustuko zerbait ikusi duenean txaloak egitea. Komunikazio ez berbalean txaloa talde baten iritzi-adierazpen sinplea da; testuinguru horretan gero eta txalo luzeagoa eta ozenagoa izanez gero, oniritziaren neurria altuagoa da.
Txaloaren ezaugarriak
aldatuTxalo batek hiru ezaugarri ditu:
- Intentsitatea: txaloan erabiltzen den energia maila da.
- Erritmoa: esku-zartakaren abiadura.
- Iraupena: txaloak irauten duen denbora.
Hiru ezaugarri hauen arabera txaloak sei kategorietan sailka daitezke:
- Uhukaldia
- Txaloen eza
- Eskasa
- Orokorra
- Indartsua
- Txaloaldia
Txalo-mota desberdinak
aldatuIa adierazpen unibertsala izanik, hala ere txaloa ez da berdina lurralde guztietan. Esaterako, arabiarrek eta Afrika beltzaren pertsonek beste eskuen posizioak erabiltzen dituzte. Aldaera horietatik kanpo, bi txalo-mota oso ezagunak dira:
- Txalo amerikarra edo in crescendo, baita txalo geldoa ere («slow clap»): hasiera batean pertsona batek txalo egiten du eta, poliki-poliki, jende gehiago hari batzen zaio, azkenik, publiko osoa bilduz eta, batzutan, zutik jarrita. Txalo-mota honek dramatismoa bilatzen du eta filme estatubatuarretan oso ohikoa izan da.
- Gorren txaloa: soinua entzun ezin dutenez, bi eskuak altxatzen dituzte alde batera eta bestera mugituz.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Txaloaren ezaugarriak.