Abenduaren 17
data
Abenduaren 17a, gregoriotar egutegian, urteko hirurehun eta berrogeita hamaikagarren eguna da, 352.a bisurteetan. 14 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1974 – ETAk bi goardia zibil hil zituen Arrasaten.
- 1978 – ETAk Diego Fernandez Montes armadako koronel ohia hil zuen Donostian.
- 2009 – Espainiako Kongresuak Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunaren alde bozkatu zuen.
- 2019 – De Miguel auziko epaia jakitera eman zuten, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan inoiz epaitutako ustelkeria kasurik handiena. 26 pertsona eseri ziren akusatuen aulkian.
Mundua
aldatu- 1577 – Francis Drake nabegatzailea Plymouth, Ingalaterratik irten zen Elisabet I.arentzako misio sekretu batean.
- 1819 – Simón Bolívarek Kolonbia Handiaren independentzia deklaratu zuen Angosturan (egungo Bolivar Hiria, Venezuela).
- 1973 – Berunezko urteak Italian: Erromako Fiumicinoko aireportuan lehergailu batek 32 lagun hil zituen.
- 1999 – Nazio Batuen Erakundeko Biltzarrak azaroaren 25a Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izendatu zuen.
- 2006 – Hamasek eta Al Fatak su-etena sinatu zuten asteetako istiluei amaiera emateko.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1911 – Alfonso Maria Zabalaren Periyaren Zalapartak antzerki-lana antzeztu zen lehenbizikoz.
- 1989ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala Jon Lopategik irabazi zuen.
- 1995eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Aitor Mendiluzek bere lehen txapela jantzi zuen.
- 2006 – Xabier Paiak Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.
- 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan Etxahun Lekuek jantzi zuen txapela.
- 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia – Maialen Lujanbio izan zen irabazle. Bere bigarren txapela jantzi zuen.
Mundua
aldatu- 1770 – Ludwig van Beethoven musikagilearen bataioa.
- 1867 – Leon Tolstoiren Gerra eta Bakea eleberria argitaratu zen.
- 1964 – Zorba the Greek ("Zorba Greziarra") filma estreinatu zen, Michael Cacoyannisek zuzendu eta Anthony Quinnek antzeztua.
- 1966 – El Dorado filma estreinatu zen, Howard Hawksek zuzendu eta John Wayne, Robert Mitchum, James Caan, Ed Asner, Charlene Holt eta Paul Fix aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1970 – Rio Lobo filma estreinatu zen, Howard Hawksek zuzendu eta John Wayne, Jorge Rivero, Jennifer O'Neill, Jack Elam eta Christopher Mitchum aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1974 – The Front Page ("Azal Nagusia") filma estreinatu zen, Billy Wilder ek zuzendu eta Jack Lemmon, Walter Matthau, Charles Durning, David Wayne, Susan Sarandon eta Carol Burnett aktoreek antzeztu zuten.
- 1976 – King Kong filma estreinatu zen, John Guillerminek zuzendu eta Jeff Bridges, Charles Grodin eta Jessica Lange aktoreek antzeztu zuten.
- 1979 – Kramer vs. Kramer ("Kramer Krameren aurka") filma estreinatu zen, Robert Bentonek zuzendu eta Dustin Hoffman, Meryl Streep, Justin Henry eta Jane Alexander aktoreek antzeztu zuten.
- 1982 – Tootsie filma estreinatu zen, Sydney Pollackek zuzendu eta Dustin Hoffman, Jessica Lange, Teri Garr, Charles Durning eta Bill Murray aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1982 – The Year of Living Dangerously ("Arriskuz Bizi Izan Ginen Urtea") filma estreinatu zen, Peter Weirek zuzendu eta Mel Gibson, Sigourney Weaver eta Linda Hunt aktoreek antzeztu zuten.
- 1993 – What's Eating Gilbert Grape ("Nor Maite Du Gilbert Grapek?") filma estreinatu zen, Lasse Hallströmek zuzendu eta Johnny Depp, Juliette Lewis eta Leonardo DiCaprio aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2006 – Esku huskako pilota: Juan Martinez de Irujo, lau eta erdiko txapelketa nagusiaren irabazlea, finalean Abel Barriola 22-21 garaituta.
- 2006 – Aizkolaritza desafioa Tolosan: 18.000 euro jokoan Jose Mari Olasagastiren eta Mikel Mindegiaren artean. Mikel Mindegia irabazle.
Mundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1898 - Nicomedes Marañon Orio, nafar etxekoandrea, Gerra Zibilean fusilatua (h. 1936).
- 1918 – Rosario Zubizarreta, Ermua I, bizkatar erraketista (h. 2002).
- 1920 – Mercedes Zubikaray, gipuzkoar erraketista (h. 1983).
- 1930 – Patxi Aldabaldetrecu, gipuzkoar enpresari eta historialaria, Kantabrian (h. 2002).
- 1934 – Xipri Arbelbide, baxenafar idazle, kazetari eta apaiza.
- 1946 – Antton Larretxau, Uliako parkeko zaindari eta Donostiako ur zerbitzuko langile ohia.
- 1958 –
- Hilario Extremiana, arabar musikagilea, Miranda Ebron.
- Izaskun Moyua, Emakundeko zuzendari ohia eta Arabako Batzar Nagusietako bozeramailea.
- 1961 – Arantza Manterola Odriozola, ikastola mugimenduko gipuzkoar ekintzailea.
- 1962 – Christophe Hondelatte, baionar irrati esatari eta telebista aurkezlea.
- 1963 – Gerardo Markuleta, Jon Iriberri, gipuzkoar idazlea eta itzultzailea.
- 1964
- Iñaki Badiola, gipuzkoar enpresaburua eta Real Sociedadeko presidente ohia.
- Iñigo Muguruza, gipuzkoar musikaria (h. 2019).
- 1967 – Joxan Goikoetxea, gipuzkoar musikaria.
- 1968 – Nerea Irakulis, bizkaitar unibertsitateko-irakaslea.
- 1969 –
- Luis Altadill, Altadill I.a, nafar pilotari ohia.
- Maria Quintanal, euskal tiratzailea.
- 1972 –
- Jon Cuyami, euskal herritar futbolari ohia, nazioartean Ekuatore Ginea ordezkatu zuena.
- Aitor Merino, euskal aktorea.
- Ibon Zugasti, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1985 – Erika Letamendi Hurtado, Donemiliagako alkatea.
- 1992 – Bárbara Rivas, gipuzkoar aktore eta abeslaria.
- 1997 – Gaizka Larrazabal, bizkaitar futbolaria.
- 1998 – Bittor Isuskitza, bizkaitar futbolaria.
- 2001 – Iñigo Ariztimuño, gipuzkoar futbolaria.
- 2002 – Malen Osa, gipuzkoar mendi lasterketaria.
Mundua
aldatu- 1239 – Kujō Yoritsugu, Japoniako Kamakura shogunerriko bosgarren shoguna (h. 1256).
- 1706 – Émilie du Châtelet, frantziar matematikari, fisikari eta idazlea (h. 1749).
- 1734 – Maria I.a Portugalgoa, elizkoia, Portugalgo erregina (h. 1816).
- 1749 – Domenico Cimarosa, italiar musikagilea (h. 1801).
- 1775 – François Marius Granet, Frantziako margolaria (h. 1849).
- 1778 – Humphry Davy, ingeles kimikari eta fisikaria (h. 1829).
- 1802 – Frantzisko Karlos Austriakoa, austriar artxidukea (h. 1878).
- 1824 – John Kerr, eskoziar fisikaria (h. 1907).
- 1842 –
- Ernest Lavisse, frantziar historialaria eta historia positibistaren fundatzailea (h. 1922).
- Sophus Lie, norvegiar matematikaria, simetria jarraituaren teoria sortu zuena (h. 1899).
- 1847 – Émile Faguet, frantziar idazlea, saiakeragilea eta literatura kritikaria (h. 1916).
- 1853 – Emile Roux, frantziar zientzialaria (h. 1933).
- 1855 – Suze Robertson, herbehereetar margolaria (h. 1922).
- 1859 – Paul César Helleu, frantziar margolaria (h. 1927).
- 1868 – Josep Comas i Solà, astronomoa.
- 1873 – Ford Madox Ford, ingeles nobelagile eta editorea (h. 1939).
- 1874 – William Lyon Mackenzie King, Kanadako lehen ministroa (h. 1950).
- 1891 – Paul Sears, estatubatuar ekologista (h. 1990).
- 1893 – Erwin Piscator, alemaniar antzerki-zuzendaria (h. 1966).
- 1894 – Willem Schermerhorn, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1977).
- 1900 –
- Mary Cartwright, britainiar matematikaria (h. 1998).
- Katina Paxinou, greziar aktore tragikoa (h. 1973).
- 1903 – Erskine Caldwell, estatubatuar eleberrigilea (h. 1987).
- 1905 –
- Simo Häyhä, Herio Zuria, finlandiar gudari eta frankotiratzailea, historiako frankotiratzaile onena gisa joa (h. 2002).
- Erico Verissimo, basildar eleberrigilea eta literatura-historialari eta kritikaria (h. 1975).
- 1908 –
- Sylvia Ashton-Warner, zeelandaberritar idazle, poeta eta hezitzailea (h. 1984).
- Willard Libby, estatubatuar kimikaria, 1960ko Kimikako Nobel Saria (h. 1980).
- 1910 – Joaquín Pérez Villanueva, espainiar historialaria (h. 1994).
- 1913 – Mary Kenneth Keller, estatubatuar hezitzaile katolikoa eta informatikan aitzindaria (h. 1985).
- 1916 – Penelope Fitzgerald, ingeles eleberrigile, olerkari, saiakeragile eta biografoa (h. 2000).
- 1918 – Juana Doña, espainiar buruzagi komunista, feminista, sindikalista eta idazlea (h. 2003).
- 1919 – Es'kia Mphahlele, hegoafrikar idazlea (h. 2008).
- 1920 – Kenneth E. Iverson, kanadar ordenagailu programatzailea (h. 2004).
- 1922 – Claude Ollier, frantziar eleberrigilea, Nouveau roman eskolako idazle nagusietako bat (h. 2014).
- 1924 – Selene Mahri, finlandiar-estatubatuar modeloa (h. 2020).
- 1925 – Alphonse Boudard, frantziar eleberrigilea (h. 2000).
- 1927 – Antonio Fernández Alba, espainiar arkitektoa (h. 2024).
- 1930 – Armin Mueller-Stahl, alemaniar aktore, margolari, musikari eta idazlea.
- 1931 – Alfredo Etcheberry, txiletar abokatu eta irakaslea (h. 2023).
- 1934 – Ray Wilson, ingeles futbolaria (h. 2018).
- 1936 –
- Frantzisko, Aita santua.
- Klaus Kinkel, alemaniar legelari eta politikaria (h. 2019).
- Tommy Steele, ingeles egile abeslari eta aktorea.
- 1937 – John Kennedy Toole, estatubatuar idazlea (h. 1969).
- 1938 – Peter Snell, zeelandaberritar atleta, historiako ibilbide ertaineko lasterkari handienetakotzat hartua (h. 2019).
- 1942 –
- Muhammadu Buhari, Nigeriako presidentea.
- Juan de Dios Román, espainiar eskubaloi entrenatzailea, Espainiako Eskubaloi Errege Federazioaren lehendakaria (h. 2020).
- 1944 – Bernard Hill, ingeles aktorea (h. 2024).
- 1945 –
- Joan Castejón, espainiar marrazkilari, margolari, eskultore eta grabatzailea.
- Jacqueline Wilson, ingeles idazlea.
- 1947 – Wes Studi, txeroki-estatubatuar aktorea.
- 1951 – Tatiana Kazankina, sobietar atleta ohia, iraupen ertaineko lasterketetan aditua.
- 1953 – Bill Pullman, estatubatuar aktorea.
- 1955 – Gunilla Andersson, suediar igerilaria.
- 1956 –
- Rosa Cobo Bedía, espainiar teoriko feminista eta idazlea.
- Peter Farrelly, estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea, gidoigilea eta idazlea.
- 1960 –
- Moreno Argentin, italiar txirrindulari ohia.
- Tarako, japoniar aktore, bikoiztaile eta abeslaria (h. 2024).
- 1961 –
- Sara Dallin, ingeles pop abeslari eta musikagilea.
- Inés Fernández-Ordoñez, espainiar filologoa eta Espainiako Errege Akademiako akademikoa.
- 1966 – Lynette Nusbacher, estatubatuar historiagile militarra.
- 1970 –
- Gustavo Huete, argentinar palari ohia.
- Silvia Vidal, kataluniar eskalatzaile, esploratzaile eta alpinista.
- 1971 – Claire Forlani, ingeles aktorea.
- 1972 – Iván Pedroso, kubatar atleta, luzera jauzian espezializatua.
- 1973 –
- Santos González, espainiar txirrindularia.
- Paula Radcliffe, distantzia luzeko britainiar atleta ohia.
- 1974 – Marilia Andrés, espainiar abeslari eta konpositorea.
- 1975 – Milla Jovovich, ukrainar aktore, modelo, moda-diseinatzaile eta musikaria.
- 1977 – Katheryn Winnick, kanadar aktorea eta zinema zuzendaria.
- 1978 – Manny Pacquiao, filipinar boxeolari, saskibaloilari, aktore, abeslari eta politikaria, XXI. mende hasierako boxeolari onenetakoa.
- 1982 – Dynamo, britainiar mago eta ilusionista.
- 1983 – Sébastien Ogier, frantziar rally pilotua, bost aldiz Munduko Rally Txapelketa irabazle.
- 1987 –
- Chelsea Manning, estatubatuar soldadu ohia, Wikileaks atariari dokumentu konfidentzialak filtratzeagatik espetxean izandakoa.
- Ophélie Meunier, frantziar modelo eta telebista aurkezlea.
- 1988 –
- Kana Kitahara, japoniar futbolaria.
- David Rudisha, kenyar atleta, 800 metroko lasterketan espezializatua.
- 1989 – Kawa Leauma, zeelandaberritar errugbi jokalaria, Ordizian jokatu zuena (h. 2021).
- 1992 – Andrew Nabbout, australiar futbolaria.
- 1993 – Álex Reyes, espainiar saskibaloi jokalaria.
- 1998 – Martin Ödegaard, norvegiar futbolaria.
- 1999 - Malak Mattar, palestinar margolaria, ilustratzailea eta haurrentzako liburuen idazlea.
- 2000 – Wesley Fofana, frantziar futbolaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1644 – Juan Lizarazu, nafar epaile eta funtzionarioa, Ekuadorren (j. 1594).
- 1879 - Manuel Ansoleaga, bizkaitar futbolaria.
- 1887 – Pedro Gorriz, gaztelaniazko nafar idazlea, antzerkigilea, poeta eta kazetaria, Madrilen (j. 1846).
- 1918 – Fermin Lasala Collado, gipuzkoar politikaria eta historialaria, Madrilen (j. 1832).
- 1930 – Tomás Balbás, meategietako ingeniaria, Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren sortzailetakoa eta gizarte erreformista nabarmena gipuzkoan, Madrilen (j. 1846).
- 1938 - Juana Abascal Nicolás, kantabriar langilea, Derion fusilatua (j. 1908).
- 1944 – Viktor Bernedo Zubiaurre, gipuzkoar enpresari eta politikari sozialista (j. 1876).
- 1959 – Esteban Lasa, gipuzkoar apaiza (j. 1874).
- 1968 – Gabriel Saint Laurent, baionar arraunlaria (j. 1888).
- 1972 – Patrizio Etxeberria, gipuzkoar enpresaburua eta politikaria (j. 1882).
- 1978 – Gregorio Barrios, bizkaitar-argentinar bolero-abeslaria eta aktorea, São Paulon (j. 1911).
- 1992 – Milagros Uranga, Milagros I, gipuzkoar erraketista (j. 1918).
- 2009 – Miren Eraso Iturrioz, gipuzkoar artearen-historialari eta sustatzailea, editorea eta dokumentu-kudeaketan aditua (j. 1960).
- 2010 – Emeterio Sorazu, gipuzkoar apaiza, irakaslea eta ikertzailea (j. 1937).
- 2014 – Fritz Rudolf Fries, Bilbon jaiotako alemaniar eleberrigile eta itzultzailea, Berlinen (j. 1935).
- 2021 Antonio Troitiño, ETAkidea (j. 1956).
Mundua
aldatu- 693 – Begga, Austrasiako Jauregiko Nagusia (j. 615).
- 1187 – Gregorio VIII.a, Aita santua.
- 1273 – Rumi, persiar olerkigile, alfaki, islamiar jakitun, teologo eta Sufi mistikoa (j. 1207).
- 1663 – Nzinga Mbande, Ndongo eta Matamba erreinuetako erregina (j. c. 1583).
- 1732 – Josef Joan Adam Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzea (j. 1690).
- 1830 – Simón Bolívar, Askatzailea, Amerikako hainbat herrialdetako askatzailea (j. 1783).
- 1833 – Kaspar Hauser, jatorri iluneko alemaniar pertsonaia (j. c. 1812).
- 1847 – Maria Luisa Habsburgo-Lorenakoa, Frantziako enperatriza (j. 1791).
- 1857 – Francis Beaufort, irlandar hidrografo eta almirantea, Beaufort eskalaren sortzailea (j. 1774).
- 1860 – Désirée Clary, Suediako eta Norvegiako erregina ezkontidea (j. 1777).
- 1870 – Saverio Mercadante, italiar musikagilea (j. 1795).
- 1881 – Lewis Henry Morgan, estatubatuar antropologoa (j. 1818).
- 1896 – Alexander Herrmann, frantziar magoa (j. 1844).
- 1898 – Hermógenes López, Venezuelako presidentea (j. 1830).
- 1907 – William Thomson, Lord Kelvin, britainiar fisikari eta matematikaria (j. 1824).
- 1909 – Leopoldo II.a Belgikakoa, Belgikako erregea eta Belgikar Inperio Kolonialaren sortzailea (j. 1835).
- 1910 – Rafael Barrett, espainiar idazlea eta pentsalaria (j. 1876).
- 1917 – Elizabeth Garrett Anderson, lehenengo emakumezko britainiar mediku lizentziaduna (j. 1836).
- 1929 – Manuel Gomes da Costa, Portugalgo presidentea (j. 1863).
- 1933 – Thubten Gyatso, hamairugarren Dalai Lama (j. 1876).
- 1935 – Juan Vicente Gómez, Venezuelako presidentea (j. 1857).
- 1940 – Alicia Boole Stott, anglo-irlandar matematikaria (j. 1860).
- 1942 – Edith Pretty, ingeles lurjabea, Sutton Hoo ontziaren ehorzketarekin lotua (j. 1883).
- 1943 – Eva Kotchever, poloniar feminista, emakumeen tabernak gobernatu zituena Chicagon, New Yorken eta Parisen (j. 1891).
- 1957 – Dorothy L. Sayers, britainiar emakume idazle eta itzultzailea (j. 1893).
- 1962 – Thomas Mitchell, estatubatuar aktorea (j. 1892).
- 1964 – Victor Franz Hess, austriar fisikaria, 1936ko Fisikako Nobel Saria (j. 1883).
- 1965 –
- Hastings Ismay, britainiar militar eta diplomazialaria, NATOko lehen idazkari nagusia (j. 1887).
- María Teresa Vera, kubatar kantari, konpositore eta gitarra-jotzailea (j. 1895).
- 1967an desagertua – Harold Holt, Australiako lehen ministroa (j. 1908).
- 1987 –
- Irving Allen, estatubatuar ekoizle eta zinemagilea (j. 1905).
- Marguerite Yourcenar, belgikar jatorriko frantziar eleberrigilea (j. 1903).
- 1991 – Armand Frappier, kanadar mikrobiologoa (j. 1904).
- 1992 – Dana Andrews, estatubatuar aktorea (j. 1909).
- 1997 – Ana Orantes, genero-indarkeriaren granadar biktima (j. 1937).
- 1998 – Joseph Esherick, estatubatuar arkitektoa (j. 1914).
- 2004 – Tom Wesselmann, estatubatuar pop art margolari eta eskultorea (j. 1931).
- 2005 – Jacques Fouroux, frantziar errugbi jokalaria (j. 1947).
- 2009 –
- Jennifer Jones, estatubatuar aktorea (j. 1919).
- Albert Ràfols-Casamada, kataluniar pintorea eta poeta (j. 1923).
- 2010 – María Jesús San Segundo, espainiar politikari eta ekonomialaria (j. 1958).
- 2011 –
- Cesária Évora, caboverdetar abeslaria (j. 1941).
- Kim Jong-il, Ipar Koreako diktadorea (j. 1941).
- 2013 –
- Ricardo María Carles Gordó, espainiar kardinala eta Bartzelonako artzapezpiku emeritua (j. 1926).
- Nieves Torres, PCEko militante nabarmena (j. 1918).
- 2014 – Maurice Duverger, frantziar legelari eta politologoa (j. 1917).
- 2018 –
- Zura Karuhimbi, erruandar emakumea, hutu miliziek 1994ko Ruandako genozidioan erailak izatetik 100 pertsona baino gehiago salbatu zituena. (j. c. 1925)
- Galt MacDermot, kanadar konpositorea (j. 1928).
- Penny Marshall, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta aktorea (j. 1943).
- 2019 – Karin Balzer, alemaniar atleta (j. 1938).
- 2020 –
- Jeremy Bulloch, ingeles aktorea (j. 1945)
- Pierre Buyoya, Burundiko presidentea (j. 1949).
- Celina Pereira, caboverdetar abeslaria, idazlea, istorioen kontalaria eta hezitzailea (j. 1940).
- 2021 – José Fernández Arteaga, elizgizon mexikarra, Chihuahuako artzapezpikua (j. 1933).
- 2022 –
- Nélida Piñon, brasildar idazle eta kazetaria (j. 1937).
- Maria Helena de Moura Neves, brasildar hizkuntzalari eta irakaslea (j. 1931).
- 2023 –
- José Luis Abellán, espainiar idazle, saiakeragile eta irakasle (j. 1933).
- Otar Iosseliani, georgiar jatorriko frantziar zinemagilea (j. 1934).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Itxaro, Itxaropen, Itxaropena, Itxarone eta Ituren.
Kanpo estekak
aldatu