Amur[1] (errusieraz: Амур, mongolieraz: Хар Мөрөн, mantxueraz: ᠰᠠᡥᠠᠯᡳᠶᠠᠨ ᡠᠯᠠSahaliyan Ula, «Ibai beltza», txinera tradizionalez: 黑龍江; txinera sinplifikatuz: 黑龙江; pinyinez: Hēilóng Jiāng, «Dragoi Beltzaren ibaia») ekialdeko Asiako ibaia da, ekialdeko Errusia eta ipar-ekialdeko Txinaren arteko muga egiten duena. 4.354 km-ko luzera du, eta munduko bederatzigarren ibairik luzeena da.

Amur
Datu orokorrak
Motanazioarteko ibai
Luzera2.824 km
Geografia
Map
Koordenatuak52°59′28″N 141°02′48″E / 52.9911°N 141.0467°E / 52.9911; 141.0467
Estatu burujabe Errusia
Errusiako kraiak Zabaikalski kraia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera1.855.000 km²
Arro hidrografikoaAmur basin (en) Itzuli
Ur-emaria12.800 m³/s
IturburuaOnon (en) Itzuli
Bokalea
()
Okhotskeko itsasoa

Ekialde Urruneko nabigazio bide guztiz garrantzitsua da, neguko izoztea luzea eta udako uholdeak handiak diren arren. Amur ibaiko arrainik handiena kaluga da, batzuetan 5,6 metro luze dena.[2]

Geografia

aldatu

Kenteko ekialdetik (Mongolia) datorren Txilka eta Daxing'an mendilerroko mendebaldetik (ipar-ekialdeko Txina) datorren Argun ibaiek bat egitean eratzen da. Handik aurrera 2.824 km luze da, 4.354 km luze Argun ibaiaren iturburutik aurrera. Muga egiten du Errusia eta Txina (Mantxuria) artean, ibilbidearen parterik luzeenean eta Sakhalin golkoan Okhotskeko itsasora isurtzen da, Tartariako itsasartearen iparraldean, Nikolayevsk-na-Amure hiriaren ondoan.

Ibaiadar nagusiak

aldatu

Hiri nagusiak

aldatu

Hidrometria

aldatu

Amur ibaiaren emaria 1933-1990 bitartean neurtua izan da Komsomolsk-na-Amuren[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 1.730.000 km² ditu, arro osoaren % 93,2. Bertan urteko batez besteko emaria 9.874 m³/s da; emari handiena irailean du (20.813 m³/s) eta txikiena martxoan (1.058 m³/s).

Amur ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Komsomolsk-na-Amuren neurtuak
Datuak: 1933 eta 1990 artean

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
  2. C. Michael HOGAN (2013): Amur River Encyclopedia of Earth. Eoearth.org
  3. Amour ibaia Komsomolsken Grdc.sr.unh.edu

Kanpo estekak

aldatu