Asma
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Asma edo txurruna arnas gaixotasun kronikoa da. BGBK («Biriketako Gaixotasun Kroniko Butxatzailea») ez bezala, asma eritasun itzulgarria da, hau da, tratamenduaren bidez konpondu ahal dena.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Epidemiologia
aldatuEuskal Herrian, orokorrean, asmak jotzen ditu helduen %5a eta umeen %10a gutxi gora-behera.
2001–2002an egindako ISAAC («Internacional Study of Asthma and Alergies in Childhood») ikerketaren arabera, 6-7 urteko umeen %8.5a Gipuzkoan eta %12.2a Bizkaian asmatikoak ziren, bai eta 13-14 urteko %12.8a eta %13.8a ere, hurrenez hurren.
Eragileak
aldatu- Alergenoak: katuak, lore- eta belar-hautsak, etxeko hautsak, hezetasuna, keak (tabakoaren barne) eta abar.
- Infekzioak.
- Farmakoak: Tipikoki, aspirina.
- Estresa: lanekoa, emozionala, kirola.
Sintomak
aldatuLehendabiziko sintomak 1. urte aurretik agertzen dira. Agerpen ohikoa da gauez eztula eta arnasestua edukitzea eta txistualdiak entzutea toraxen. Askotan, urtaroen arabera gaixotasuna agertzen edo okertzen da, udaberrian batik bat.
Asmaren ezaugarri da behin eta berriz episodio hauek izatea: arnastean txistu hotsa, arnasestua, bular-estua eta eztula.[1]
Zeinuak
aldatuAuskultazioan, tipikoak dira txistu-hotsak eta espirazio luzatua gaixotasuna kontrolaturik ez dagoenean.
Laborategia
aldatuProba erradiologikoetan, ez da ezer berezirik ikusten. Proba analitikoetan, aldiz, E immunoglobulina (Ig E) eta eosinofilo altuak ikusten dira odolean.
GINA
aldatuGINA edo «Global Iniciative for Asthma» mundu mailan gaixotasunaren inguruan adostutako arauak dira.
Tratamendua
aldatu- Eragileak saihestea.
- Inhalagailuak erabiltzea.
- Kortikoideak hartzea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Global Strategy for Asthma Management and Prevention» (PDF dokumentua). Global Initiative for Asthma. 2011.
Kanpo estekak
aldatuGai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian |