Astarte[1] (antzinako grezieraz: ἈστάρτηAstártē; fenizieraz: 𐤏𐤔𐤕𐤓𐤕, NAF[ʻštrt], Axtart; ugariteraz: 𐎓𐎘𐎚𐎗𐎚‎, ʻṯtrt, "ʻAṯtart" edo "ʻAthtart"; akaderaz: 𒀭𒊍𒁯𒌓; etruskoz: 𐌖𐌍𐌉 𐌀𐌔𐌕𐌛𐌄; Babilonian, Ixtar) semiten jainkosa bat izan zen, grekoen artean Ἀστάρτη Astarte izenez ezaguna. Sumertarren Innina bera da. Maitasunaren, atseginaren eta ugalkortasunaren jainkosa; emankortasunaren eta artizarraren irudia; Sin ilargiaren alaba eta Xamax eguzkiaren arreba. Gilgamexen mitoaren arabera, ilunpearen eta argien erresumen arteko lotura zen. Bere gurtza Babilonia, Asiria, Siria, Fenizia eta are israeldarren artean hedatua zen (Biblian haren gurtza gaitzetsi egiten da behin eta berriro).

Astarte
Canaanite religion (en) Itzuli, feniziar mitologia, Sumertar erlijioa, Ugaritic religion (en) Itzuli eta Punic religion (en) Itzuli
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakInanna, Afrodita, Ixtar eta Ba‘alat Gebal (en) Itzuli
Domeinuaugalkortasuna, sexualitatea eta gerra
Familia
Ezkontidea(k)Baal
Seme-alabakMelkart

Hedapen horrek, lurralde bakoitzean ezaugarri eta funtzio desberdinak hartu zituen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu