Bering (itsasoa)
Bering edo Bering itsasoa[1] (errusieraz: Берингово море, Beringovo More) Ozeano Barearen iparraldeko muturreko besoa da, Asia eta Ipar Amerika bereizten dituena[2]. Izena Vitus Bering esploratzaile daniarrarengandik datorkio.
Bering itsasoa | |
---|---|
Ozeanoa | Ozeano Barea |
Eskualdea | Errusia AEB |
Kontinentea | Asia Ipar Amerika |
Koordenatuak | 58°N 178°W / 58°N 178°W |
Azalera | 2.292.000 kilometro koadro |
Geografia
aldatuOzeano Barearen iparraldeko muturrean dago, Asia ipar-ekialdearen eta Amerika ipar-mendebaldearen artean. Ekialdean Alaska, ipar eta mendebaldean Kamtxatka eta Siberia eta hegoaldean Alaskako penintsula eta Aleutiar uharteak ditu. Bering itsasarteak lotzen du Ozeano Artikoarekin[3]. Bi milioi kilometro koadroko eremua dauka.
Bering itsasoko uharte nagusiak honako hauek dira:
- Pribilof uharteak
- Komandante uharteak, tartean Bering uhartea
- San Laurendi
- Diomedes uharteak
- King uhartea
- Saint Matthew uhartea
- Karaginski uhartea
Historia
aldatuAzken glaziazioan, hain zen baxua itsas maila non Asiako tribu batzuk Ipar Amerikara oinez migratu baitziren, gaur egungo Bering itsasartea zeharkatuz.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ Bering Sea and Strait Global.britannica.com
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.