Brusela-Hiriburua eskualdea

Brusela-Hiriburua eskualdea (frantsesez Région de Bruxelles-Capitale, nederlanderaz Brussels Hoofdstedelijk Gewest) edo Bruselako eskualdea (frantsesez Région Bruxelloise, nederlanderaz Brusselse Gewest) Belgika estatua osatzen duten eskualdetako bat da, Flandria eta Valoniarekin batera.

Brusela-Hiriburua eskualdea
Région de Bruxelles-Capitale
Brussels Hoofdstedelijk Gewest
 Belgika
Administrazioa
Estatua Belgika
Izen ofizialaRégion de Bruxelles-Capitale
Brussels Hoofdstedelijk Gewest
Region Brüssel-Hauptstadt
ISO 3166-2BE-BRU
HiriburuaBrusela
Minister-President of the Brussels-Capital Region (en) ItzuliRudi Vervoort
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak50°50′48″N 4°21′09″E / 50.8467°N 4.3525°E / 50.8467; 4.3525
Azalera161,4 km²
MugakideakFlandriako Brabante eta Flemish Region (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.218.255 (2020)
1.218.255 (2020)/(2019)/(2018)/(2018)/(2017)/(2017)/(2016)/(2016)/(2015)/(2014)/(2013)/(2013)/(2012)/(2011)/(2010)/(2009)/(2008)/(2007)/(2006)/(2005)/(2004)/(2003)/(2002)/(2001)/(2000)/(1999)/(1998)/(1997)/(1996)/(1995)/(1994)/(1993)/(1992)/(1991)/(1981)/(1970)/(1961)/(1947)/(1930)/(1920)/(1910)/(1900)/(1890)/(1880)/(1866)/(1856)/(1846)/(1831)
Dentsitatea6.697 bizt/km²
GentilizioaBruselar
Informazio gehigarria
Hizkuntza ofizialaknederlandera, frantsesa
Hizkuntza ofizialanederlandera eta frantses
Ordu eremuaUTC+01:00
www.brussels.irisnet.be

Hizkuntzak eta demografia

aldatu

Historikoki, Belgika hizkuntza erromantze eta germanikoen muga izan bada, Brusela muga horren alde germanikoan dago kokatua, neerlanderazko eremuan, baina ez oso urruti eremu frankofonotik.

Belgika independente bihurtu zenean (1831), nagusiki estatu frankofonoa zen, eta Brusela hautatu zelarik hiriburu, hiriaren frantsestea areagotu zen, batez ere 19. mendearen amaieran. Independentzia unean, Bruselako populazioaren bi heren hizkuntzaz nederlanderadunak ziren, nahiz eta 1921. arte frantsesa administrazioko hizkuntza bakarra eta eliteen hizkuntza izan zen.

Eskualdea, elebiduna legearen arabera, Belgikako komunitate biko biztanle ditu: frantses-hiztunak eta nederlandera-hiztunak. Estatistiken arabera eskualdeko %45a frankofonoa da, %15a nederlandera-hiztuna eta %40a elebiduna (horrexegatik frantsesa da eskualdeko lingua franca). Bruselako eskualdean hainbat nazioarteko erakundeak izaki, Europar Batasunako beste herrialdeko etorkinen dentsitate handienetariko bat dago. Badaude baita ere Magrebetik (batez ere Marokotik), Turkiatik, Amerikatik, Afrikatik (batez ere Kongoko Errepublika Demokratikotik) eta Ekialdeko Europatik etorritako etorkin asko.

Historia

aldatu

1989ko ekainaren 18tik bruselarrek, lehendabizikoz, bere eskualdeko parlamenturako ordezkariak hautatu zituzten. Geroztik, Brusela Flandria edo Valonia bezalako eskualde bihurtu zen.

Banaketa administratiboa

aldatu
 

Eskualdeak 19 udalerri (communes edo gemeenten) ditu, Bruselaren inguruan. Hauexek dira (posta kodearekin):

Kirolak

aldatu

RSC Anderlecht dugu eskualde eta herrialde osoko futbol talde nagusia.

Kanpo estekak

aldatu