Grijota Palentziako udalerria da, Tierra de Campos eskualdean dagoena.

Grijota
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaPalentziako probintzia
AlkateaJuan Carlos Pando Fernández (en) Itzuli
Izen ofizialaGrijota
Posta kodea34192
INEk ezarritako kodea34079
HerriburuaGrijota
Geografia
Koordenatuak42°03′09″N 4°34′56″W / 42.0525°N 4.5823°W / 42.0525; -4.5823
Map
Azalera28,58 km²
Altuera722 m
MugakideakPalentzia, Autilla del Pino, Villamartín de Campos, Villaumbrales eta Husillos
Demografia
Biztanleria2.690 (2023)
84 (2022)
alt_left 1.105 (%41,1) (%45,1) 1.214 alt_right
Dentsitatea94 bizt/km²
MatrikulaP
grijota.es

2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 1.443 biztanle zituen.

Geografia

aldatu

Probintziako hiriburua den Palentziatik 5 km-ra dago, . Palentziako iparraldean fagoen saihesbidetik iristen da (Sahagún CL-613 irteera), edo hiriburutik zuzenean Asturias etorbidetik, Don Guarín zubiraino iristean dagoen biribilgunean "Villada - Sahagún" irteera hartuz.

Probintziako hiriburutik hurbil egonda eta komunikazioetan posizio pribilegiatua duenez, Palentziako iparraldean bi kilometrora, gaur egun Palentziako probintzian hiri-garapen handien duen herrietako bat da.

Udalerrian badira hainbat urbanizazio: La Verdeguera, Dos Pasos, Urbanización Puente Don Guarín, El Sobradillo, Golf hiria, La Orgatilla eta Pinilla lorategia, besteak beste. Las Paredejas, Bota 1 eta Bota 2otak ere nabarmentzen dira, Los Prados, El Palomar, El Tiento edo La Ciudad de la Juventud, beste hainbat urbanizazioren artean.

Ondarea

aldatu
  •  
    Santa Kruz eliza
    Gaztelako Kanalaren esklusa: herriko puntu erakargarri garrantzitsu gisa, Gaztelako kanalaren esklusa nabarmendu behar da. Garai batean, Gaztelako kanala erabiliz zereala garraiatzen zuten gabarrek esklusa hau erabiltzen zuten desnibela gainditzeko. Gaur egun, esklusa primitiboak desagertu egin dira, eta haien ordez esklusa mekanikoa geratu da. Horiek birgaitzeko hainbat proiektu daude, baina orain arte ez da halakorik egin.
  • Santa Kruz eliza: 1591n Juan de la Cuesta hargin-maisuak ordainketak jaso zituen Santa Kruz elizaren dorrea egiteagatik.
  •  
    Aingeruen Ama Birjinaren ermita
    Aingeruen Ama Birjinaren ermita: . mendearen amaierako tenplua. Hiru sekzio ditu, garaiera desberdinek ongi markatzen dituztenak. Barrualdean, tenpluaren egitura oso sinplea da. Ganga zorrotzak eta presbiterioko segmentazioa eta nabe-zatiak fajoi okertu eta puntadunen bidez osatuak. Mendebaldeko horman kapera deszentratu bat dago, seguruenik aurreko eraikin baten hondarra delako. Barruan, XIV. mendeko Kristo baten taila bat dago (Osasunaren Kristoa).
  • Erretore-etxea ("apaizaren etxea" - "Casa del cura" deitzen zaio).[1]
  • Palentzia-Liebana bidea Gaztelatik ("Camino Lebaniego Castellano")

Demografia

aldatu

Honela bilakatu da biztanleen kopurua 1900. urtetik hona

1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2013 2015 2019
1283 1182 954 1144 1287 1309 1346 1034 851 775 1998 2114 2319


XXI. mendeko biztanleria-bilakaera:[2]

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. La subasta de la “casa del cura” de Grijota y otras usurpaciones de la Iglesia en Castilla. .
  2. «Instituto Nacional de Estadística. (Spanish Statistical Institute)» www.ine.es (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).