Habia

hegaztiek eratutako egitura

Habia bizkaieraz kabia deitua, animalia askok ugaldu eta kumeak zaintzeko erabiltzen duten babestokia da. Animalia obiparoek (hegazti, narrasti, arrain eta intsektuek) euren arrautzak bertan jarri eta inkubatzen dituzte; ugaztunek, berriz, bertan erditzen dute. Denek ala denek habian hazten dituzte kumeak.

Saski formako habia

Oro har, material organikoz egindakoak izaten dira (adarrak, belarra, hostoak...), eta adarren gainean egon daitezke edo zuhaitz baten zuloren batean, pitzadura batean edo harkaitzean, lur gainean edo sastraka artean. Zenbait espezie errazago ugal daitezen zenbaitetan zurezko kaxak ere jartzen dira. Orokorrean, espezie bakoitzak habia egiteko estilo propioa du kokapen, forma zein materialei dagokienez; hala ere, espezie batzuek habia bera partekatzen dute, eta zenbait kasutan habien lapurreta ere gertatzen da.

Galeria

aldatu

Kanpo estekak

aldatu