Hernani Arraun Elkartea
Hernaniko Arraun Elkartea Hernaniko (Gipuzkoa) arraun taldea da, kostaldeko herria ez den arren, traineru, trainerilla eta bateletan lehiatzen dena.
Hernaniko Arraun Elkartea | |
---|---|
Sorrera | 1965 |
Herria | Hernani, Gipuzkoa |
Lehendakaria | Xabier Gurrutxaga |
Kolorea(k) | berdea, gorria eta zuria |
Trainerua | Maialen eta Txirrita |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa 0 Gipuzkoako Txapelketa |
2023: Liga | ez |
Webgunea | hernaniarrauna.com |
1970. hamarkadan traineru indartsua izan zuen eta Kontxako Bandera jokatzeko sei aldiz sailkatu zen. 1990. hamarkadan ere atera zuen trainerua baina emaitza apalak izan zituen. 2015ean emakumeen trainerua uretaratu zuen lehen aldiz eta azken urteetan Hernanik atera duen traineru bakarra izan da. Emakumezkoak birritan izan dira Kontxako Banderan.
Uniformea
aldatuElastikoa berdea, zuria eta gorria da, eta trainerua berdea. Hainbat izen izan ditu traineruak; Elorrabi, Zikuñagako Ama, Txirrita… Gaur egun, emakumeen traineruak 'Maialen' izena du, Hernaniko Maialen Lujanbio bertsolariaren omenez.
Historia
aldatuHiru garai oso desberdin izan ditu Hernaniko Arraun Elkarteak.
70eko hamarkada
aldatuKlubeko gizonen traineruak Hondarribian egin zuen debuta, 1971n[1], "Memorial Sagarzazu" Banderan eta bost trainerutatik bosgarrena gelditu zen. Hala ere, urte hartan bertan Kontxako Banderan hartu zuen parte eta zazpigarren egin zuen. 1972an atera gabe geratu zen kluba, eta 1973an zazpigarren egin zuen berriz Kontxan, baina aipatzekoa da txapelduna izan zen Lasarte-Michelinen traineruan hiru arraunlari hernaniar bazirela, Mercader anaika eta Lasarte[2]. 1974an denboraldi bikaina osatu zuen; Kontxan laugarren[3], Gipuzkoako Txapelketan bigarren eta Espainiako Txapelketara sailkatuz.
Hurrengo denboraldia bikaina izan zen, 1977an hiru bandera lortu baitzituen: Castro Urdialesko "Portus Amanus", Pedreñako Marina de Cudeyo eta Astilleroko bandera. Honetaz gain estropada garrantzitsuetan postu onak lortu zituen: Gipuzkoako Txapelketan eta Zarautzen bigarren, eta Espainiako Txapelketan hirugarren[4]. 1978an sartu zen azkenengoz Kontxan. 1981, 1982 eta 1983an ere aritu zen arraunean baina ez zuen emaitza aipagarririk lortu.
90eko hamarkada
aldatuBederatzi urtetan trainerurik atera gabe egon ondoren 1992an itzuli zen arraun denboraldira. Lehenengo banderak 1994ean lortu zituen, B Ligako hiru bandera (Koxtape, Angelu, Hondarribia), Euskal B Ligan bigarren egin zuen gainera. 1995ean arraunlari asko zituenez bi traineru atera zituen. 2002 arte urtero atera zuen trainerua eta B Ligatan aritu zen. Ordutik aurrera 2007an baino ez da aritu trainerutan eta orduan laugarrena izan zen KAE ligako bigarren mailan.
2008tik aurrera
aldatuKlubak 2008an filosofia aldaketa bat izan zuen, eta harrobia lantzeari ekin zion. Gaur egun, neska-mutil ugari dabiltza klubean arraunean; haur, kadete, jubenil eta senior mailatan, bateletan lehiatzen dute bereziki.
Emakumeen trainerua ere izan du 2015etik 2019ra eta Kontxara ere sailkatu izan zen birritan[5]. 2016an zortzigarren egin zuen eta 2017an seigarren.
Gizonezkoen trainerua
aldatu- Laugarrena 1974an.
- Sailkapena (6): 1971, 1973, 1974, 1975, 1977, 1978
- Euskal B Liga: Bigarren, 1994an.
- Hirugarrena (1): 1977an.
- Bigarrena (2): 1974an eta 1977an.
Gainontzeko estropadak
aldatu- El Corte Ingles Bandera (0): laugarrena, 1977an.
- Zarauzko Ikurrina (0): bigarrena, 1977an.
- Portus Amanus Saria (1): 1977.
- Marina de Cudeyoko Bandera (1): 1977.
- Astilleroko Bandera (1); 1977.
- Koxtaperen Bandera (1): 1994.
- Angeluko Bandera (1): 1994.
- Hondarribiako Promozio Bandera (1): 1994.
- Pasaiako jaitsiera (1): 1995.
Trainerillak (Gizonak)
aldatu- Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa (1): 1975.
Azken denboraldiak
aldatuUrtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
1999 | Euskal B Liga, 12.a | - |
2000 | Euskal B Liga, 10.a | - |
2001 | Euskal Liga, 25.a | - |
2002 | Euskal Liga, 28.a | - |
2003- 2006 |
ez | - |
2007 | KAE 2 Liga, 4.a | - |
2008-tik | ez | - |
Emakumezkoen trainerua
aldatuHernani Arraun Elkartea | |
---|---|
Entrenatzailea | Asier Ocon |
Patroia(k) | Eider Goikoetxea Naia Peñagarikano Katalin Landa |
Kolorea(k) | berdea, zuria eta gorria |
Trainerua | Maialen |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 ETE Liga 0 Euskadiko Txapelketa 0 Gipuzkoako Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 8.a (ETE Liga) |
2015ean trainerua uretaratu zuen[6] eta Gipuzkoako Ligan aritu zen seigarren postuan amaituz. 2016an eta 2017an ere aritu zen, seigarren eta bosgarren postuak lortuta, hurrenez hurren. Kontxako Banderarako ere sailkatu zen aurreneko aldiz, 2016an[5]. 2017an Bandera bat irabazi zuen, Errenterian. Euskotren Ligako traineruak falta ziren.
Urte pare batez trainerurik uretaratu gabe egon ondoren 2022an itzuli zen ETE Ligara.
- Seigarrena (1): 2017.
- Zortzigarrena (1): 2016.
- Sailkapena (2): 2016, 2017.
Gipuzkoako Traineru Txapelketa
aldatu- Laugarrena (1): 2017an.
- Zazpigarrena (1): 2018an.
Ligak
aldatu- Emakumeen Gipuzkoako Traineru Liga: bosgarrena 2017an.
- ETE Liga: Seigarrena 2018an.
Banderak
aldatu- Maddalen Jaietako estropada (1): 2017.
- S.D.R. Castro Urdialesen Bandera (1): 2022.
Llaütak
aldatu- Espainiako Llaüt txapelketa (0): Brontzezko domina, 2017an.
Ibilbidea
aldatuUrtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2015 | Gipuzkoako Liga, 6.a | - |
2016 | Gipuzkoako Liga, 6.a | 8.a |
2017 | Gipuzkoako Liga, 5.a | 6.a |
2018 | ETE Liga, 6.a | - |
2019 | ETE Liga, 8.a | - |
2020- 2021 |
ez | |
2022 | ETE Liga, 7.a | - |
2023 | ETE Liga, 7.a | - |
2024 | ETE Liga, 8.a |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) angelobregonsierra. (2015-10-30). «Hernani Arraun Elkartea» LA BANCADA DEL REMO (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ «Kontxako Banderak ere badauka Hernaniko usaina - Urumea» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
- ↑ «Bandera de La Concha» traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ «Campeonato de España» traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ a b «38 urte eta gero, Hernani berriz ere Kontxan -» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) MANJARRÉS, JUAN F.. (2015-01-25). «Hernani cuenta por primera vez con una trainera femenina» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).