Irailaren 9
data
Irailaren 9a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita hamabigarren eguna da, 253.a bisurteetan. 113 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1512 – Tuterak, Katalina I.a eta Joanes III.a nafar errege-erreginen peko azken gotorlekuak, amore eman zien espainiar tropa setiatzaileei.
- 1934 – Falangista bat, Manuel Carrión Danborenea, zauritu zuten atentatuan. Hurrengo egunean hil zen. Bi egun lehenago Ondarreta hondartzan borrokaldi handiak izan ziren falangisten eta sozialisten artean.
Mundua
aldatu- 1943 – Alexander Patch estatubatuar jeneralak Guadalcanalgo kanpaina amaitu zela aldarrikatu zuen.
- 1965 – Tibet Txinako eskualde izango zela erabaki zen.
- 1971 – Attica kartzelako matxinada hasi zen.
- 1991 – Tadjikistanek SESBetik independentzia aldarrikatu zuen.
- 1993 – Palestinaren Askapenerako Erakundea ofizialki onartu zuen Israel estatu legitimoa dela.
- 2009 – Bat-bateko uholdeek 30 pertsona baino gehiago hil zituzten Turkiako Istanbul hirian.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1938 – Boys Town ("Mutilen Hiria") filma estreinatu zen, Norman Taurogek zuzendu eta Spencer Tracy, Mickey Rooney eta Henry Hull aktoreek antzeztu zuten.
- 1954 – Sabrina filma estreinatu zen, Billy Wilderek zuzendu eta Humphrey Bogart, Audrey Hepburn eta William Holden aktoreek antzeztu zuten.
- 1964 – Le Gendarme de Saint-Tropez filma estreinatu zen, Jean Giraultek zuzendu eta Louis de Funès aktoreak antzeztu zuen.
- 1967 – Herkuloideak marrazki bizidun telesaila AEBtako CBS telebista katean aireratzen hasi ziren.
- 1973 – Ehizakatuak marrazki bizidun telesaila AEBtako NBC telebista katean aireratzen hasi ziren.
- 2002 – Evelyn filma estreinatu zen, Bruce Beresfordek zuzendu eta Sophie Vavasseur, Pierce Brosnan, Stephen Rea, Alan Bates, Julianna Margulies eta Aidan Quinn aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2005 – Walk the Line ("Marra Zapalduz") filma estreinatu zen, James Mangoldek zuzendu eta Joaquin Phoenix eta Reese Witherspoon aktoreek antzeztu zuten.
- 2009 – The Bad Lieutenant: Port of Call New Orleans filma Veneziako Mostran estreinatu zen, Werner Herzogek zuzendu eta Nicolas Cage, Eva Mendes eta Val Kilmer aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1947 – Grace Murray Hopperek bug bat (zomorro bat) aurkitu zuen ordenagailu batean, kalkulu batean akats bat sortzen zuena.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2007 – Oriok, zazpi urte estropada irabazi gabe egon ondoren, Kontxako Bandera irabazi zuen 31. aldiz.
- 2008 – Richard Oribek urrezko domina lortu zuen igeriketan, eta marka hautsi, Pekingo Paralinpiar Jokoetan.
- 2012 – 2012ko Kontxako Bandera ospatu zen. Gizonezkoetan Kaiku Arraunaren Kirol Elkarteak irabazi zuen, aldiz emakumezkoetan Sociedad Deportiva Rias Baixas elkarteak.
- 2018 – 2018ko Kontxako Banderan Hondarribia Arraun Elkartea (gizonezkoak) eta Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea (emakumezkoak) irabazle.
Mundua
aldatu- 2011 – Zeelanda Berrian 2011ko Munduko Errugbi Kopari hasiera eman zitzaion.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1806 – Ganix Makeakoa, baxenafar kontrabandista eta mugalaria (h. 1872).
- 1861 – Martin V. Biscailuz, baxenafar gurasodun estatubatuar letradu eta kazetari euskalduna, Los Angelesen (h. 1899).
- 1864 – Francisco Iturrino, euskal herritar jatorriko margolaria, Santanderren (h. 1924).
- 1868 – Gorgonio Renteria, politikari jeltzalea eta euskal idazlea (h. 1940).
- 1912 – Felipe del Río, bilbotar hegazkinlaria, Gerra Zibil garaian aparteko hegazkinlari izandakoa (h. 1937).
- 1914 – Pedro Armillas, espainiar antropologo eta arkeologoa, kolonaurreko kulturak ikertu zituena, Donostian (h. 1984).
- 1918 – Guy de Montlaur, lapurtar margolaria (h. 1977).
- 1922 – Álvaro de Laiglesia, gipuzkoar eleberrigilea, antzerkigilea eta kazetaria (h. 1981).
- 1935 –
- Pakita Arregi, EHUko nafar irakaslea, Soziologia eta Politika Zientzietan Doktorea eta ohorezko euskaltzaina.
- Hilario Azkarate, bizkaitar esku pilotaria (h. 2012).
- 1936 – Jacinto Urrestarazu, euskal txirrindularia (h. 2017).
- 1937 – Txomin Ezponda, baxenafar bertsolaria.
- 1948 – Clemente Pérez Arroyo, Panaderito de Oyón, arabar pilotaria (h. 2014).
- 1952 – Agustin Txurruka, bizkaitar belar hockey jokalari ohia.
- 1953 –
- Andres Alberdi, euskal hizkuntzalari eta euskaltzaina.
- Adolfo Arejita, bizkaitar hizkuntzalari eta euskaltzaina.
- 1955 – Carmen Gurruchaga, gipuzkoar kazetari eta idazlea.
- 1958 – Bernard Blancan, lapurtar aktore eta argazkilaria.
- 1962 – Marta Macho Stadler, bizkaitar matematikaria eta zientzia dibulgatzailea.
- 1963 –
- Jesus Maria Etxeberria, nafar musikagilea.
- Arantza Salterain, bizkaitar irakaslea eta kantaria.
- 1964 – Xabier Agote, Albaola Itsas Kultur Erakundearen sortzailea eta lehendakaria.
- 1968 – Arantxa Artza, gipuzkoar irrati esataria eta telebista aurkezlea.
- 1969 – Aritz Lopategi, bizkaitar bertsolaria.
- 1970 – Nerea Onaindia, bizkaitar futbolari ohia.
- 1971 –
- Vicente Gómez Fernandez, bizkaitar futbolaria ohi eta entrenatzailea.
- Mikel Lasa Goikoetxea, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1973 –
- Aitziber Irigoras, bizkaitar legelari eta politikaria, Durangoko alkatea.
- Aitor Osa, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Gorka Sarriegi, Sorotan Bele taldeko abeslaria.
- 1975 – Irati Iciar Madinabeitia, gipuzkoar historialaria.
- 1976 –
- Jose Maria Goenaga, euskal zinemagilea.
- Gorka Orive, Farmazian doktorea, ikerlaria eta unibertsitate irakaslea.
- Maria Mentxaka, bizkaitar kirol argazkilaria da eta tiro olinplikoko txapelduna
- 1977 – Iker Fernández, gipuzkoar snowboardlaria.
- 1982 – Unai Muñoa, gipuzkoar bertsolaria eta bertso-eskola irakaslea.
- 1986 – Iñaki Iza, bizkaitar esku huskako pilotari ohia.
- 1988 – Arantxa Ramos, bizkaitar igerilaria, libre estiloan aditua.
- 2000 –
- Josu Etxeberria, nafar txirrindularia.
- Ander Ioldi, nafar futbolaria.
- 2003 - Clara Pinedo, bizkaitar futbolaria.
Mundua
aldatu- 384 – Honorio, erromatar enperadorea (h. 423).
- 1466 – Ashikaga Yoshitane, Ashikaga shogunerriko hamargarren shoguna (h. 1523).
- 1585 – Richelieu kardinala, frantziar elizgizona eta ministroburua (h. 1642).
- 1737 – Luigi Galvani, italiar sendagile eta fisikaria (h. 1798).
- 1754 –
- William Bligh, britainiar Royal Navyko ofizial eta administratzaile koloniala (h. 1817).
- Jacques Pinet, frantziar politikaria (h. 1844).
- 1769 – Ivan Kotliarevskyi, ukrainar idazle, olerkari eta antzerkigilea (h. 1838).
- 1778 – Clemens Brentano, alemaniar olerkari eta eleberrigilea (h. 1842).
- 1789 – William Cranch Bond, estatubatuar astronomoa (h. 1859).
- 1802 – Karl August Friedrich Mahn, alemaniar erromanista eta euskalaria (h. 1887).
- 1808 – Wendela Hebbe, suediar kazetari eta idazlea, ustez Suediako egunkari bateko lehen emakume kazetaria (h. 1899).
- 1828 – Leo Tolstoi, errusiar idazlea (h. 1910).
- 1841 – Paul Eyschen, Luxenburgoko lehen ministroa (h. 1915).
- 1843 – Oscar Montelius, suediar arkeologoa (h. 1921).
- 1848 – Elia Millosevich, italiar astronomoa (h. 1919).
- 1852 – John Henry Poynting, ingeles fisikaria (h. 1914).
- 1873 – Max Reinhardt austriar antzerki-zuzendaria eta zinemagilea (h. 1943).
- 1878 – María de Echarri, espainiar zutabegile eta propagandista katolikoa, politikaria eta feminista (h. 1955).
- 1881 – Panagiotis Poulitsas, Greziako lehen ministroa (h. 1968).
- 1885 –
- Andrew Keith Jack, australiar fisikaria, Trans-Antartika Espedizio Inperialeko kidea (h. 1966).
- Clare Sheridan, ingeles eskultore, kazetari eta idazlea (h. 1970).
- 1890 – Kurt Lewin, alemaniar psikologo eta filosofoa (h. 1947).
- 1899 – Brassaï, franko-hungariar argazkilari, eskultore, dominen-egile, idazle eta zinemagilea (h. 1984).
- 1900 – James Hilton, britainiar eleberrigile eta gidoigilea (h. 1954).
- 1906 – Pietro Francisci, italiar zinemagilea (h. 1977).
- 1908 – Cesare Pavese, italiar idazle eta poeta (h. 1950).
- 1911 –
- Richard Baer, alemaniar ofizial nazia (h. 1963).
- John Gorton, Australiako lehen ministroa (h. 2002).
- Ahti Hammar, Finlandiako udalerrietako hainbat armarri marraztu zituen gizona (h. 1979).
- 1918 – Oscar Luigi Scalfaro, Italiako 9. Presidentea (h. 2012).
- 1922 –
- Pauline Baynes, britainiar liburu ilustratzailea izan zen: ehun mila titulu baino gehiago ditu (h. 2008).
- Hans Georg Dehmelt, alemaniar-estatubatuar fisikaria, 1989ko Fisikako Nobel Saria (h. 2017).
- Manolis Glezos, greziar politikari eta erresistentea (h. 2020).
- Tasniya Punyagupta, thailandiar irakaslea (h. 2023).
- 1923 –
- Daniel Carleton Gajdusek, estatubatuar sendagile eta biofisikaria, 1976ko Medikuntzako Nobel saria (h. 2008).
- Cliff Robertson, estatubatuar aktorea (h. 2011).
- 1924 – Rik Van Steenbergen, belgikar txirrindularia, historiako handienetako bat (h. 2003).
- 1927 – Elvin Jones, estatubatuar jazz bateria-jotzailea (h. 2004).
- 1928 – Sol LeWitt, estatubatuar artista (h. 2007).
- 1929 – Claude Nougaro, frantziar abeslari eta letragilea, jazz arloan espezializatuta (h. 2004).
- 1931 –
- Lisa Larson, suediar zeramikari eta diseinatzailea (h. 2024).
- Waldemar Świerzy, poloniar marrazkigilea (h. 2013).
- 1934 –
- Nicholas Liverpool, Dominikako presidentea (h. 2015).
- Sonia Sanchez, afroamerikar poeta, narraziogile, saiakeragile, antzergi-egile eta haur-literaturako liburuen egilea.
- 1935 – Chaim Topol, israeldar aktore eta abeslaria (h. 2023).
- 1936 –
- David Gold, britainiar enpresaburua (h. 2023).
- Daisy Roulland-Dussoix, suitzar mikrobiologo molekularra, murrizketa entzimen aurkitzaileetako bat (h. 2014).
- 1939 – Reuven Rivlin, Israelgo presidentea.
- 1941 –
- Otis Redding, Soularen Erregea, estatubatuar soul abeslaria (h. 1967).
- Dennis Ritchie, estatubatuar fisikaria, C programazio lengoaiaren sortzailea eta Unix sistema eragilearen sortzaileetako bat (h. 2011).
- 1942 – Juan Luis Panero, espainiar poeta (h. 2013).
- 1944 – Neil French, britainiar enpresaburua.
- 1945 – Doug Ingle, estatubatuar abeslari eta musikaria, Iron Butterfly, taldeko sortzailea (h. 2024).
- 1947 – Bryan Sykes, britainiar genetista eta zientzia idazlea (h. 2020).
- 1949 – Susilo Bambang Yudhoyono, Indonesiako presidente ohia.
- 1950 – Agustín Díaz Yanes, espainiar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- 1960 – Hugh Grant, ingeles aktore eta zinema ekoizlea.
- 1961 – Issam Zahreddine, Siriako Errepublikar Guardiaren maior jenerala (h. 2017).
- 1965 – Jesús Vázquez, espainiar telebista aurkezlea.
- 1966 – Adam Sandler, estatubatuar aktorea.
- 1967 – Joan Canadell, kataluniar politikari, enpresaburu eta industria-ingeniaria.
- 1972 –
- Xavier Pascual, kataluniar saskibaloi entrenatzailea.
- Sandra Uve, kataluniar ilustratzailea, dibulgatzaile zientifikoa, gidoilaria eta idazlea.
- 1974 – Ivo Ulich, txekiar futbolari ohia.
- 1976 – Hanno Möttölä, finlandiar saskibaloi jokalaria.
- 1977 – Gina Gogean, errumaniar gimnasta artistikoa, bederatzi aldiz munduko txapelduna hainbat probatan.
- 1980 –
- Denise Quiñones, puertorricar aktorea eta modelo ohia, 2001eko Miss Universo.
- Michelle Williams, estatubatuar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- 1983 – Zoe Kazan, estatubatuar aktorea, gidoilari eta dramagilea.
- 1985 – Luka Modrić, kroaziar futbolaria.
- 1989 – Dairis Bertāns, letoniar saskibaloi jokalaria.
- 1991 – Kelsey Chow, estatubatuar aktorea.
- 2001 – Emma Ellingsen, norvegiar modelo, aktore eta youtuberra.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1600 – Frantzisko Tolosakoa, gipuzkoar teologoa eta frantziskotar fraidea, Tuin.
- 1737 – Karlos III.a Beltzuntze, baxenafar militarra (j. 1670).
- 1794 – Juan de Orobiogoitia Agirre, bizkaitar merkataria (j. 1718).
- 1919 – Henri Lutz, lapurtar musikagilea, sinfonietan aditua, Parisen (j. 1864).
- 1929 – Francisco Garate, gipuzkoar elizgizon jesuita (j. 1857).
- 1933 – Henri-Achille Zo, lapurtar margolaria, Landetan (j. 1873).
- 1936an Cortes eta Ribaforada arteko Zaragozarako bidean fusilatuak:
- Misericordia Abad Alcega, nafar etxekoandrea (j. 1905).
- Enolasca Vela Salvador, nafar etxekoandrea (j. 1904).
- 1937an Derion fusilatuak:
- María Fernández García, espainiar etxekoandrea (j. 1884).
- Elvira Martínez Porres, bizkaitar etxekoandrea (j. 1883).
- 1942 – Erramun Olabide, gasteiztar hizkuntzalaria, Tolosa Okzitanian (j. 1869).
- 1957 – Jacinto Olabe, gipuzkoar margolaria, erretratuetan aditua (j. 1877).
- 1965 - Pedro Astigarraga, bizkaitar futbolaria eta Athleticeko presidentea (j. 1882).
- 1994 – Luis Bergaretxe, bizkaitar futbolari eta enpresaria (j. 1910).
- 1999 – José Luis Lauzirika, bizkaitar futbolaria (j. 1921).
- 2021 – Alicia Iturrioz, gipuzkoar margolaria, Donostian (j. 1927).
Mundua
aldatu- 1087 – Gilen I.a Konkistatzailea, Normandiako dukea eta Ingalaterrako erregea.
- 1398 – Jakue I.a Ziprekoa, Zipreko errege eta Jerusalemgo errege tituluduna (j. 1334).
- 1438 – Eduardo I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (j. 1391).
- 1513 – Jakobo IV.a Eskoziakoa, Eskoziako erregea (j. 1473).
- 1569 – Pieter Bruegel Zaharra, flandriar margolaria (j. 1525).
- 1590 – Rebecca Lemp, sorginkeria leporatu eta Nördlingenen sutan erre zuten emakume alemaniarra.
- 1596 – Ana Jagellon, Poloniako erregina eta Lituaniako dukesa handia (j. 1523).
- 1693 – Ihara Saikaku, japoniar idazlea (j. 1642).
- 1815 – John Singleton Copley, anglo-estatubatuar margolaria (j. 1738).
- 1819 – Martín Álvarez de Sotomayor, Colomerako kondea, espainiar militarra (j. 1723).
- 1841 – Augustin Candolle, suitzar botanikaria (j. 1778).
- 1891 – Jules Grévy, Frantziako presidentea (j. 1807).
- 1898 – Stéphane Mallarmé, frantziar olerkaria (j. 1842).
- 1901 – Henri de Toulouse-Lautrec, frantziar margolaria (j. 1864).
- 1912 – Jaroslav Vrchlický, txekiar idazlea (j. 1853).
- 1913 – Paul de Smet de Naeyer, Belgikako lehen ministroa (j. 1843).
- 1934 – Roger Fry, ingeles margolari eta artw-kritikaria (j. 1866).
- 1941 – Hans Spemann, alemaniar biologoa, 1935eko Medikuntzako Nobel saria (j. 1869).
- 1960 – Jussi Björling, suediar tenorra (j. 1911).
- 1976 –
- Eduarda Lapa, portugaldar margolaria eta pintura-irakaslea (j. 1895).
- Mao Zedong, Txinako Alderdi Komunistako buruzagia eta Txinako presidentea (j. 1893).
- 1978 – Hugh MacDiarmid, eskoziar olerkaria (j. 1892).
- 1981 – Jacques Lacan, frantziar psikiatra (j. 1901).
- 1983 – Luis Monti, italoargentinar futbolaria (j. 1901).
- 1985 – Paul John Flory, estatubatuar kimikaria, 1974ko Kimikako Nobel Saria (j. 1910).
- 1990 –
- Samuel Doe, Liberiako presidentea (j. 1951).
- Isabel Millé Giménez, espainiar ikertzaile, liburuzain eta poetisa (j. 1894).
- 1997 – Burgess Meredith, estatubatuar aktore, zinema zuzendari, ekoizle eta idazlea (j. 1907).
- 1998 – Lucio Battisti, italiar musikari eta abeslaria (j. 1943).
- 2000 – Veerasamy Ringadoo, Maurizioko lehenbiziko presidentea (j. 1920).
- 2001 – Ahmad Shah Massoud, afganistango mujahidinen buruzagia, Sobietarren aurkako gerran garrantzi handiko paperduna, eraila (j. 1953).
- 2003 –
- Edward Teller, hungariar-estatubatuar fisikaria, hidrogeno bonbaren aita (j. 1908).
- Marthe Vogt, alemaniar neurozientzialaria (j. 1903).
- 2007 – Helmut Senekowitsch, austriar futbolari eta entrenatzailea (j. 1933).
- 2009 – Tuna Mascarenhas, caboverdetar laborategi medikoko aktibista eta zientifikoa (j. 1944).
- 2010 – Bent Larsen, danimarkar xakelaria (j. 1935).
- 2011 – Josep Termes, kataluniar historialaria, XIX. eta XX. mendeetako kataluniar langileen mugimenduan espezializatua (j. 1936).
- 2013 – Melenie Mahinamalamalama Eleneke, pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea, hula dantzaria eta sendalari espiritual estatubatuarra (j. 1959).
- 2014 –
- Montserrat Abelló, katalanezko poeta eta itzultzailea (j. 1918).
- Firoza Begum, bangladeshtar abeslaria (j. 1930).
- 2019 – Robert Frank, suitzar-estatubatuar zinema-zuzendaria (j. 1924).
- 2020 – Shere Hite, alemaniar sexologo eta feminista, giza-sexualitateari buruz egindako ikerketengatik ezaguna (j. 1942).
- 2021 – Borhane Alaouié, libanoar zinema zuzendaria (j. 1941).
- 2023 – Mangosuthu Buthelezi, hegoafrikar politikaria eta zulu printzea (j. 1928).
- 2024 –
- James Earl Jones, estatubatuar aktorea (j. 1931).
- Graça Lobo, portugaldar aktore eta idazlea (j. 1939).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Arantza, Arantzazu, Arantxa eta Olarizu.
- Euskal Jai Eguna: Zarautz, aldiz, Ordizian Iraileko lehen asteazkenean ospatu ohi dira.
- Arantzazuko Andre Mariaren jaieguna.
Kanpo estekak
aldatu