Louvre museoa

Arte eta arkeologia museoa Parisen
Louvre» orritik birbideratua)

Louvre museoa (frantsesez: Musée du Louvre) munduko museorik garrantzitsu eta zaharrenetakoa da, Parisen, antzinako erregeen Louvre jauregian. Bere bilduma guztiak esfortzu historiko baten emaitza dira: alde batetik, bilduma errealak, eta bestetik, Argien Mendeko kultura gizonen esfortzua. Horrez gain, Frantziako Iraultzak mesede handia egin zion kulturari, desamortizazio-prozesu bat gauzatu baitzen. Louvreko museoaren sorreraren ondorioz, bilduma pribatuetatik bilduma publikoetara iragan zen, eta gizartearentzat izugarrizko aurrerapausoa izan zen. Europa eta Ipar Amerikako museoen estreinako adibidea izan zen. 2006an 8,3 milioi bisitari izan zituen eta, hortaz, munduko museorik bisitatuena da. 2018an 10 milioi bisitariren langa gainditu zuen.[1]

Louvre museoa
Musée du Louvre
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaParis Handiko metropolia
Territorial collectivity of France with special statusParis
Sector of ParisParis Centre
Udalerri barrutiaParisko 1. barrutia
Administrative quarter of ParisSaint-Germain-l'Auxerrois
Ur-masaSena
Koordenatuak48°51′40″N 2°20′09″E / 48.8611°N 2.3358°E / 48.8611; 2.3358
Map
Altitudea44 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Restitution of Nazi-looted art
Claim for restitution of an artwork
Criminal investigation2018 -
Inaugurazioa1793ko abuztuaren 10a
JabeaFrantziako Kultura Ministerioa
KudeatzaileaService of the Museums of France
Izenaren jatorriaLouvre jauregia
Arkitektura
ArkitektoaPierre Lescot
Claude Perrault
Charles Le Brun
Ieoh Ming Pei
Objetu kopurua460.000 item (en) Itzuli eta 38.000 item (en) Itzuli
Irekiera egunakWednesday to Monday (en) Itzuli
Bisitariak urtean2.825.000
Kontaktua
E-postamailto:info@louvre.fr
Telefonoatel:+33-1-40-20-53-17 eta tel:+33-1-40-20-50-50
Webgune ofiziala

Museoaren aurrean dagoen Louvreko piramidea ikono bihurtu da dagoeneko.

Eraikinaren historia

aldatu
 
Eraikuntza, garaika

Museoaren egoitza den eraikina Louvre jauregia da. XII. mendeko gotorleku batean eraiki zen. Pizkundean eta geroko garaietan handipenak izan zituen. Eraikin honetan Karlos V.a erregeak bere bilduma artistikoak gorde zituen eta Henrike II.a Frantziakoak berriztapenak egin zituen, arkitektura pizkundetarreko eraikin eredugarria izan arte. Halere, Katalina Medici erreginak egindako lanek eman zioten jauregiari gaurko itxura. XVII. mendetik aurrera, Versaillesko jauregiaren eraikuntzak bigarren tokian utzi zuen Louvrea, erregeren familia beste jauregira joan baitzen.

XVIII. mendean, Frantziako Akademiak okupatu zuen jauregia eta hainbat margolanen erakusketa antolatu ziren bertan. 1793ko azaroaren 8an, Louvreko jauregiaren zati bat zabaldu zen lehenengoz, Frantziako Iraultzan bertan. Urte batzuk geroago galeria nagusia margolan erakusketa moduan erabiltzeko aukera onartu zen.

Tuileries jauregiari lotuta egon zen garai batean, 1870 arte egitura bakarra osatuz. Baina jauregiaren hegal hau Parisko Komunan suntsitua izan zen, bertan zeuden altxor artistikoak ere desagertuz.

Azkeneko berriztapena lurrazpiko antolaketa eta museoaren piramidearena da, 1989an Ieoh Ming Pei arkitektoak burutu eta eraikia. Eraberritze hau François Mitterrand presidentearen administraziopean burutu zen, 1980ko eta 1990eko hamarkadaren hasieran, hiriaren hirigintzak eta azpiegiturek berrikuntza handia jaso zuten garaian.

2004ko martxoan, museoaren zabalkuntza berri bat iragarri zen. Islamaren arteari eskainia. 2009. urterako amaitutzat egotea espero da, 50 milioiko inbertsioa eginez.

Frantziako Iraultza eta Napoleonen garaia

aldatu

1789an hasitako Frantziako Iraultzaren ondoren (monarkia deuseztatzea suposatu zuena), Louvre jauregia (1791ko maiatzeko dekretuaren bidez) eginkizun artistiko eta zientifikoetarako esleitu zen, hurrengo urtean bertan koroaren bildumak bilduz. Museo gisa, Louvreren zati bat, 1793ko azaroaren 8an ireki zen lehen aldiz publikoarentzat. Irtenbide hori behartua izan zen kontuan hartuz akademiek okupatuta zutela eta, jada 1778an, bere Galeria Handia arte galeria gisa erabiltzeko proiektua prestatu zelako. Neurriaren nobedadea izan zen erregearen ondasun higiezinak nazionalizatu zirela eta sarbidea doakoa zela, ez baitzegoen kulturadun publikoari mugatuta, ezta antolatutako bisitetara araututa ere[2].

Iraultzak artelanak estatuarentzat eskuratzea suposatu zuen hainbat bideren bidez: monako ordenak deuseztatzea, elizen desafekzioa eta ihes egindako nobleziak ondasunak bertan utzi izatea. Dena den, iraultza hasi zenean, d'Angivillerrek ezin izan zuen bere proiektua gauzatuta ikusi, baina, 1780ko hamarkadan Thierry Abadea bezalako testuak sortu zituena, kultur gune horren lehen sustatzaile handitzat hartzen da, zeinak bere Etat actuel de Paris-en (Egungo Parisko egoera) «arteen maitaleek hain sutsuki desiratzen duten monumentu» handi hori osatzea eskatu eta Frantziako hiriburuak arte gaietan Erromaren gaineko nagusitasuna lortuko baitzuen.

1793ko uztailean, dekretu bidez, Muséum Central des Arts sortu zen, eta, urte bereko abuztuan, Grande Galerie du Louvre inauguratu zen, sinbolikoki, berehala itxi behar izan baitzuten konponketak egiteko, azaroaren 18an berriro ateak irekiz. Iraultza osteko garaian, asteak irauten zuen 10 egunetatik (hamarkada), publikoak 3 egunetan bakarrik bisita zezakeen espazioa; 5 egun kopistarentzat soilik ziren, eta beste biak, garbiketarako. 1794ko apirilean, galeria berriro itxi zen mantentze-lanetarako, 1799ko apirilean, berriro, publikoari partzialki irekiz, eta, 1801eko uztailera arte, ez zen erabat ireki.

1803an, Napoleon Bonaparte oraindik kontsula zela, eraikinak bere izena hartu zuen Napoleon Museoa. Lehen Errepublika eta Konbentzio Nazionalaren garaitik kanpaina militarretan beste herrialde batzuetako artelanak bereganatzeko politika bazegoen ere, Frantziako lehen enperadorea izango zenaren izena modu garrantzitsu batean lotuko zitzaion praktika honi. Napoleonen gerrek Louvreko bildumen gorakada nabarmena suposatu zuten, bada, armadek inbaditutako herrialde ezberdinetan obrak errekisatu baitzituzten. Obra horietako batzuk Napoleonen erregimena erori zenean itzuli behar izan zituzten, baina oso garrantzitsuak ziren batzuk Louvren geratu ziren, adibidez, Veroneseren Kanako ezteiak[3]. 1801ean Konkordatua sinatzean, elizetara erlijio lanak itzultzera behartu zuen hark. Napoleon I.ak Louvreri egindako beste ekarpen batzuk honakoak izan ziren: «Cour Carrée» (Patio karratua) enblematikoa osatzea eta Louvre jauregia Tuileriak jauregiarekin batzeko aspaldian aurreikusitako proiektuari hasiera ematea.

 
Louvreko ikuspegi orokorra 1908an

Bildumak

aldatu
 

Louvreko museoak zibilizazio askotatik jasotako artelanez osatutako bilduma ugari ditu. 300.000 artelan inguru ditu, baina horietatik 35.000 baino ez dira erakusten.

Louvreko bildumak hainbat jatorrikoak dira:

  • Erregeren bilduma.

Louvreko Museoan, Gioconda margolan ospetsua dago erakusgai, Leonardo da Vinci margolari eta eskultore nagusiak margotua. Horrez gain, Miloko Venusa edo Samotraziako garaipena Arte Unibertsaleko eskultura nagusiak ere aurki daitezke.

Era berean, honako egile famatuen artelanak ikus ditzakegu Louvren: Jacques-Louis David, Fragonard, Rembrandt, Rubens, Tiziano, Poussin, Goya edo Zurbarán.

Artelanez gain, Louvrek altzari bilduma garrantzitsu eta zabala du, XVIII. mendeko gauzaki asko, esaterako. Horien artean, Bureau du Roi izeneko altzaria da aipagarriena.

Margolan nagusiak

aldatu

XIII-XV. mendeak

aldatu

Pizkundea: XVI. mendea

aldatu

XVII. mendea

aldatu

XVIII. mendea

aldatu

XIX. mendea

aldatu

Eskultura aipagarriak

aldatu

Informazio praktikoa

aldatu
 
Museoaren azalera

Erreferentziak

aldatu
  1. (Frantsesez) «Nouveau record pour le Louvre : plus de dix millions de visiteurs en 2018» Le Monde.fr 2019-01-03 (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).
  2. «10 curiosidades del Louvre» National Geographic 24 de enero de 2020.
  3. González Gómez, Julián. (2008). «Paolo Veronese, Las bodas de Caná. Óleo sobre lienzo, 1563» Universidad Francisco Marroquín.

Kanpo estekak

aldatu