Nicasio Landa
(1830-1891)
Nicasio Landa Álvarez de Carvallo (Iruñea, 1830eko urriaren 11 - ib., 1891ko apirilaren 11) nafar mediku bat izan zen. XIX. mendean jazotako Espainiako kolera izurriteetan nabarmendu zen. Zirujau eta osasun militarreko estratega bat izan zen. Nazioarteko Gurutze Gorriaren espainiar ordezkaritzaren sortzaileetako bat izan zen, Joaquín Agulló, Ripaldako markesarekin batera, eta ondorean Espainiako Gurutze Gorriarena.
Nicasio Landa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Nicasio Landa y Alvarez de Carvallo |
Jaiotza | Iruñea, 1830eko urriaren 11 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1891ko apirilaren 11 (60 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua |
Kidetza | Nafarroako Euskara Elkargoa Nafarroako Gurutze Gorria Nazioarteko Zuzenbide Institutua |
Nafarroako Euskal Elkargoko kidea, elkartearen agerkaria zen Revista Euskararen lehen zuzendaria izan zen.
1962an, Iruñea, bere omenezko izena daraman lehen hekuntzako ikastetxe bat izendatu zen.