Otxarkoaga
Otxarkoaga Bilboko auzoa da. 1960ko hamarkada hasiera arte lur horietan lehen Begoña udalerria izan zeneko baserriak baino ez zeuden, ondoko Txurdinaga, Bolueta eta Santutxu auzoetan bezalaxe. Berez, Otxarkoaga izenaren esanahia 'lore hori ugari zituen lekua' da. 1950.eko hamarkadako Industria arloko eztanda Bilbora milaka pertsona erakarri zituen Espainiako hainbat lekutatik. Zegoen txebizitza eskasia dela eta, pertsona horietako askok Bilbo inguruko mendietan hartu behar izan zuten ostatu, hala-moduzko etxebizitzetan, txabolismo izenez ezagututako prozesuari hasiera emanez.[1][2]
Otxarkoaga | |
---|---|
Euskal Herria | |
Auzoaren ikuspegia Montefuertetik. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Bilbo |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′N 2°54′W / 43.3°N 2.9°W |
Azalera | 0,25 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 10.162 (2023) |
Dentsitatea | 18.476 bizt/km² |
Historia
aldatuSorrera (1960-61)
aldatu1950eko hamarkada bukaeran, San Ignazioko auzoko txaboletako biztanleei etxebizitza berriak emateko asmoa erakutsi zuen orduko erregimen frankistak.[3][4] Horretarako, Otxarkoaga eta Astrabuduako auzoak eraiki ziren. Ehunka etxebizitza, material merkeez eraikiak, eta altuera ezberdinetako blokeetan banaturik. Otxarkoagan, guztira 3.672 etxebizitza eraiki ziren, urte eta erdiko epean. Etxebizitza-poligonoaren plan partziala 1959an idatzi zen, eta auzoaren eraikuntza 1964an inauguratu.
Ocharcoaga 1961ko film dokumentala
aldatuOcharcoaga laburmetraia (1961) Jordi Grau kataluniar zuzendariak egin zuen 1961ean, Otxarkoaga auzoko sorrerari buruz.
1958an egindako bisita batean, Franco jeneralak, garaiko hedabideen esanetan, ez zuen gustuko Bilbo inguruan zeuden txabola-auzoak eta txabolistentzat etxebizitzak eraikitzeko agindua eman zion. Hori zela eta, Etxebizitza Ministerioak Otxarkoaga eraikitzeari ekin eta 1960an txabolak eraitsi zituen. Francori lanaren emaitza erakusteko asmotan, Etxebizitza Ministerioak film bat egiteko enkargua eman zion Jordi Grau zuzendariari (orduan Jorge Grau). Hamar minutu inguruko pelikula Francorentzat soilik egina zen. Ocharcoaga filmak txabola auzoen miseriaren nahiz auzo berriaren erosotasun eta zerbitzuen irudiak jaso zituen, testu propagandistiko lotsagabeaz lagunduta. Baina Francori ez zitzaion gustatu, biziki haserretu zen, eta irudi berriak erantsiarazi zituen.
Francorentzat bezala, egungo ikuslearentzat erregimena loriatzeko jatorrizko asmoa eta azkenean zuzendariak iradokitzen zuen mezua ez zetozen bat. Hasierako txabolen irudiak alaiak dira, biziak, bertakoak irribarrez agertzen dira, egoera tamalgarrian bizi arren. Eta irudiak musika alaiez lagundu zituen Grauk. Otxarkoagako irudiak aldiz hotzak dira, bizigabeak. Zementua eta angelu zorrotzak dira nagusi eta musikak ere ezinegona eragiten du. Hala, diktadoreari koipe emate hutsa behar zuena, sotilki eta maisuki, kontra-propaganda bihurtu zuen Jordi Grauk, filma ia 50 urtetan beste inork ikusi ez arren.[5][6]
Francok ez zuen filma gustukoa izan eta ez zuten NO-DOn eman. Grauk lana berregin behar izan zuen eta filma galdu egin zen gero. Bere balio historiko zela eta, 2008an Euskadiko Filmategiak dokumentala berreskuratu eta zaharberritu zuen.
Otxarkoagako Auzo-Elkarteak beste dokumental osatuago bat egin zuen geroago: Otxarkoaga. El nacimiento de un nuevo Bilbao.[7]
« | Lehen esaten nuena, bada. Infernuan bertan gaudela [...] eta etxola bat zedukaten Ollarganen. Etxolak suntsitu zituztenean, bizileku hau eman zieten, baina han baino hijiene eta osasun bide guttiagorekin bizi dira, edo hiltzen dira, hemen. [...] Dutxan perrezila landatu dute, eta eskaratzean zerri bat gizentzen dute. Gezurra dirudi, baina hala da. [...] Damaso harentzat, bere ilobarekin batean, Jainkoa jaio zen Otxarkoagan, gau hotz haretan. Eta biharamunaren esperantzan, Otxarkoagara bihurtzeko promesan, lokartu egin zen. | » |
—'Jainkoa jaio da Otxarkoagan' ipuina, Gabriel Aresti[8] |
Lehen berriztatzea (1981)
aldatuErabilitako materialen egoera txarrarengatik, eraiki eta urte gutxiren buruan hasi ziren etxebizitzak degradatzen. Laster, hasi ziren auzokideak etxeen birgaitzea eskatzen. 1968 urtean Otxarkoagako Auzo Elkartea sortu zen (AFO, ASOCIACION DE FMILIAS DE OTXARKOAGA). 1981 urtean hasi ziren birgaitze-lanak. 1990eko hamarkada bukaeratik, Bilboko udalak 20 milioi euro gastatu ditu auzoko kale eta gune berdeak berriztu eta hobetzen. Horrez gain, udaletxeak etxebizitzak konpontzeko diru-laguntzak ematen dizkie asmo hori duten auzokoei.
1980ko hamarkadan, auzoan zegoen langabeziarengatik eta bazterketa-giroarengatik arazo handiak izan ziren droga-dependentziarekin. Bermeo, Errenterian eta beste hainbat herritan bezala gazte-belaunaldi bateko kide asko hil ziren arrazoi horrengatik. Otxarkoagako 400 bat gazte hil ziren horrela, eta orduan Otxarkoagan 20.000 inguru biztanle baino ez zeuden Auzoak aurre egin zion arazoari, baita gero konpondu ere. Drogekin bizitako tragedia horrek eta auzoak emandako erantzunak eragin handia izan du Otxarkoagako nortasuna eraikitzerakoan. [9]
Bigarren berriztatzea (2005-2006)
aldatuBerritze-prozesu horren barnean, babes ofizialeko etxebizitza berriak eraiki dira Makaldiko gunean, auzokoentzako aparkaleku berria eta parke bat. 2006. urtean igogailu gabeko eraikinetan igogailuak ezartzeko eta biztanleen mugikortasuna hobetzeko asmoarekin, udalak diru-laguntza proiektua aurkeztu zuen. Azpiegiturak berritzearekin batera, 2005ean, auzoko merkataritza-gunearen berritzea burutu zuen udalak "Txinatar merkataritza-gunea" izenekoa, auzoko denda gehienak biltzen dituen eraikina.
Auzoan bertan ez dago lanpostu asko, daudenak batez ere ostalaritzan edo dendetan kokatzen dira. Baina azkenaldian beste herri batzuetan hipermerkatu asko zabaltzen direnez negozio asko ixten ari dira auzoan. Bilboko langabezia tasa handienetakoa da auzo honetakoa. Auzoko batezbesteko errenta biztanleko Otxakoagan 11.172 euro ziren bitartean, Bilbo osoko batezbestekoa 20.313 eurokoa da, eta Abandon 34.844 eurokoa.
Segurtasun aldetik, auzoko elkarteek marjinazioarekin lotu dituzte lapurreta ugariak. Bilboko Udalaren Udal Etxebizitzak sozietateak etxebizitza sozialak eraiki eta kudeatzen ditu, eta gehienak Otxarkoagan dituzte; 1.000 inguru. Marjinazio guztia auzo honetara ez ekartzeko eskatzen dute, eta gainera gizarteratzeko plan bereziak sortu behar direla. Hala ere, otxarkoagarrak kexu dira, komunikabide nagusietan auzoko albiste gehienak negatiboak direlako, barruko alde positiboak azaltzen ez direlako.
Otxarkoaga etxebizitza-poligono gisa nola eraiki zen eta geroago nola eboluzionatu duten hirigintzako morfologiak eta eraikinen eta eraikuntza-sistemen tipologiak aztertuta Miriam Varelak 2019an gogoeta bat egin zuen, Otxarkoaga eta beste etxebizitza-poligono batzuen zaharkitzearen aurrean jardun beharraz, horretarako hiri birgaikuntza eta eraldaketa estrategiak erabiliz eta espazio bizigarria birziklatzeko teknikak aplikatuz.[11][12]
Badira elkarte eta azpiegitura batzuk gazteentzat , baina gabeziak dira nabarmen, kiroldegirik ez dago, esaterako.
Etxebizitza eta enplegu faltaz gain, beste arrazoi bat dute gazteek auzoa utzi eta beste nonbaitera joateko. Otxarkoagan eskola publiko bakarra dago, eta ikasketak soilik A ereduan eskaintzen ditu.
Komunikazioak asko hobetu dira metroarekin. Lehen ia ordubete behar zen ospitaleraino autobusez heltzeko, orain 15 minutu baino ez dira.
Garraio publikoa
aldatuGarraio publikoa, auzoaren gabezietako bat izan da beti.
Metroa
aldatuMetroa auzora heltzen ez zenean Otxarkoagako bizilagunen beharrizanetara egokitu nahian, udalak Santutxuko auzorainoko bidaia egiten zuten bi linea jarri zituen, horrela, Otxarkoagako biztanleria Bilboko metrora hurbilduz. Baina 2017ko apirilaren 8an martxan jarri zen metroko Otxarkoagako geltokia, metroaren 3. linea irekitzearekin batera Euskotrenen E1, 1D eta E3 lineak ere hartu daitezke lurpeko geltoki horretan.
Auzoa eta Bilbo erdigunea elkartzen dituzten Bilbobus eta Bizkaibus autobus konpainien lineak honakoak dira: zen
Linea | Ibilbidea | Maiztasuna (min) |
---|---|---|
03 | Plaza Biribila - Otxarkoaga | 10´ |
13 | San Inazio - Txurdinaga | 12´ |
30 | Txurdinaga - Miribilla | 15´ |
34 | Otxarkoaga - Santutxu | 30´ |
38 | Otxarkoaga - Termibus | 15´ |
43 | Garaizar - Santutxu | 30´ |
A-3631 | Bilbo - Galdakao | 20´ |
A-2321 | Santutxu - EHU autopistatik | 30´ |
Taxi geltokiak
aldatu- Gabriel Aresti Etorbidea 13 (Anbulatorioa)
- Julian Gaiarre Etorbidea 1
- Kepa Enbeita Plaza z/g
Kale garrantzitsuenak
aldatu- Pau Casals Etorbidea
- Txotena Kalea
- Ugarte kalea
- Aixe-ona etxaldea
- Lozoño kalea[13]
- Irumineta kalea
- Garate bidea
- Garaizar kalea
- Langaran kalea
- Arbolantza zeharbidea
Elkarteak
aldatuA.F.O. Otxarkoagako Familia Elkartea / Asociacion de Familias de Otxarkoaga
aldatu1968an sortu zen. Otxarkoagako auzo-elkarte nagusia da. Auzoko etxe guztien berrizteko eskatu eta lortu zuen, 25 urteko lanak behar izan ziren auzoa berrizteko.[14][15] 1978an AFOkide ziren 20 lagun Bilboko udaletxean itxialdi bat egin zuten, alokairu-saria igotzen zitzaielako eta auzoaren arazoengatik. Udaletxetik aterarazi zituztenean manifestazio batean bildu ziren auzoko 300 lagun orduko Gobernu Zibileraino (Bilboko Plaza eliptikoan).[16]
Gainera auzorako zerbitzu berriak ere lortu zituzten: osasun-zentroa, zentro zibikoa, kirol instalazioak, janari-azoka, parke eta loretokiak, bertakoentzako parkinak, eta abar.
Kaiene
aldatuKaiene besteak beste ateneoa, eskola eta errefuxiatuentzako harrera-etxea izan nahi du. Gatazka armatuetatik eta pobreziatik ihesi Bilbora heldu diren pertsonentzat harrera etxea eta aholkularitza gunea sortu nahi dute. Otxarkoagako hainbat talde eta lagun elkartu dira horretarako: familia elkartea, merkatariak, euskararen aldeko mugimendua, hainbat alderdi politiko, Elizatik gertu dauden talde batzuk, errefuxiatuen aldeko taldea eta abar. [17][18]
Harrobia Eskena
aldatuBilbo-Otxarkoagako Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroak[19] arte eszenikoa bertan garatzeko tresneria eskaintzen du, aspaldiko eliza berregokitu batean 3 solairutan banatuta dauden 1.000m²-etan. Arte eszenikoen sorkuntza eta promozioa modu profesional batean garatzeko aukera eskaintzen die hiritarrei. Zentrua Eskena elkarteak kudeatzen du.[20][1]
Pa...Ya Bilboko konpartsen federakundeko kidea da 1995etik eta Otxarkoaga auzokoa. Arbolantxan dauka lokala. Otxarkoaga diharduen baina 1989. urtean Baionan sortu zen Pa..Ya Peñaren barruan kokatzen da (Baionako Patxa taldearekin adiskidetze jai batean sortu zen).[21][22]
Urtero Bilboko Aste Nagusian parte hartu dutenean txosnan antolatu dituzte kontzertuak, txapelketak, bazkariak, umeei zuzendutako ekintzak, eta ekimen internazionalistak.[23] Arantza Garbayo kidea aste nagusiko txupinera izan zen 1999an, baina orduan preso politikoa zenez, txupineraren ekitaldi guztietan kartoizko irudi bat egoten zen bere ordez.[24]
Otxarkoagako Justu eguneko jaia berriro antolatzen hasi ziren 1995ean Arbolantxa auzoko memoria historikoa eta bertako euskararen bitartez bertako izaera berreskuratzeko. Auzo kontzientzia berrartuta, Justu egunean bertako baserrietako familiak biltzen dira.[25]
Aixeberri konpartsa
aldatuAixeberrik jai eredu herrikoiaren alde jarduten du, Bilboko Konpartsek antolatutako ekintzetan partzen ditu:aratusteak, Aste Nagusia, Tomas Deuna… Baina auzo-konpartsa izanez, Otxarkoagan ere aktiboki parte hartzen du: Maiatzean ospatzen diren umeentzako jardunaldietan, jaietan sukaldaritza lehiaketa antolatzen eta auzo elkarte laguntzen (Tendel, Otxartabe…). “Club de Baloncesto Amigos de Otxarkoaga” saskibaloi taldea babesten duu eta 2012.an Aixemendi mendi taldea sortu zuten.[26][27]
La Caldera (Musika Elkartea)
aldatu“La Caldera” Elkartea oso errotuta dago Otxarkoaga auzoan. 1988an sortua rock musikarekin lotutako gazteen entsegu-lokal batean; gaur egun, kontzertuak programatu ez ezik, ikastaroak ere gestionatzen ditu eta auzoan inplikatuta jarraitzen du, musikaren alorrean. 2018ko goi saria jaso zuen, Otxarkoaga auzoari egindako ekarpenagatik.[28]
Txirula Kultur Taldea
aldatuOtxarkoagako XXVI. Umeen Jardunaldiak 2008ko apirilaren 12 eta 13 egunetan zirela eta, Txirula Kultur Taldeak haurrentzako literaturgintza bultzatu nahian ipuin lehiaketa antolatzen hasi zen. Harrezkero urtero antolatu du.[29]
AMUGE (Asociación de MUjeres Gitanas de Euskadi)
aldatuEuskadiko emakume ijituen elkarteak ijitu komunitatearen eskubideen alde lan egiten du, emakume ijituei laguntzan arreta berezia jarriz.[30][31] Noemi Amaya eta Cinthya Claverie Amuge kideak dira. Noemi gizarte-integrazioan lan egiten du eskola-porrotari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzaren programa baten barruan [32]
Tendel
aldatuTendel elkartea ume eta gazteentzako astialdirako jarduera sortzaile, integratzaile eta solidarioak antolatzen ditu 1999tik. Tular Irratia ere sortu zuen.[33]
Tular irratia
aldatuRamón y Cajal ikastetxetik emititzen du (107.2 FM). Irrati komunitarioa da, gutxienez 12 lagun koordinatzen dituena. Tular ikusentzun Elkartea / Asociación Audiovisual Tular[34]
Basasagu
aldatuBasasagu elkarte ekologikoak 20 urtetik gora ditu, TENDEL taldean integratu da azken urteetan. artean hiri barruko baratzeak lantzea da jarduereetako bat.[35]
Sukabi gazte lokala
aldatu- Sukabi gazte lokala biltokia da auzoko gazteentzat. 2007an sortu zen Ugarte kaleko bloke bateko beheko lokaletan [36]
Otxarkoagako gazte topagune
aldatu- Otxarkoagako gazte topagune (2000n sortua)[37]
Mahats Herri konpartsa (1978-1983)
aldatuBilboko Aste Nagusia errotik aldatu zenean 1978an, Mari Jaia eta konpartsak sortu zirenean, Otxarkoagako talde handi batek Mahats-Herri konpartsa sortu zuen Arabella-Remar, Txurdinaga eta Ugarteburu-Zumalakarregiko beste talde batzuekin.
Argazkiak
aldatu-
Auzoaren ikuspegia Ugarte kaletik.
-
Otxarkoagako eraldatze urbanistikoaren ereduetako bat: elizaren atzekaldeko haurrentzako eta adinekoentzako jolasak.
-
Zizeruena kaleko merkatalgunea, "txinatarra" edo gazteleraz "el chino", bezala ezaguna.
-
Otxarkoaga auzo-etxea.
-
Lorategiak Lozoño eta Pau Casals kaleen artean.
-
Etxebizitza blokeak Zizeruena kalean.
-
Baserri zahar bat Pau Casals etorbidean.
-
Otxarkoagako auzoaren ikuspegia.
Euskara
aldatuIñaki Gaminde hizkuntzalari errekaldetarrak ikertu duen Bilboko euskeraren hiru aldaeretako bat dugu Begoñako euskerea edo euskerie, besteak Buia eta Larraskitukoak direlarik. Hiztunen testigantzak Arbolantxa, Egirleta/Santo Domingo eta Azkarai auzuneetan jaso zituen.
Otxarkoagak 2011n zituen 10.000 bat biztanleetarik 1.771 euskaldunak ziren (%17), eta beste 2.779 ia euskaldunak. Guztira, auzokideen %43k euskaraz hitz egiteko edo ulertzeko gaitasuna zuten.[38]
Otxarkoagar ospetsuak
aldatu- José Montero Rico (1912-2004): margolari eta errestauratzailea.
- Manolo Legina (1925-2020): trikitrilaria
- Abel Capellán (1927-2001): kartel-egilea, Bilboko zinemetan ematen ziren filmen kartelak sortzen zituen Santutxuko estudioan.
- Isaac Torrijos (1931-2010): Otxarkoagako Familia-Elkarteko fundatzailea eta lehendakari ezaguna.
- Carmen Galliardo (1932): abeslaria Muchachos de España barietate-konpainian.
- Rodolfo Ares Taboada (1954): PSEko politikaria.
- Joseba Bakaikoa. Otxarkoaga auzoa eratzen zen bitartean 32 urtez abadea izan zen Otxarkoagan.[39][40]
- Josu Agirre. Etxepintoko baserrikoa, 2019ra arte Otxarkoagan baserritar moduan bizi zen euskaldun zaharra.[41][40]
- Juan Ramón López (1959): izotz gaineko hockeylaria euskal selekzioan eta Espainiakoan aritutakoa.
- José Manuel Vesga (1960): idazlea, escritor,"Breve historia de España" liburuaren egilea (Alianza Editorial, 2004).
- Jesús María Paredes: idazle, irakasle eta entrenatzailea Euskadiko saski-baloi taldean.
- José Miguel Aguilar: Dardotan txapelduna Europa mailan 2010ean.
- José Pedro Roseiro (Pepe Extremadura): abeslaria eta musika-egilea. Ereserki bat egin zuen 2016an Europan kultur hiriburua Cáceresek egin zuen hautagaitzerako.
- Mikel Álvarez (1960): Everestera igo zuen lehen bizkaitarra (2001).
- Begoña Gil Llanos (1967):
- Begoña Gil Llanos (1967) PSE-EEko zinegotzia Bilbon hamasei urtetan.
- José Miguel-Alonso (1967): Irakasle katedraduna Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatean.[42]
- Nuria Orbea: sopranoa. Nazioarteko lehiaketak irabazi dituena: Austria, Alemania, Frantzia, Portugal...
- Juan Pascual (Juan Flahn moduan ezaguna) (1966): zinema eta -zuzendari eta gidoilaria.
- Sonia Charcán (1968): kazetaria.
- Óscar Javier Tabuenka Berges (1971): Bilboko Athletic Club-eko jokalaria.
- Richard Sahagún: aktorea.
- Kerman Oliva (1973): kazetaria, idazle, irakasle, Tendel elkarteko fundatatzailea eta eragilea auzoan
- Xabier Landabidea Urresti (1981): Deustuko Unibertsitateko ikertzailea, baita UEUko Komunikazio Sailburua eta Talde Eragileko kidea ere.[43][44]
- Iñigo Gomez (1984): zinema produktorea. Bi Goya sari irabazi zituen animaziozko laburrekin.
- Andoni Gago (1985): Boxeadorea. Luma kategoriako txapelduna Europa mailan.
- Noemi Amaya (1988) eta Cynthia Clavería. AMUGE elkarteko sustatzaileak Otxarkoagan(Asociación de MUjeres Gitanas de Euskadi). Naomi unibertsitateko ikasketak hasi zen lehen neska ijitua izan zen.[30][40]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Otxarkoagaren urteetako historia, bitxikeriak eta ondarea ezagutzeko bisita gidatuak - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ Bilbao Kultura. (2015-02-02). Begoña Herri Garaia - Begoña, Un Pueblo de Altura. (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
- ↑ Igartua Aristondo, Amaia. (2021-10-07). «Bilbok ukatutako Bilbo bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ Iñigo, López Simón,. (2021). Bilboko etxola batean. Elkar ISBN 978-84-1360-109-0. PMC 1273463348. (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
- ↑ Irazustabarrena Uranga, Nagore. (2011-01-09). «Ocharcoaga 1961» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cuando las películas se filmaban para un solo espectador. El General Franco.» Kurioso 2010-12-09 (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) otxarkoagacom. Otxarkoaga. El nacimiento de un nuevo Bilbao. Documental.. Otxarkoagako Auzo-Elkartea (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
- ↑ Aresti, Gabriel. (1962). Jainkoa jaio da Otxarkoagan (Gizonaren bihotzeko bide bihurriak nolakoak diren aditzera ematen duen ipui itsusia) – ipuina.eus. Egan, Ipuina.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
- ↑ Enbeita, Onintza. (2019). «48 ordu Otxarkoagan: '80. hamarkadan drogekin bizitako tragediak eragin handia izan du Otxarkoagan'» www.eitb.eus (EITB) (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
- ↑ Maruri Bilbao, Ibai. (2019-01-18). «Bilbotik aparte sentitzen da oraindik» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-18).
- ↑ «“Otxarkoaga. Lore horiko etxebizitza poligonoa” - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
- ↑ Varela Alonso, Miriam. (2017-09-12). «Otxarkoaga Lore horiko etxebizitza-poligonoa. Ocharcoaga, el polígono de las flores amarillas» www.educacion.gob.es (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) Calle Lozoño – Otxarkoaga. (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) La Asociación de Familias – Asociación de Familias de Otxarkoaga. (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ares Taboada, Rodolfo. «Rehabilitación de Otxarkoaga. Memoria» www.otxarkoaga.com (Bilboko udala) (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Vecinos de un barrio bilbaíno, desalojados del Ayuntamiento por la policía» otxarkoaga.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ Lopez, Axier. (2018-01-11). «Kaiene: Otxarkoagari eta errefuxiatuei irekitako proiektua abian da» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ «Kaiene aterpea jaio da, Otxarkoagatik mundura - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ HARROBIA | Bilbo-Otxarkoagako Ekoizpen eszenikorako Berrikuntza Zentroa | Centro de Innovación en Producción Escénica de Bilbao. (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ Ongietorri Harrobiara! | HARROBIA. (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Pa-ya.biz. «Pa-Ya 1989-2010» www.pa-ya.biz (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ «Pa...Ya!» Bilboko Konpartsak (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ «Pa...Ya Konpartsa - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Arantza Garbayo se reencuentra con las txupineras 14 años después» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ «Abuztuko lehen zapatuan Justugune Arbolantxan - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ «Aixeberri» Bilboko Konpartsak (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ aixeberri konpartsa. aixeberri bloga (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ «Bilbao.eus, 03 Barrutia: Otxarkoaga / Txurdinaga, Albisteak, IÑIGO GÓMEZ, IKUS-ENTZUNEZKOEN ARLOKO EKINTZAILEARENTZAT ETA “LA CALDERA” MUSIKA ELKARTEARENTZAT 2018ko GO! SARIAK, OTXARKOAGA AUZOARI EGINDAKO EKARPENAGATIK» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ «TXIRULA KULTUR TALDEA» txirulakulturtaldea.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ a b Enbeita, Onintza. (2019). «48 ordu Otxarkoagan. Noemi eta Cintia: 'Bilbon emakume ijitoa izatea zaila da, aurreiritzi asko daude'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Idazkaria |. amuge – Asociación de Familias de Otxarkoaga. (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
- ↑ «Noemi Amaya eta Cinthya Claverie, Euskadiko emakume ijitoen Amuge elkarteaz -- Amarauna irratsaioa -- Amuge Emakume ijitoak» EITB (Euskadi Irratia, EITB) 2020-02-02 (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Asociación Tendel – Los activos del barrio. (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Radio Tular Irratia» radiotular.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Huertos para educar en Otxarkoaga» El Correo 2017-11-08 (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ «SUKABI gazte lokala - Blogak.eus» blogak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
- ↑ «Zorionak Otxarkoaga!Zorionak Gazte Topagune!» Sukabi gazte-lokala (Noiz kontsultatua: 2018-12-27).
- ↑ «Otxarkoagan dagoen "indar handia" - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ Enbeita, Onintza. (2019). «48 ordu Otxarkoagan. Joseba Bakaikoa: '18 hilabetetan sortu zuten Otxarkoaga 13.000 biztanlerentzat'» www.eitb.eus (EITB) (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «El barrio Otxarkoaga de Bilbao, esta noche, en '48 Ordu'» Euskal Irrati Telebista 2019-10-16 (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
- ↑ Enbeita, Onintza. (2019). «48 ordu Otxarkoagan. Josu Agirre baserritarra, Bilboko 'azken mohikanoa'» www.eitb.eus (EITB) (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
- ↑ (Ingelesez) Miguel-Alonso, José. «José Miguel-Alonso» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ UEUko Talde Eragilea: Nor da nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Profesores | Deusto» www.deusto.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
Ikus, gainera
aldatuBibliografia
aldatu- "Bilbotarron euskararen zuzuan". Iñaki Gaminde. Asapala Kultur Elkartea, 2004.
- Iñigo, López Simón,. (2021). Bilboko etxola batean. Elkar ISBN 978-84-1360-109-0. PMC 1273463348.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
- Uriola-Otxarkoaga-Txurdinaga Txurdinaga eta Otxarkoaga auzoak Uriola.eus komunikabide digitalean.
- "BEGOÑA 1924-2024". Hektor Ortega. Pa Ya konpartsak antolatutako hitzaldia (Otxarkoaga, 2024-03-22)
- Ortega, Hektor, «Begoña kategoria», Uribitarteko paperak bloga. Abando, Begoña, Bilbo eta Deustuko historia.
- (Gaztelaniaz) Otxarkoaga.com
- (Gaztelaniaz) Otxarkoaga eta bere historiari buruzko bideoa Youtuben
- Euskadi Irratiak AFOko bi elkartekideei egindako elkarrizketa[Betiko hautsitako esteka]
- Otxarkoagari buruz 1961ean egin zen dokumentala hizpide Argian
- Berton aldizkariko ale gehienetan, 10.orrialdeko "Begoña eta Euskerea" atalak informazio histokiko ugari argitaratzen ditu aspaldiko Begoña udalerriaz.
- pa..ya konpartsa
- Aixeberri konpartsa
- Bilboko euskara
- Begoña-Bilbo-Abando eta inguruak. 1811 Gge Bois St Lys, Capitaine adjudant major de la place de Vittoria (1811ko mapa). Bilketa - Gallica