Peipus
Peipus[1] (estonieraz: Peipsi järv, Pihkva järv; errusieraz: Псковско-Чудское озеро, translit.: Pskovsko-Chudskoe ozero; alemanez: Peipussee) aintzira da, Errusia eta Estoniaren artean dagoena, Finlandiako golkoaren hegoaldean. 3.500 kilometro koadroko azalera du. Velikaia da bertan ura isurtzen duen ibai nagusia. Narva ibaiak Finlandiako golkoarekin lotzen du. Urte erdiz izoztua egoten da[2]. Estoniako aintzirarik handiena eta Europako bostgarrena da, Errusiako Ladoga eta Onega, Suediako Vänern eta Finlandiako Saimaa eta gero.
Peipus Peipsi-Pihkva järv (et) Чудско-Псковское озеро (ru) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 30 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 143 km |
Zabalera | 49 km |
Azalera | 3.543 km² |
Sakonera | 8 m 17,6 m |
Bolumena | 25.000 hm³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 58°40′36″N 27°29′30″E / 58.6767°N 27.4917°E |
Hidrografia | |
Betebidea | |
Hustubidea | Narva ibaia |
Erresidentzia denbora | 2,73 a |
Arroaren azalera | 47.800 km² |
Geografia
aldatuPeipus aintzirak 3.616 kilometro koadroko eremua hartzen du eta hiru zatitan banatuta dago:
- Peipsi aintzira (estonieraz: Peipsi järv; errusieraz: Чудское озеро) iparraldeko aldea da. 2.670 km²ko azalera du.
- Pskov (Pihkva) aintzira (estonieraz: Pihkva järv; errusieraz: Псковское озеро) hegoaldeko aldea da. 710 km²ko azalera du.
- Aintzira epela (estonieraz: Lämmijärv; errusieraz: Тёплое озеро) alde biak lotzen duen kanala da. 236 km²ko azalera du.
Aintziran 30 ibai inguruk dute ahoa; nagusiak Emajõgi eta Velikaia dira.
Historia
aldatu1242ko apirilean Peipus aintziraren bataila gertatu zen (Errusian "Izotz gaineko bataila" izenaz ezaguna). Bertan Alexander Nevskik Teutondar Zaldikoak menderatu zituen. 1944an gudu handiak izan ziren aintziraren ondoan Errusiaren eta Alemaniaren artean[3].