Perciformes
Perciformes (Percomorphi edo Acanthopteri ere deitua) ornodunen ordenarik handiena da. Arrain hezurdunen espezie guztien % 40 inguru hartzen du. Perciformes izenak perka-formakoa esan nahi du. Aktinopterigioen klaseari dagokio, eta 7.000 espezietik gora biltzen ditu, forma eta tamaina guztietakoak, ia itsas ingurune guztietan bizi direnak. Kretazeoan agertu ziren lehen aldiz.
Perciformes | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Perciformes Bleeker, 1859
|
Azpibanaketa | |
Ikusi testua
|
Ezaugarriak
aldatuArrain pertziformeek oinarri zabaleko bizkar-hegala izaten dute, eta bizkar-hegalaren eta uzki-hegalaren lehen erradioak arantza bilakatuak egoten dira. Bisigua, urraburua, meroa, zapoa, lupia, barbarina, lamotea eta berrugeta, adibidez, pertziformeak dira.
Gorputza-ardatz edo zerrenda-itxurakoa izan dezakete, alboetatik estu samarra. Hegalak arantzadunak dituzte gehienek. Sabel-hegalak, dituztenek, bularraldean dituzte. Perziforme mota gehienek bi bizkar-hegal dituzte; bata bestearen jarraian antolatuak edo bereizita izan ditzakete. Zenbait perziformek burutik isatserainoko bizkar-hegala dute (korifenidoek), beste batzuek bizkar-, isats- eta sabel-hegala bat eginda dituzte (pomazentridoek eta anarikadidoek). Igeri-puxika ez dute digestio aparatuarekin lotua. Arrain hezurdunetan familia eta mota gehien biltzen dituen ordena da, 150 bat familia eta 6.000 inguru mota. Familiarik ezagunenak perzidoak, serranidoak, blenidoak eta gobidoak dira. Itsasoan edo ibaietan bizi daitezke.
Taxonomia
aldatuSailkapena ez da arazorik gabea. Tradizionalki, parafiletikoak dira. Badira ordena batzuk subordenatzat har litezkeenak: Scorpaeniformes, Tetraodontiformes eta Pleuronectiformes. Eta, bestalde, gaur egun subordenatzat hartzen diren batzuk parafiletikotzat ere har litezke.
- Percoidei subordena
- Percoidea goifamilia
- Acropomatidae
- Ambassidae
- Apogonidae
- Arripidae
- Banjosidae
- Bathyclupeidae
- Bramidae
- Callanthiidae
- Carangidae
- Caristiidae
- Centracanthidae
- Centrarchidae
- Centropomidae
- Chaetodontidae
- Coryphaenidae
- Datnioididae
- Dichistiidae
- Dinolestidae
- Dinopercidae
- Drepaneidae
- Echeneidae
- Emmelichthyidae
- Enoplosidae
- Epigonidae
- Gerreidae
- Glaucosomatidae
- Grammatidae
- Haemulidae
- Inermiidae
- Kuhliidae
- Kyphosidae
- Lactariidae
- Latidae
- Leiognathidae
- Leptobramidae
- Lethrinidae
- Lobotidae
- Lutjanidae
- Malacanthidae
- Menidae
- Monodactylidae
- Moronidae
- Mullidae
- Nandidae
- Nematistiidae
- Nemipteridae
- Notograptidae
- Opistognathidae
- Oplegnathidae
- Ostracoberycidae
- Pempheridae
- Pentacerotidae
- Percichthyidae
- Percidae
- Plesiopidae
- Polycentridae
- Polynemidae
- Polyprionidae
- Pomacanthidae
- Pomatomidae
- Priacanthidae
- Pseudochromidae
- Rachycentridae
- Sciaenidae
- Scombropidae
- Serranidae
- Sillaginidae
- Sparidae
- Symphysanodontidae
- Terapontidae
- Toxotidae
- Cirrhitoidea goifamilia
- Cepoloidea goifamilia
- Percoidea goifamilia
- Elassomatoidei subordena
- Labroidei subordena
- Zoarcoidei subordena
- Trachinoidei subordena
- Notothenioidei subordena
- Blennioidei subordena
- Icosteoidei subordena
- Gobiesocoidei subordena
- Callionymoidei subordena
- Gobioidei subordena
- Kurtoidei subordena
- Acanthuroidei subordena
- Scombrolabracoidei subordena
- Scombroidei subordena
- Stromateoidei subordena
- Anabantoidei subordena
- Channoidei subordena
Banaketa
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu