Petxora
- Artikulu hau Errusiako ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Petxora (argipena)».
Petxora[1] (errusieraz: Печо́ра; komieraz: Печӧра; nenetseraz: Санэроˮ яха) ipar-mendebaldeko Errusiako ibaia da, Komi errepublika eta Nenetsia barruti autonomoa zeharkatzen dituena.
Geografia
aldatuKomiko hego-ekialdeko muturreko Ural mendietan du iturburua, Koyp menditik hurbil. Iparralderantz eta ipar-mendebalderantz jotzen du, Troitsko-Petxorsk, Vuktyl, Petxora eta Narian-Mar zeharkatuz. Barents itsasoan isurtzen du ura. Delta handi bat eratzen du bokalean. 1.809 kilometro luze da eta 322.000 kilometro koadro hartzen ditu ibai arroak.
Hidrometria
aldatuPetxoraren emaria 1916-1998 bitartean neurtua izan da Oksinon, delta baino 20 kilometro gorago. Ibaiak 312.000 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 97. Urteko batez besteko emaria 4.379 m³ segundoko da. Emari handiena ekainean du (16.223 m³/s), eta txikiena martxoan (750 m³/s).[2]
Petxoraren batez besteko emariak (m³/s), Oksinon neurtuak
Datuak: 1916-1998 bitartean
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-4-5 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ Pechora At Oksino. r-arcticnet.sr.unh.edu (Noiz kontsultatua: 2018-4-5).