Sabino Bilbao
Sabino Bilbao Líbano (Leioa, 1897ko abenduaren 11 – Getxo, 1983ko urtarrilaren 20a) bizkaitar futbolaria zen, Athleticen erdilari moduan jokatu zuena.
Sabino Bilbao | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Sabino Bilbao Líbano | ||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Leioa, 1897ko abenduaren 11 | ||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Getxo, 1983ko urtarrilaren 20a (85 urte) | ||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria | ||||||||||||||||||||||||||
Biografia
aldatuSabino Athleticen beheko mailetan trebatu zen 1916an lehen taldera igo arte. Zuri-gorriekin zelai erdian 9 denboraldiz jokatu zuen, Errege Kopako hiru finalean arituz eta 2 txapelketa irabazi zituelarik, 1921ean eta 1923an hain zuzen ere.[1]
Espainiar futbolaren historiografian, Sabino, nagusiki, historiako lehen konbinatu espainiarreko partaideetako bat izateagatik gogoratzen dute,[2] 1920ko Anberesko Olinpiar Jokoak jokatu zituena eta zilarrezko domina lortu zuena.
Espainiako selekzioan txapelketa hartako bi partida jokatu zituen, 1920ko irailaren 1ean Suediaren aurkako partidan debutatuz (txapelketako hirugarrena) eta hurrengo partida Italiaren aurka ere jokatuz. Suediarren aurkako partidan izandako anekdota ospetsu batengatik gogoratzen da, bere taldekideak (bai selekzioan, bai Athleticen), Jose Maria Belaustek «A mi el pelotón, Sabino, que los arrollo» esan omen zuen, Suediako selekzioari gola sartu aurretik.[3][4] Orduan espainiar amorruaren (gaztelaniaz: la furia española) mitoa jaio omen zen.[5] Hala ere, litekeena da Belaustegigoitiak hori ez esatea, baizik eta «Sabino, aurrera!», euskaraz.[6] Izan ere, Espainiako selekzioan ziharduten beste euskal herritar futbolariak adoretzeko, askotan oihukatzen zien «aurrera, aurrera!».[7]
Ibilbidea
aldatuKluba | Urtea(k) |
---|---|
Athletic Club | 1916-1925 |
Tituluak
aldatuEskualdeko Txapelketak
aldatuErrege Kopak
aldatuTitulua | Kluba | Urtea |
---|---|---|
Errege Kopa | Athletic Club | 1921 |
Errege Kopa | Athletic Club | 1923 |
Nazioarteko tituluak
aldatuTitulua | Kluba | Urtea | Saria |
---|---|---|---|
1920ko Olinpiar Jokoak | Espainiako selekzioa | 1920 | Zilarrezko domina |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Fitxa - www.athletic-club.net
- ↑ (Gaztelaniaz) «Algo más que un grito» El País.
- ↑ Rivas, Jon. (2008-06-15). «El inspirador de la "furia española" fue un vasco»» El Mundo.
- ↑ (Gaztelaniaz) «La furia española» 1de3 2009/06/14.
- ↑ «Hemeroteca» La Vanguardia: 58. 1990-6-7.
- ↑ (Gaztelaniaz) «José María Belaustegigoitia Landaluce» miathletic.com.
- ↑ (Gaztelaniaz) Gómez Amat, Daniel. (2007). La patria del gol: fútbol y política en el Estado español. Alberdania, 33 or..