Sarah Boone

estatubatuar esklaboa, jostuna eta asmatzailea (mahukak eta, lisatzeko taula)

Sarah Boone, jaiotzaz Sarah Marshall (Craven konderria, Ipar Carolina, AEB, 1832 –  New Haven, Connecticut, AEB, 1904) estatubatuar esklaboa, jostuna eta asmatzaile afroamerikarra izan zen. 1892ko apirilaren 26an, Estatu Batuetako 473.563 patentea lortu zuen, lisatzeko taulan egindako hobekuntzengatik.[1]

Sarah Boone
Bizitza
JaiotzaCraven konderria, 1832
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaNew Haven, 1904 (71/72 urte)
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea

Find a Grave: 106934141 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

aldatu
 
Sarah Boonek asmatutako lisatzeko taularen patentearen marrazkia.

Sarah Marshall Craven konderrian jaio zen, Ipar Carolinan, New Bern hiritik gertu, 1832an.[2] Hiru neba-ahizpekin batera, esklabo jaio zen, eta horrek hezkuntza formalean sartzea galarazi zion.[3][4] Etxean hezi zuen aitonak.[4] 1847ko azaroaren 25ean James Boone-rekin (edo Boon-ekin) ezkondu zen New Bernen eta zortzi seme-alaba izan zituen.[2][5][6] James Boonerekin ezkondu ostean, nahi bako morrontzatik askatu zuten, baina ez dago xehetasun gehiagorik.[4]

Boone familia Ipar Carolinatik New Havenera (Connecticut) joan zen, AEBko Sezesio Gerra hasi aurretik.[7][2] Winter Streeteko 30. zenbakiko etxe batean bizitzen jarri ziren.[8] Dixwell Avenueko Eliza Kongregazionaleko kidea izan zen, eta jostun lan egin zuen.[1][2][9]

Asmakizuna: mahukak eta, lisatzeko taula

aldatu

Booneren lisatzeko taula diseinatu zuen, mahuken eta emakumeen jantzien gorputza lisatzearen kalitatea hobetzeko. Lisatzeko ohol oso estua, kurbatua eta egurrezkoa diseinatu zuen, formak eta egiturak arropa mauka bati egokitzea ahalbidetzeko. Gainera, itzulgarria zen, eta, hortaz, mahukaren bi aldeak lisa zitezkeen.[10]

Judy W. Reedek zortzi urte lehenago patente bat jaso zuen eta patente bat lortu zuen lehen emakume afroamerikarra izan zen.[11]

Miriam Benjamin, Ellen Eglin eta Sarah E. Gooderekin batera, Boone asmatzailea izan zen, eta aitzindaria etxerako teknologia berri bat garatzen.[12]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Ramirez, Ainissa. (2020-07-26). Two inventors who should have statues. .
  2. a b c d Bellis, Mary. Hate Creases? Sarah Boone's Invention Could Help. .
  3. Simply Ingenious: The Ironing Board. 1998-02-14, 37 or..
  4. a b c by. (2020-03-11). «Who Invented the Ironing Board?» HomeCult IroningLab.
  5. «Craven County North Carolina Marriages 1740-1868» FamilySearch (Raleigh, North Carolina: State Archive of North Carolina) 1847-11-25.
  6. «1900 U. S. Census City of New Haven, Connecticut» FamilySearch (Washington, D.C.: National Archives and Records Administration) 1900-06-11.
  7. Perry, Paul Wardell. (2000-01-01). «Little Things That Made a Big Difference» The New Crisis.
  8. «1880 U. S. Federal Census for New Haven County (Connecticut) Enumeration District 91, Sheet 46, Lines 46-50 and Sheet 47, Line 1» FamilySearch (Washington, D.C.: National Archives and Records Administration): 46B–47A. 1880-06-08.
  9. «1870 U. S. Federal Census for the First Ward of the City of New Haven, New Haven County, Connecticut, Line 34» FamilySearch (Washington, D.C.: National Archives and Records Administration) 1870-07-09.
  10. Patent US473653 - IRONING-BOARD - Google Patents
  11. Helton, Daniel. (2018-07-04). Sarah Boone (1832-1904) •. .
  12. McNeill, Leila. (2017-02-07). These Four Black Women Inventors Reimagined the Technology of the Home. .

Kanpo estekak

aldatu