Solesmesko Done Petri abadia (frantsesez: Abbaye Saint-Pierre de Solesmes) beneditar monasterioa da, Frantziako Solesmes herrian dagoena. Kantu gregorianoa berreskuratzen egindako lanarengatik ezaguna da[1]. Solesmeko kongregazioak 32 monasterio biltzen ditu, Europa, Afrika, Ipar Amerika eta Antilletakoak, jatorria Solesmeko abadian dutenak; Leirekoa da horietako bat[2].

Solesmesko abadia
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Loirerria
Departamendua Sarthe
Frantziako udalerriSolesmes
Koordenatuak47°51′08″N 0°18′11″W / 47.8522°N 0.3031°W / 47.8522; -0.3031
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1010
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Le Mans (en) Itzuli
IzenaPetri
Ondarea
Mérimée IDIA00058568 eta PA00109972
Kontaktua
Helbideaplace Dom-Guéranger
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

Solesmes priore-etxea izan zen XI. mendetik Frantziako Iraultzan hustu zen arte. Lekaide bizitza 1833an itzuli zen, Prosper Guéranger, beste kide batzuekin batera, bertan kokatu zelarik; era horretan berrezarri zen Frantzian San Benediktoren Ordena. 1837an Gregorio XVI.ak abadia maila eman zion. Berrezarri zenetik, Frantziako Gobernuak lau aldiz deuseztatu zuen Solesmeko komunitatea: 1880, 1882, 1883 eta 1903an. Azken honetan, herrialdetik ateratzera behartu zituzten, Frantziako gainerako erlijiosoak bezala[1]; Wight uhartean babes hartu zuten, 1922an Solesmera itzuli ziren arte.


Erreferentziak

aldatu
  1. a b Cyprian Alston, G.. Monasterio benedictino Solesmes. in: Enciclopedia Católica On-line. ec.aciprensa.com (Noiz kontsultatua: 2016-06-13).
  2. Solesmes: La congrégation. abbayedesolesmes.fr (Noiz kontsultatua: 2016-06-13).

Kanpo estekak

aldatu