Something to Talk About
Something to Talk About (euskaraz Mintzatzeko Zerbaiti Buruz), 1995eko Lasse Hallström suediar zinema zuzendariaren drama-komedia film bat da. Julia Roberts, Robert Duvall, Gena Rowlands, Kyra Sedgwick eta Dennis Quaid aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Hans Zimmer eta Graham Preskett musikagileek konposatu zuten.
Something to Talk About | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1995 |
Izenburua | Something to Talk About |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa, komedia dramatikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 106 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Hego Carolina |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Lasse Hallström |
Gidoigilea(k) | Callie Khouri (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Goldie Hawn |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Hans Zimmer |
Argazki-zuzendaria | Sven Nykvist |
Argumentua
aldatuGrace King Bichon (Julia Roberts), AEBetako Hegoaldeko goi burgesiako familia tradizional bateko alaba da, bizimodu lasaia eta erosoa darama, baina behinola ezustean Eddie (Dennis Quaid) senarrak maitale ilehori batekin engainatzen duela ohartuko da. Senarrarrekin guztiz haserretua, une horretatik aurrera ezarritako heziketa oneko portaera eta usadioen aurka egingo du. Bere bizitzaren ikuspuntu berriak Georgia ama (Gena Rowlands), Wyly aita (Robert Duvall) eta inguruko guztiei aurre egitera bultzaraziko du, babesten duen bakarra Emma (Kyra Sedgwick) ahizpa da.
Aktoreak
aldatu- Julia Roberts: Grace King Bichon
- Robert Duvall: Wyly King
- Gena Rowlands: Georgia King
- Dennis Quaid: Eddie Bichon
- Kyra Sedgwick: Emma Rae
- Jamie Johnson: Brett Cullen
- Haley Aull: Caroline 'Jolie libellule' Bichon
- Muse Watson: Hank Corrigan
- Anne Shropshire: Izeba Rae
- Ginnie Randall: Eula
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)