Victor de Tornaco baroia (Sterpenich, 1805eko uztailaren 5a - Voordt gaztelua, Linburgo, 1875eko irailaren 26a) luxenburgoar politikaria izan zen. Luxenburgoko lehen ministroa izan zen 1860tik 1867ra.

Victor de Tornaco

Member of the Council of State (en) Itzuli

1867ko abenduaren 3a - 1872ko ekainaren 20a

4. Luxemburgeko lehen ministro

1860ko irailaren 26a - 1867ko abenduaren 3a
Charles-Mathias Simons - Emmanuel Servais
President of the Chamber of Deputies (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie Victor de Tornaco
JaiotzaSterpenich (en) Itzuli1805eko uztailaren 5a
Herrialdea Luxenburgo
HeriotzaVoort (en) Itzuli1875eko irailaren 26a (70 urte)
Familia
AitaCharles Auguste de Tornaco
Ezkontidea(k)Anne Marie Louise de Beghein (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaDe Tornaco family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaÉcole polytechnique
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, politikaria eta estatu-politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoabaliorik ez

Parisen ikasi zuen Eskola Politeknikoan. 1830eko Belgikako Iraultzan Gilen I.a, Herbehereetako erregea eta Luxenburgoko Duke Handia, babestu zuen. Luxenburgoko Estatuen Biltzarreko kide izan zen 1841etik 1848ra. 1848an Esch-sur-Alzette kantoia Diputatuen Ganberan ordezkatzeko aukeratu zuten. Eserlekua 1856an utzi zuen eta 1857tik 1860ra Estatuen Biltzarreko kide izan zen.

1860ko irailean lehen ministro eta Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten. 1867ko maiatzaren 11n, Emmanuel Servaisekin batera, Londresko Ituna sinatu zuen, non Luxenburgok bere lurraldearen zati bat Belgikaren esku utzi zuen. Urte horretako abenduan kargugabetu zuten. 1867tik 1872ra Estatu Kontseiluko kide izan zen.