Zuria I.a Nafarroakoa
Zuria I.a Nafarroakoa[1] (Iruñea, 1387ko uztailaren 6a[2] – Santa María la Real de Nieva, 1441ko apirilaren 1a) Nafarroako erregina izan zen 1429tik 1441ra. 1401-1409 bitartean, Siziliako erregina ezkontidea, Nemoursko kondesa, eta Atenas eta Neopatriako dukesa izan zen.
Zuria I.a Nafarroakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1425eko irailaren 8a - 1441eko apirilaren 1a ← Karlos III.a Nafarroako erregea - Karlos IV.a Nafarroakoa →
1420 - 1441eko apirilaren 1a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Gaztelako Erresuma, 1387ko uztailaren 6a | ||||
Herrialdea | Nafarroako Erresuma Siziliako Erresuma | ||||
Heriotza | Santa María la Real de Nieva, 1441eko apirilaren 1a (53 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Nuestra Señora de la Soterraña (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Karlos III.a Nafarroako erregea | ||||
Ama | Leonor Trastamarakoa | ||||
Ezkontidea(k) | Martin I.a Siziliakoa (1403 (egutegi gregorianoa) - Joanes II.a Aragoikoa (1420 - | ||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | |||||
Leinua | Evreux leinua | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania italiera frantsesa latina | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | agintaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasuna | ||||
Bizitza
aldatu1387ko uztailaren 6an jaio zen, Karlos III.a eta Leonor Trastamarakoa errege-erreginak gurasoak zituela. Siziliako errege Martin Gaztearekin ezkondu zen 1402. urtean. 1409. urtean hil zen erregea; haurrik ez zutenez, Zuriak Sizilia utzi zuen Nafarroara itzultzeko. 1413an Nafarroako Erresumako oinordekoa bilakatu zen, Joana ahizpa hil eta gero.
1420an Aragoiko printze Joanekin ezkondu zen; harrezkero, senarraren Gaztelako lurraldeetan bizi izan zen. Nafarrora itzultzean, bertako errege-erregin egin zituzten 1425ean, Karlos III.a hil ondoren[3]. Koroapen ekitaldia maiatzaren 18an egin zen, Iruñeko katedralean.1439. urtean eginiko testamentuan oinordeko bakartzat bere semea Karlos Vianako Printzea utzi zuen, nahiz eta Joan II.a bizi zen bitartean erregetzaren jabe egin ez zedin gomendatu. Zuria hil ondoren, ordea, nafar leinuen arteko borroka hasi zen: agramondarrak —Joan II.aren aldekoak— eta beaumontarrak — Vianako Printzearen aldekoak— elkarren aurka altxatu ziren.
Ezkontzak eta seme-alabak
aldatuBi aldiz ezkondu zen. Lehenik, Martin I.a Siziliakoarekin, ahalordeen bitartez 1402ko maiatzaren 21ean Catanian, eta zuzenean 1402ko abenduaren 26an Sardiniako Cagliari hirian[3] Seme bakarra izan zuten, Martin izenekoa, 1403an jaioa eta 1407an Valentzian hila. 1409an alargundu zen.
Bigarrenik 1420ko ekainaren 10ean, Iruñean, Joan Trastamarakoarekin. Hiru seme-alaba izan zituzten:
Familia
aldatuAitona Karlos II.a Nafarroako errege |
Amona Joana Frantziakoa |
Aitona Henrike II.a Gaztelako errege |
Amona Joana Manuel Gaztelakoa Bizkaiko anderea |
Aita Karlos III.a Nafarroako errege |
Ama Leonor Gaztelakoa | ||
Zuria I.a Nafarroako erregina |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/6/16 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak, hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
- ↑ Anthony, Raoul. (1931). Identification et Etude des Ossements des Rois de Navarre inhumés dans la Cathédrale de Lescar. Paris: Masson, 11 or..
- ↑ a b Lo Forte Scirpo, Maria Rita. (2003). C'era una volta una regina ... : due donne per un regno: Maria d'Aragona e Bianca di Navarra. Napoli: Liguori ISBN 88-207-3527-X..
Kanpo estekak
aldatu- Estornés Zubizarreta, Idoia, Nafarroako Blanka I, Auñamendi Eusko Entziklopedia, euskomedia.org
Aurrekoa: |
Zuria I.a Nafarroako erregina (1425-1441) eta Joan II.a Nafarroako errege (1425-1479) |
Ondorengoa: |