Edukira joan

Tamil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tamilak

Tamil emakume ezagunak.
Biztanleak guztira
c. 76 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 India: 69.026.881
 Sri Lanka: 3.135.770
 Malaysia: 1.800.000
 Singapur: 188.591
Hizkuntza
Tamilera
Erlijioa
Hinduismo
Zerikusia duten beste giza taldeak
Zingalesak

Tamila[1] (tamileraz: தமிழர்கள், tamiẓarkaḷ (pluralez), t̪ɐmɪɻɐɾxɐɭ ahoskatua) India aldeko etnia baten izena da, tamileraz egiten duten jendea barne hartzen duena. Erregistratutako historia bi milurteko baino zaharragoa da, eta jatorrizko komunitateak Indiako hegoaldekoak eta Sri Lankako ipar-ekialdekoak dira.

Gehienak erlijioz hinduistak dira, baina haien artean jainistak, musulmanak eta kristauak ere badira. Tamil herria izan da sanskritodun herrien aurka borrokatu den dravida herri indartsuena. Antzinatean zibilizazio indartsua eratu zuten eta merkataritza harremanak izan zituzten antzinako greziar eta erromatarrekin. Chera, Txola, Pandya eta Pallava dinastiek luzaroan tamilen lurraldean gobernatu zuten eta, XIV. mendea baino lehen, Vijayanagar dinastia nagusitu aurretik, aurreramendu handiko kultura garatu. Itsasketari trebeak izan ziren, eta Indiako kultura Asiako hego-ekialdeko lurretara eraman zuten. Sri Lankako tamilak bi talde berezitan banatuta daude: bertako tamilak uharteko iparraldean bizi dira aspaldidanik eta Indiatikoak XIX-XX. mendeetan britainiarrek eraman zituzten Tamil Nadutik, te sailetan lan egiteko. Sri Lankako tamilek gerrilla indartsua eratu zuten XX. mendeko azken laurdenean uharteko zingalesen aurka, tamil errepublika burujabe baten alde.

Geografia

Gaur egun 77 milioi bat tamil bizi dira munduan zehar. Hauek dira komunitaterik handienak:

Erreferentziak

Kanpo estekak


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.