Edukira joan

Chuck Schuldiner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chuck Schuldiner

Bizitza
JaiotzaNew York1967ko maiatzaren 13a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaAltamonte Springs2001eko abenduaren 13a (34 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko minbizia
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, abeslaria, musikagilea eta kantugilea
KidetzaDeath (en) Itzuli
Control Denied (en) Itzuli
Voodoocult (en) Itzuli
Genero artistikoaDeath metala
metal progresiboa
Ahots motatenorra
baritonoa
Musika instrumentuagitarra
ahotsa

emptywords.org
IMDB: nm3946191 Facebook: ChuckSchuldinerOfficial Musicbrainz: 59f751b5-291d-42be-b490-bdc856ca45c1 Discogs: 254269 Allmusic: mn0000125675 Find a Grave: 7480683 Edit the value on Wikidata

Charles Michael «Chuck» Schuldiner (Long Island, New York, AEB, 1967ko maiatzaren 13a - 2001eko abenduaren 13a) estatubatuar musikaria izan zen, Death bandako abeslari, gitarra eta konpositore izan zena. Death metal eta heavy metalaren esparruan itzal handia du eta gitarra-jole ospetsua da genero horretan. Kantzerraren ondorioek hil zuten Schuldiner 2001eko abenduan.

Charles Michael «Chuck» Schuldiner Long Islanden jaio zen, New Yorken (AEB), 1967ko maiatzaren 13an. Judu jatorriko familia batean, si senide zaharrago batzuk izan zituen: Frank eta Bethann. Familia hau Floridara joan zen bizitzera 1968an.

Anaia Frank hil zen istripuz hamasei urte besterik ez zituenean eta Chucken gurasoek gitarra oparitu zioten une latz hura gainditzen laguntzeko xedean. 9 urteko haurra zen oraindik eta gitarra klasikoa jotzen ikasten hasi zen, baina ez zuen asko iraun, ez baitzitzaion asko gustatu. Gurasoek ez zuten amore eman eta gitarra elektrikoa erosi zioten hurrengoan eta hura bai izan zen Chucken gustuko; gau eta egun praktikatu zuen, bere logelan edo garajean, eskola eta gitarra besterik ez zuen egiten gazteak.

Lehen eraginak Kiss eta Billy Idol izan zituen. New Wave Of British Heavy Metal izan zen gero arreta piztu ziona: Iron Maiden, Venom, Diamond Head eta abar. Azkenetako eraginak, berriz, thrash metalaren esparruan aurkitu zituen, Slayer edo Possessed tarteko. Amaren ustez, musika oro zuen gogoko, country edo rap alboratuz. Jazz, rock progresibo edo musika klasikoa ere gustuko zituen, gero Death bandan txertatuko zituenak.

Ez zitzaion eskola gaizki joan, baina asko aspertzen zen eta horregatik, gerora damutu bazen ere, utzi egin zuen.

Droga gogorren aurka agertu zen beti, bai eskaini zituen elkarrizketetan, baita hainbat abestitan ere (Living Monstrosity da adibideetako bat, ama kokainomano bat duen haurraren adikzioaz ari dena).

1983an sortu zuen lehen taldea, Mantas izenarekin, gero Death izango zena.

1986ko urtarrilean, Chuckek Slaughter bandan jo zuen bolada batean, baina berehala itzuli zen hasierako taldera.

1987an, Death bandak lehen diskoa atera zuen: Scream Bloody Gore. Death metalaren lehenengotako albuma kontsideratzen dute askok.

Geroago, Leprosy atera zuten. Rick Rozz izan zen gitarra, Terry Butler baxua (egia esan, kredituetan horrela jarri bazuten ere, Chuck berak egin zuen baxua) eta Bill Andrews bateria.

1990ean, Spiritual Healing atera zuten eta James Murphyk hartu zuen Rozzen lekua.

Death bandak lan berritzaile bat atera zuen gero: Human. Aldaketa handia zekarren albumak, estilo teknikoago bat, progresiboago bat, eta Chucken trebezia handia zen nabarmen. Bandak gehiago sakondu zuen bide hori eta ondorengo lanetan garbi geratu zen: Individual Thought Patterns, Symbolic eta The Sound of Perseverance.

Chuck Schuldinerrek gitarra jo zuen Voodoocult proiektuan, Jesus Killing Machine albumean. Berarekin izan ziren Slayer-eko Dave Lombardo edo Kreator-eko Mille Petrozza.

Chuckek Control Denied izeneko heavy metal banda sortu zuen eta The Fragile Art of Existence atera zuten 1999an.

1999ko maiatzean, Schuldinerrek buruko min latzak zituen eta kiropraktikoarenera joan zen, akupuntura, masajeak eta horrela pasatuko zitzaizkiolakoan, baina erresonantzia magnetiko baten beharra ikusi zioten. Urte horretako urtemuga zuen Chuckek buru barruan tumorea aurkitu ziotenean. Sakontasun handian eta toki delikatuan egonda, zaila da kentzen eta erradioterapia saioak hasi zituen Schuldinerrek.

1999ko urrian, Schuldinerren familiak minbizia atzerarazi zutela iragarri zuen eta Chuck sendatzeko bidean zela.

2000ko urtarrilean, operatu beharrean izan zen, tumorearen hondarrak garbitzeko xedean. Ondo atera zen hura ere, baina familiak finantza arazoak izan zituen, ebakuntza eta trataera 70.000 bat dolar kostatu baitzen. Diru-biltzeak eta kontzertuak antolatu ziren musikariaren bizitza salbatu nahian.

Lanean jarraitu zuen musikan, baina, 2001eko maiatzean, minbizia itzuli egin zen. Ez zitzaion beste ebakuntzarik egin, ez baitzegoen dirurik. Kimioterapia eman zioten oraingoan, baina haren ondorioek gehiago ahuldu zuten Chucken badaezpadako osasuna. Urte horretako azaroan, pneumoniak heldu zion Schuldinerri eta 2001eko abenduaren 13an hil zen, 34 urte besterik ez zituenean.

Death
  • 1987: Scream Bloody Gore
  • 1988: Leprosy
  • 1990: Spiritual Healing
  • 1991: Human
  • 1993: Individual Thought Patterns
  • 1995: Symbolic
  • 1998: The Sound of Perseverance
With Voodoocult
  • 1994: Jesus Killing Machine
Control Denied
  • 1999: The Fragile Art of Existence
  • n/a: When Man and Machine Collide

(Unfinished, Not to be released)