Edukira joan

Bitiligo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bitiligo
Deskribapena
MotaGaixotasun autoimmunea, autoimmune skin disease (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateadermatologia
Sintoma(k)depigmentation (en) Itzuli
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakmonobenzone (en) Itzuli, methoxsalen (en) Itzuli eta trioxsalen (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKL80
GNS-9-MK709.01
GNS-9709.01
OMIM193200
DiseasesDB13965
MedlinePlus000831
eMedicine000831
MeSHD014820
Disease Ontology IDDOID:12306
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Bitiligoa azaleko gaixotasun bat da, non gorputzean argi mugatutako orban zuriak agertzen diren. Hau melanozitoen funtzio falta edo desagerpenaren ondorioz gertatzen da. Melanozitoak gorputzari kolorea ematez arduratzen diren zelulak dira, eta horretarako melanina ekoizten dute. Kalteak edozein forma eta tamainakoak izan daitezke, eta gorputzeko edozein gunetan agertu, mukosetan barne. Gaixotasun kronikoa da eta bere sorreraren kausak oraindik ezezagunak badira ere, jatorri autoinmunea duela pentsatzen da. Mota honetako gaixotasunetan sistema inmuneak (gorputza babesteaz arduratzen den sistema) gorputzaren beraren zelula osasuntsuen kontra jarduten du. Horregatik, bitiligoa beste gaixotasun autoinmune batzuekin batera gaertu ohi da. Adibidez, glutenari intolerantzia, Hashimotoren tiroiditisa, lehen motako diabetes mellitusa, artritis erreumatoidea edo psoriasisa.

Horrez gain, %40an kausa hereditarioa du, eta beraz, bi gurasoek izanda, seme-alabek gaixotasuna izateko probabilitate handiagoak dituzte. Izan ere, heredatzen dena ez da gaixotasuna bera, baizik eta berarekiko joera. Gaixotasuna izateko, faktore genetikoaz gain, beste faktore eragileren bat, ingurumenekoa, besteak beste.

Normalean orbanak eguzkiak jotzen dituen gorputzeko ataletan agertzen dira lehenengo, hala nola, besoetan, eskuetan, hanketan edo aurpegian. Hala ere, beste leku batzuetan ere nahiko komunak dira, izterrean, besapetan, genitaletan edo sabelean, besteak beste. Bitiligo mota ohikoena simetrikoa deiturikoa da. Honetan, depigmentazioak gorputzaren alde bietan agertzen dira, zonalde berberetan. Gainera, orbanak bat-batean agertu daitezke eta abiadura desberdinaetan gorputzaren zonaldearen arabera. Ez dago modurik agerpen hau aurreikusteko, ez baitu arrazoi konkreturik, hala ere, estres fisiko eta emozionalak lagundu dezake.

Azalak kolorea galtzen badu ere, ez zaio testura aldatzen, nahiz eta batzuetan orbanaren mugetan hantura txikiak ager daitezkeen. Aipatu beharra dago gaixotasun hau ez dela kutsakorra eta bere ondorioak estetikoak besterik ez direla, eta ondorioz, psikosozialak.[1]

Bitiligoa latineko vitiligo hitzetik dator eta dakigunez, Aulo Cornelio Celsok erabili zuen lehen aldiz kristo ondorengo lehen mendean De Medicina liburuan.

Hiru hipotesi daude bitiligo hitzaren jatorriari buruz:[2]

  • Vitium, orban, inperfekzio edo akatsagatik.
  • Vituli, txahal okelaren kolore zuriagatik.
  • Vitelius, txahalen azaleko orban zuriengatik.

Ebersen papiroan, kristo aurretik XV. mendean idatzia, antzeko gaixotasun bat izendatzen dute, eta kolorearen aldaketa bat eragiten duen azaleko arazo bat bezala deskribatzen dute. Hinduismoaren testuetan, Atharvaveda adibidez (XII eta X artean k.a.), kilas hitza erabiltzen dute, kil hitzetik datorrena, eta “azaleko orban zuria” esan nahi duena.

Bestalde, XIX. mende amaieran, Moritz Kaposi (1837-1902) dermatologo hungaroak bitiligoa definitui zuen distrofia pigmentario bat bezala.

Bitiligoa hurrengo motetan sailak daiteke:

  • Ez segmentarioa
    • Akrofaziala: aurpegian, buruan, esku eta oinetan agertzen da, batez ere hatzamarren puntetan eta aho inguruan.
    • Mukosala: ahoko mukosa eta mukosa genitalean eragiten du.
    • Orokorra edo komuna: gorputzeko edozein gunean agertzen da, normalean forma simetriko batean.
    • Unibertsala: azalarenazalera osoaren %80-90 hartzen duena.
    • Mixto
    • Arraro
  • Segmentarioa: gorputzaren erdiko muga kontuan hartuta, alde batean bakarrik agertzen da.
  • Sailkatu ezina: aurreko sailkapenetatik kanpo daudenak. Adibidez, mukosa bakar batean eragiten duenean.

Bitiligo simetrikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VETFek (Vitiligo European Task Force)ek eginiko azkeneko azken sailkapenaren arabera, bitiligo unibertsala edo orokorraren barnean nagusitzen den bitiligo mota da honako hau. Hau pairatzen dutenek, gorputzeko bi aldeetan leku berdintsuetan dituzte pigmentatu gabeko lesioak. Normalean, aurpegian, behatzetan, pubisean, belaunetan, gerrian eta besapeetan agertzen dira, estres mekanikoaren (artikulazioak) edo bi azal mota arteko zona mugakidearen ondorioz (ezpainen ertzak, besteak beste).

Bitiligo segmentarioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitiligo mota hau, bestea baino ezohikoago dena, alde bakar bateko pigmentatu gabeko zonak izateagatik bereizten da. Behin gaixotasuna agertuta, 3-6 hilabetez eboluzionatu eta egonkortu egiten da, eta soilik kasuen %4an zabaltzen dira orban horiek. Gehienetan, kaltetutako esparruko melanozito guztiak desagertzen dira, baita ileen sustraiak aurkitzen diren lekuetan ere, beraz, bertako ilea depigmentatua hazten da.

Bitiligo segmentarioak ondo erantzun ohi dio melanozitoen mikrotxertaketa autologoa deituriko teknika kirurgikoari, eta egungo teknika eraginkorrena da. Metodo honen sortzaile nagusiena Andreas Overback zirujau alemana izan zen zeinek UVB argiaren estimulazioez baliatuz zonak birpigmentatzea lortu zuena (kasuen %95ean lortzen da).

Epidemiologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasun honek biztanleriaren %0,2-%2rengan eragiten du eta ez dago desberdintasunik sexuaren edo etniaren arabera. Edozein adinatan ager daiteke, baina, normalean, 20 urte baino gazteagoengan agertzen da.

Gaixotasun multifaktorial eta poligenikoa da. Faktore genetikoez gain, mekanismo inmunologiko, neurohormonal, zitotoxiko eta biokimikoek (estres oxidatzailea, esaterako) bere jatorriarekin zerikusia dutela uste da.[3]

Bitiligoaren agerpena aldez aurretiko genetikaren (heredaturikoa edo berria) eta eragile piztaile baten aurrean inmunitate sistemak egiten duen errekzio baten pilaketaren ondorioz gertatzen da. Eragile piztaile hauek estresa, aldaketa hormonalak, erredurak, zauriak eta abar izan daitezke, eta horien ondorioz, erreakzio bat pizten da. Erreakzio hau pazientearen inmunitate sistemak, melanozitoak suntsitzen dituzten antigorputzak ekoizten dituen prozesu bat da.

Faktore genetikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitiligoaren eta faktore genetikoen erlazioaz idatzi den lehen testua Thomas Addisonek idatzi zuean, 1855 urtean, urritasun adrenal idiomatikoa, orokortutako bitiligoa eta anemia kaltegarria zuen paziente bat agertu zenean. 1950. hamarkadan, Stüttgen eta Teindelek bitiligoa eta beste gaixotasun autoinmuneak kide askok pairatutako familia multigenerazionalak deskribatu zituzten, gaixotasun autosomiko dominantea izan zitekeela ondorioztatuz. Aurrerago, hainbat ikerketek berretsi egin zuten bitiligo orokortuaren presentzia familia jakinetan. Hala ere, gaixotasunaren oinarri genetikoa ezin da azaldua izan Mendelen legeak soilik erabiliz.

Beste faktore batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, pertsona batzuengan, glutenaren kontsumoa bitiligoaren garapenarekin erlazionatzen duten ebidentziak daude. Izan ere, bitiligoa duten pertsonak zeliakoak izateko arriskua dutenen barruan sailkatzen dira. Gainera, oso gomendagarria da probak egitea nahiz eta zeliako izatearen sintomarik ez izan, bi gaixotasunak elkarrekin agertu ohi direlako eta glutenaren alergiagatik sortutako gaixotasunaren sintoma diren urdail-hesteetako ondoezak askotan ez direlako nabaritzen.[4][5]

Mailaz-mailako hazkuntza eta ertz garden zein zuriak dituzten depigmentazio orbanen agerpenagatik ezaguna da. Inflamazioa agertzen den kasuetan, ertza inflamatuta, gorrixka eta pruriginosoa agertuko da. Larruazal eranskinetan aldaketak ere gerta daitezke ( ile grisa, burusoiltasuna).

Diagnostikoa klinikoa da, bistaz soilik edota Wood argiaren bitartez egindako azterketarekin diagnostika daiteke.

Bitiligioa tratatzeko lehenengo mailako tratamendua kortikosteroideak dituzten krema topikoetan (betametasona, klobetasola) edota kaltzineurinaren inhibitzaileetan (takrolimusa, pimekrolimusa) oinarritzen da, horrela, kasuren %42-65 ean birpigmentazioa lortzen da. Umeen erantzuna helduenarekin alderatuta bederatzi aldiz faboregarriagoa izaten ohi da.[6]

Bigarren mailan kokatuko ditugu medikamentu sistemikoak. Kortikosteroideak, semanalki ahoz administratutako dexametasona bereziki, bitiligioaren hedapena geldiarazten du kasuren %90ean. Ahoz hartutako minoziklinaren emaitzak dexametasonaren emaitzekin alderatu daitezke.

Nahiz eta gaur egun ez dagoen gaixotasuna sendatzeko tratamendu definitiborik, badaude tratamendu batzuk zeinekin lor daitekeen birpigmentazioaren arrakasta portzentai nahiko altua, bereziki UVB argi ultramorearen (patologia honetarako espezifikoa dena) erabileran oinarritzen diren horiek, immunodepresoreen konbinazioarekin batera.

Izan ere, badaude teknika kirurgikoak kasu zehatz batzuetara (bitiligio segmentarioa, esaterako) mugatzen direnak: Recell metodoaren bidezko melanozitoen transplanteak, mikrotxertaketa estimulatuak eta epidermisaren transplanteak.

Kasu berri bat deskribatzen da zeinetan gaixotasun zeliako bat zuen neska batek birpigmentazioa bizi izan duen, soilik tratamendu dietetikoaren bidez.[7]

Badaude dokumentatutako bi kasu zeinetan bilitigioa pairatzen zuten pertsonengan ala tratamentu topikoak nola fototerapiak ez zuten eraginik, eta birpigmentazio graduren bat lortu zuten gluten gabeko dietan oinarrituta. Lehenengo kasuan pazienteak aldi bereko tratamendu bat egin zuen ahozko dapsona eta gluten gabeko dietarekin. Bigarren kasuan, mailaz mailako birpigmentazio bat lortu zen hiru urtetan zehar, soilik gluten gabeko dieta zorrotz eta jarraituarekin.

Kasu azpimarragarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Charly García (1951), rock musikari argentinarra, bibote erdia zuria duena. Berak onartzen du bitiligioa bost ureterekin bereganatu zuela, bere gurasoek Europara bidaiatu zutenean eta inude baten zainketan utzi zutenean.
  • Michael Jackson (1958-2009), musikari afroamerikarra. 1986an bitiligioa diagnostikatu zioten. 1993an Oprah Winfreyrekin egin zuen elkarrizketa batean gaixotasun hau pairatzen zuela onartu zuen. Horretaz gain, komunikabideek zabaldu zuten ebakuntza bat aurrera eraman zuela, bere irudi afroamerikarra gorrotatzen zuen eta. Aldiz, bere autopsiako txostenak baieztatzen du gaixotasun honen presentzia.[8]
  • Lee Thomas (1967-), Fox Broadcasting Companyren berriemaile afroamerikarra.
  • Jon Hamm (1971-), aktore estatubatuarra. Bere bitiligoaren sorrera Mad Men telesaila filmatzean izandako estresarekin erlazionatu zuen.
  • Bryan Danielson (1981an ja
  • ioa), borrokalari profesional estatubatuarra.
  • Scott Jorgensen (1982an jaioa), MMAko borrokalari estatubatuarra.
  • Winnie Harlow (1994an jaioa), modelo kanadarra.
  • Rigo Tovar (1946-2005), abeslari eta musikari mexikarra. Bolero, balada eta kumbiaren arteko nahasketa musikala sortu zuen.
  • José Antonio Meade (1969-), politikari mexikarra.
  • Monique Heart (1986-), Drag Queen estatubatuarra eta RuPaul’s Drag Race deituriko telesailaren partehartzailea.
  • Édouard Philippe (1970-), Frantziako lehen ministroa 2017tik 2020ra.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Krüger, Christian; Panske, Angela; Schallreuter, Karin Uta. (2014-1). «Disease-related behavioral patterns and experiences affect quality of life in children and adolescents with vitiligo: Quality of life in children with vitiligo» International Journal of Dermatology 53 (1): 43–50.  doi:10.1111/j.1365-4632.2012.05656.x. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  2. James., Nordlund,. (2007). Vitiligo : a Monograph on the Basic and Clinical Science.. John Wiley & Sons ISBN 9780470759844. PMC 437218867. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  3. Programa Nacional de Consensos Intersociedades; Programa Argentino de Consensos de Enfermedades Oncológicas; Asociación Médica Argentina; Instituto Nacional del Cáncer; Sociedad Argentina de Genética; Sociedad Argentina de Patología; Sociedad Argentina de Mastología; Sociedad Argentina de Radiología et al.. (2017-01). «Consenso Nacional Intersociedades sobre Alto Riesgo para Cáncer de Mama. Octubre de 2014» Revista Argentina de Radiología 81 (1): 62–87.  doi:10.1016/j.rard.2016.06.002. ISSN 0048-7619. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  4. (Ingelesez) Denham, Jolanda M.; Hill, Ivor D.. (2013-8). «Celiac Disease and Autoimmunity: Review and Controversies» Current Allergy and Asthma Reports 13 (4): 347–353.  doi:10.1007/s11882-013-0352-1. ISSN 1529-7322. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  5. Polanco Allué, Isabel. (2013-07-16). «Enfermedad celíaca en la infancia» Enfermedad celíaca y sensibilidad al gluten no celíaca (OmniaScience): 219–232. ISBN 9788494023439. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  6. «Los servicios públicos de empleo en Europa y en los Estados Unidos; La inspección de trabajo y Seguridad Social en Europa y en los Estados Unidos; El contencioso laboral en Europa y en los Estados Unidos; La gestión de la Seguridad Social en Europa y en los Estados Unidos; El contencioso de la Seguridad Social en Europa y en los Estados Unidos» Fundamentos de dereho comunitario y comparado, europeo y norteamericano, del Trabajo y de la Seguridad Social. 2 ED (Netbiblo): 53–112. ISBN 9788497455626. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  7. (Ingelesez) Ciccocioppo, Rachele; Kruzliak, Peter; Cangemi, Giuseppina; Pohanka, Miroslav; Betti, Elena; Lauret, Eugenia; Rodrigo, Luis. (2015-10-22). «The Spectrum of Differences between Childhood and Adulthood Celiac Disease» Nutrients 7 (10): 8733–8751.  doi:10.3390/nu7105426. ISSN 2072-6643. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  8. «El sitio, su entorno natural en el presente y en el pasado» Cueva de los Portales: un sitio arcaico del norte de Michoacán, México (Centro de estudios mexicanos y centroamericanos): 19–25. ISBN 9789680301034. (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
  9. «articulo-del-diario-la-prensa-sobre-el-el-apartheid-argentino-29-de-mayo-de-1981-1-p» Human Rights Documents online (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian