Edukira joan

Desertifikazio

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Taklamakan basamortua.
Aral itsasoaren uzkurtzea (1989-2008).

Desertifikazioa edo basamortutzea prozesu bat da, non lurralde bat basamortuaren baldintza klimatikoak hartzen dituen. Fenomeno honen faktoreak asko izan daitezke, batik bat lurralde horretan landare espezieak desagertzea, lurraren higadura gertatzea, edo uraren gabezia izatea.

1949. urtean, Saharako basamortuaren alboan lan egiten zuen frantziar basozain batek sortu zuen desertifikazioaren kontzeptua. Afrika mendebaldeko, Saharako basamortuaren alboko eremua gero eta basamortuago bilakatzen ari zen. Hau ikusirik, hondamen gradual hau deskribatzen hasi zen.

Aitzitik ez zen kontuan hartu 1970eko hamarkadaren hasierara arte non Saharatik hegoaldera dagoen gune bateko lehorte izugarriaren ondorioz 200.000 pertsona baino gehiago goseak hil ziren. Hortik aurrera, erakunde ofizialek fenomeno horri berehala era bateratuan aurre egiteko beharra ikusi zuten arazo global bat izateagatik. Irtenbidea denbora pasa ahala zailagoa izaten ari da.

1977 izan zen Desertifikazioaren Aurkako Nazio Batuen aurreneko hitzaldia Nairobin. 1994an Neurri eskasak hartu ziren, Nazio Batuen Ingurumenari buruzko Konferentzia egin eta urtebetera, Batzar Orokorrak Desertifikazioari aurre egiteko Nazio Batuen Erakundearen Konbentzioaren arauak onartu zituen, 18 hilabeteko lanaren ondoren. Ekintza planaren bide funtsezkoenak zehaztu ziren orduan. 1996ko Abenduaren 26an sartu ziren indarrean arauak desertifikazioari aurre egiteko. 50 herrialdek parte hartzen zuten, Espainiako elkarte autonomoak; jadanik, gaur egun 100 herrialdek onartu dute.

Desertifikazioaren etapetako bat Landare-estalkiaren suntsipena da. Baina desertifikazioaren etengailu bakarra ez hau beti zertan izan. Basamortuko lur elkorrak kausa edo efektua izan daiteke ere. Hasiera batean lur horiek emankorrak izan zitezkeen non, nekazaritza laborantza egiten zen. Gizakien populazioa hazi zenean, lur eremuen ustiapen bortitzago bat sortu zen eskari kopurua produzitzeko.

Fenomeno honen bigarren fasea, lur horien elikagaiak guztiz bukatzen direnean gertatzen da. Orduan, lurraren landare geruza galtzen da eta higatu egiten da ura eta haizearen bitartez. Higatzen jarraitu ahala arroka bihurtu daiteke. Laborantza leku gehienetan lurra azkarrago higatu egiten da, laborantza lekua sortzeko behar den denborarekin konparatuta.

Basamortutze prozesua moteltzeko proiektuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteetan zehar hainbat metodo ikertu egin dira basamortu bihurtutako lurrak berreskuratzeko. Kasu askotan arrakasta lortuz. Onarpen asko izan duen metodoa eragindako zonen mailakako basoberritzea izan da. Kasu bakoitzaren barruan ikerketa bat eginez, lehorte-mailak jasaten dituzten landare espezieak sartuz eta, modu horretan, hezetasun-maila handituz. Prozesuaren hurrengo urratsa, eragindako zonen gainean espazioa irabaziz landare espezie berriak progresiboki sartzea da.

Horrelako adibide bat, 1930eko hamarkadan burutu zen kasu praktikoa da. Gesell Hiribilduan, Argentinako itsasertzeko hiri txikian, arrakasta handiarekin lortu zen prozesu osoa burutzea.

Israelen, Leon Brenig zientzialariak Geshem proiektua (hebreeraz, ‘euria’) aurkeztu zuen, euri artifiziala lortu ahal izateko. Euri artifiziala bero-uhartea izena emandako printzipioan oinarritzen da. Nabarmena da bere inguruko lurraldeak baino tenperatura handiago duen eskualdeak euri gehiago ere izaten ohi duela.

Metodo honek halako itxaropen bat sortu du mundu zientifikoan, eta lehengo aldiz testatuko da Israeleko Negueveko basamortuan, kostatik 150 kilometrora. Ikerketa-prozesua, oraindik ere, bost urtetan zehar luza daiteke. Ez du ondorio negatiborik izango ingurumenean eta beraz, florako eta faunako arazoak saihetsi egingo direla uste da.


  • Degradazio kimikoaren ondorioz:
    • Lurralde batean ongarrien falta gertatzen denean.
    • Lurraren kutsadura izaten denean, produktu kimikoen erabileragatik.
    • Lurra gazi edo alkalinoengatik (gatzetan aberatsak diren urak, ureztapenetan erabiltzeagatik gertatzen da)
  • Degradazio fisikoen ondorioz:
    • Lur azaleraren galera izaten da, lurra trinkotzen delako. Obretan fenomeno berdina gertatzen da zapalgailua pasatzen denean.
  • Degradazio biologikoa:
    • Materia organikoaren edo humusaren mineralizazioarengatik izaten da.
  • Higadura eoliko eta hidrikoaren ondorioz:
    • Espainian, faktore garrantzitsuena higadura hidrikoa da.
  • Landaretza eta faunaren galera, materiaren zikloan eta ekosistemako energietan oinarrituta.
  • Desoreka handia Lurreko ekosisteman, Landare txarren hazkundea dela eta.
  • Lurraren emankortasunaren galera progresiboa. Honek ongarri kimikoen beharra eskatzen die nekazariei eta azkenean landatze gunean kalitatea asko jaisten da.
  • Lur eremuaren eta landare espezien gutxienera edo bukaera.
  • Giroko hezetasunaren gutxienera.
  • lur hareatsuaren osaketa.

Desertifikazioak jotako munduko lurralde orokorrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Desertifikazioa munduan.
  • Madagaskar: munduan higatuen dagoen lurraldea. % 93 baso tropikala da, eta hango oihan euritsuaren % 66 ebaki dute.
  • Afrika: baliabide gutxiko lurralde populatuetan, desertifikazioa areagotuz doa. Adibidez: Saharaz hegoaldeko Afrikan.
  • Espainian: Europan, desertifikazio indize handiena duen lurraldea.
  • Italia: Europako desertifikazio indize txikiena duen lurraldea.
  • Argentina: Patagoniako eskualdea oso kaltetua izaten ari da fenomeno honengatik. Batik bat Argentinako erdialdean gertatzen ari da, baina baita kostaldean ere. Egoera horren kausa dira gehiegizko abeltzaintza ustiapena, nekazaritza txar bat, uraren erabilera eskasa, petrolioa lurpetik ateratzeko azpiegiturak...
  • Tunisia: basamortu-lurrek herrialdearen erdia baino zabalera handiagoa dute. Saharako basamortua hegoaldetik iparrerantz zabaltzen ari da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]