Cancan
Itxura
Cancan, 1840ko hamarkadam music hall aretoetan ezagun egin eta gaur egun arte Frantziako kabaretetan dantzen den dantza mota energetiko eta fisiko bat da. 1890eko hamarkadan, Parisko kabaretetan, Moulin Rouge tartetan, dantzatua izateagatik mundu mailan ospetsu bilakatu zen.
Jatorriz, gizonezko nahiz emakumezkoek dantzatzen zuten, baina gerora emakumeei loturiko dantza izatera igaro da.
Dantza honetako ezaugarri nagusia ostiko altua, splita (hankak luze-luze jarriz lurzoruan ezartzea), itzulipurdiak eta hainbat apaindura dira. Dantza mota honetako doinu ezagunena Jacques Offenbach judu-alemaniar musikagileak konposatutako Orphée aux enfers (1858, Inpernuetako orfeoia) musikalana da.