Panda gorri
Panda gorri | |
---|---|
Iraute egoera | |
Invalid status (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Ailuridae |
Generoa | Ailurus |
Espeziea | Ailurus fulgens F. G. Cuvier 1825[1]
|
Azpibanaketa | |
A. f. fulgens F. Cuvier, 1825 A. f. styani Thomas, 1902 | |
Banaketa mapa | |
eta | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 135 egun |
Elikadura iturri nagusia | fruitua, Banbua, Ezkurra, Goroldioa, arrautza, hegaztia eta Intsektua |
Habitat | Sastrakadi eta baso |
Masa | 120 g 4,95 kg |
Kumaldiaren tamaina | 2 |
Genomaren kokapena | dnazoo.org… |
Panda gorria (Ailurus fulgens) Ailurus genero monotipikoko animalia espezie bat da. Karniboro ordenaren barruko Ailuridae familian sailkatuta dago.
Ekialdeko Himalaian eta hego-mendebaldeko Txinan baino ez da bizi[2] eta, egun, 10.000 espezimen heldu baino ez daude. Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak (IUCN) galzoriko espezie bat bezala definitu du, bizitokiaren galera, ezkutuko ehiza eta endogamia direla eta, eta herri batzuetan legedi nazionalean babestuak dira. Zoologikoetan izatea ohikoa den animalia bat da-nagusiki Ipar-Amerika eta Europan- eta bertan gatibutasunean ugaldua da.
Panda gorria gehienetan altueran dauden baso epel, heze eta banbuz beterikoetan bizi da. Haren ilea arre kolorekoa da eta buztana luzea eta iletsua du. Haren aurreko hankak nahiko motzak dira, hortaz ibiltzeko era bitxia du. Bakarzalea, territoriala eta gaueko bizitza dituen animalia bat da. Haren elikadura nagusiki banbuan oinaritzen da, baina orojalea denez arrautzak, hegaztiak, intsektuak eta ugaztun txikiak jan ditzake.
Jatorria (filogenia)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herri batzuetariko zientifikoeri degokienez, azken ADN ikerketak panda gorria ailuridoen ( Ailuridae) familia independentean kokatzen du. Ailuridoak Musteloidea super-familiaren parte dira, Mephitidae, Mustelidae eta Procyonidae familiak barnatzen dituena. Ordea, panda handia ez bezala, ez da hartz bat (Ursidae).
Panda gorriareneta panda handiaren taxonomia sailkapena hamarkada askotan eztabaidatua izan da, hartzen ezaugarriak izatearekin batera mapatxeenak ere dituelako. Alabaina, hauek Zenozoikoko arbaso komun batek baizik ez ditu lotzen.
Bizilekua eta banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Panda gorrien jatorria Asia Hego-ekialdeko; Himalaia, Tibet-eko hegoko Butan, Indiako Ipar-ekialdeko Yunnan eta Sichuan probintziako Hengduan mendietan aurkitzen da. Azken eremu hau azken glaziazio garaian panda gorrientzako babesleku bat izan dela pentsatzen da, beste animalia askorentzako bezala.
Panda gorriak 10-25 °C tenperaturako kliman bizi dira, eta aldaketa gutxiko itsasoaren maila gaineko 1800-4800 m-ko ingurune menditsuak nahiago dituzte, bereziki pinofitoak, errododendro zuhaitzak eta banbua dituztenak. Banbua ere gustuko duten panda handiekin habitata partekatzen dute Txinan (Wulong Erreserba). Panda gorriek zuhaitz zahar hutsetan bizi dira. Gehienetan eguna zuhaitzen adaxka gorenetan etzanda igarotzen dute, eta goizez eta gauez elikatzen dira nagusiki. Panda gorri populazio asko daude mundu osoko zoologikoetan bizi direnak. Ipar Amerikako panda gorri gatibuak Espezien Biziraute Planaren (SSP) baitan daude, 2001eko urritik 182 animali barnatzen dituena.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]30 cm-tik 60 cm-rainoko altuera dute. Arrek 4,5 kg-tik 6,2 kg-rarte pisatzen ahal dute, eta emeak berriz 3 kg-tik 4,5kg-ra. Panda gorriaren ilea marroi gorrixka, luze eta leuna da goiko partean, eta beheko partean ilunagoa da. Aurpegian mapatxearen antzerako orban txuriak ditu, eta animalia bakoitzak besteenaz ezberdinak diren orbainak ditu. Burua borobildua dute eta belarriak zuzenak eta tamaina ertainekoak dira. Haien sudurra beltza da eta begi oso ilunak dituzte, kasik beltzak direnak. Haien buztana luzea eta felparen hukitukoa da, sei eraztun arre-koloreko edo gorriekin, eta sekulako oreka ematen die, zuhaitzak estaltzen dituen goroldio eta liken irristagarrien gainean ibiltzeko ahalmen ikaragarria izatea ahalbideratuz. Hankak motzak eta beltzak dituzte. Atzapar atzeragarriak dituzte, eta, baita, panda handiak bezala “hatz lodi faltsu” bat ere, egiazkiz eskumuturreko hezurren luzapen bat dena. Oinpean ile lodia dute, hotzaren aurka babesten dituena.
Azpiespezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Panda gorria aspiespezie ezberdinetan banatzen da: mendebaldeko panda gorria (Ailurus fulgens fulgens), mendebaldeko partean bizi dena eta panda gorri styansak (Ailurus fulgens styani), ekialdeko partean bizi direnak. Pada gorriak ile argia du aurpegian, panda gorri styansek berriz aurpegiko marka batzuk dituztelarik.
Historia naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jarrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Panda gorriak aktiboagoak dira gauean goizaldean baino. Goizez zuhaitzen adarretan atseden hartzen egoten dira. Beroari sensibilitatea daukate, eta ezin dituzte 25 °C baino tenperatura altuagoak jasan. Oso animalia trebe eta akrobatikoa da, gehienetan bakarrik bizi direnak. Ez dira asko bikotekidearekin edo familian bizitzen.
Erasotuak edo arriskuan sentitzen direnean arroketara edo zuhaitzetara ihes egiten dute. Ezin baldin badute ihes egin, haien atzeko hanken gainean jarriko dira, altuagoak iruditzeko eta aurreko hanketako atzaparrekin erasotzeko. Lagunkoiak izan arren ez dira sorgorrak.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Panda gorrien dietaren bi herea banbuak osatzen du. Honez gain, baia, fruitu, onddo, sustrai, liken eta kopuru gutxiagoan hegaztien kume, arrautz, intsektu eta karraskari txikiz elikatzen dira. Zoologikoetan daudenean haragia ere jaten dute errazki.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Panda gorri helduak gutxitan sartzen dira interakzioan ernalketa garaiaz kanpo. Garai honetan, arrek zein emeek bikotekide bat baino gehiagorekin ernaltu dezakete. Ernalketaren garaiak urtarrila erdialdetik martxo hasierara (negu garaia) irauten du, eta kumeak ekaina eta uztailaren bukaerararte (udaberri eta uda garaia) jaio daitezke. Sabelaldiak 112 eta 158 egun artean irauten du eta emeak kume batetik lau arte jaiotarazi ditzake, 110 eta 130 gramo artean pisatu ohi dutenak. Erditzea baino egun batzuk lehenago, emeak habi bat eraikitzeko materialak (hosto edo gramineak) biltzeari ekiten dio. Haren habia kasik beti enbor huts edo arroka baten arteka batean kokatzen du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ F. G. Cuvier. (1825). in: 50. 5 InE. Geoffroy Saint-Hilaire and F. G. Cuvier.
- ↑ Glatston, Angela R.. (2010-11-23). Red Panda: Biology and Conservation of the First Panda. William Andrew, 12 or. ISBN 978-1437778137..
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sistema Integrado de Información Taxonómica. «Ailurus fulgens (TSN 621846)» (ingelesez).
- Mace, G.M. and Balmford, A. (2000). “Patterns and processes in contemporary mammalian extinction.” In Priorities for the Conservation of Mammalian Diversity. Has the Panda had its day?, A. Entwhistle and N. Dunstone (eds). Cambridge University Press, Cambridge. pp. 27-52.
- Wei, Fuwen, Zuojian Feng, Zuwang Wang, Ang Zhou and Jinchu Hu. (1999). “Use of the nutrients in bamboo by the red panda Ailurus fulgens.” Journal of Zoology. Vol. 248. pp. 535-541. [1]
- Woodland Park Zoological Society: Red Panda. [2]