Edukira joan

Egosketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egosi» orritik birbideratua)
Janariak egosten.

Egosketa edo egosi janariak prestatzeko teknika desberdinei esaten zaie. Hauek elikagaia tenperatura altuan (irakiten, normalean) dagoen likido batean sartuz ematen dira, baina baita likido bero honek sortzen duen bapore aprobetxatuz ematen diranak. Guztiak egosketa tekniaren barruan sailkatzen dira.

Ohiko egoste teknika da gurean ezagunena, jakia irakiten dagoen likido batean murgilduz kozinatzeari esaten zaio.

Lurrunetan egosi, osagai bat elementu likido baten berotasunak sortzen duen lurruna aprobetxatuz kozinatzea. Gaur egun sukaldeko tresneria eta makinariaren aurrerapenak ( labe mistoak, mikrohuin labeak ) teknika hau gero eta gehiago erabiltzea ahalbidetu du.

Maria bainuan egosi, ur berotan sartuta dagoen ontzian prestaketa bat egosteari esaten zaio. Batez ere, prestaketa delikatuekin erabiltzen da teknika hau, gehienetan arrautza duten kasutan, eta poliki kozinatzea edo tenperatura ogi zaindu nahi denean.

Hutsean egosi, Jakiak hutsean ontziratu ondoren lurrunetan edo maria bainuan tenperatura baxura egosten dira. Osagai nagusia, hornigai eta ongailuekin, ontziratu ondoren, 60ºC-80ºC edo 100ºC-tara, dagokion denboran egostea. Hainbat kasutan, ordu askotan.

Zuritu egosteko teknika bata da. Ur hotzetatik abiatuta, osagai bat denbora laburrean egosteari esaten zaio. Osagaiari zapore txarra, odola, kendu eta garbitu nahi denean erabiltzen da. Barrukiak, Tripakiak, txerri hankak, barraskiloak, behi mingaina, behi hezurrak.....

Galdarraztatu ara irakinetatik edo epeletik abiatuta oso denbora laburreko egosi aldiari esaten zaio.

Zurian egosi erraz oxidatzen diren barazkiekin egiten da. Barazkiak egosiko den urari azido bat, normalean limoia eta irina gehitzen zaio.

Papillote elikagaiak paper batean bildua bere lurrinekin egostean datza.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.