Loira Atlantikoa
Loira Atlantikoa (44) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Loirerria |
Prefetura | Nantes |
Prefeta | Patrick Mareschal |
Azpiprefeturak | Ancenis Châteaubriant Saint-Nazaire |
Barrutiak | 4 |
Kantonamenduak | 59 |
Udalerriak | 221 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 47°20′00″N 1°40′00″W / 47.3333°N 1.6667°W |
Azalera | 6.815 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1457806 |
Dentsitatea | 213.911,37197359 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Loira Atlantikoa[1] (frantsesez eta ofizialki Loire-Atlantique; bretainieraz Liger-Atlantel) Frantziako departamendua da (44), Loirerria eskualdean kokatua, Ozeano Atlantikoaren itsasertzean. Hiriburua Nantes da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako Bretainia zatitzean sortu zen bost departamenduetako bat da. Bretainiako nazionalistek, horrela, departamendu hau Bretainia historikoko 9 herrialdeetako bat kontsideratzen dute, Bro Naoned izenaz.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakideak dira Morbihan ipar-mendebaldean, Ille eta Vilaine iparraldean, Maine eta Loira ekialdean eta Vendée hegoaldean. Loira ibaiaren bokalearen ertz biak hartzen ditu.
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen Loira Atlantikoa departamenduko hiri nagusien zerrenda, 2013ko erroldako datuen arabera ordenatua:
- Nantes (hiriburua, 292.718 biztanle)
- Saint-Nazaire (68.513 bizt.)
- Guérande (15.858 bizt.)
- La Baule-Escoublac (15.456 bizt.)
- Pornic (14.288 bizt.)
- Châteaubriant (11.866 bizt.)
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Departamenduko kirol talde arrakastatsuena FC Nantes futbol taldea da. Frantziako 8 Liga eta 3 Kopa eskuratu ditu eta Europako Kopako finalerdietara iritsi zen 1996an.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Nantesko uhartea, Loira ibaiaren erdian.
-
Guérandeko gatzagak.