1524
1524. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XV.a • XVI.a • XVII.a |
Hamarkadak | 1500(e)koa • 1510(e)koa • 1520(e)koa • 1530(e)koa • 1540(e)koa |
Urteak | 1521 • 1522 • 1523 • 1524 • 1525 • 1526 • 1527 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1524 MDXXIV |
Ab urbe condita | 2277 |
Armeniar egutegia | 973 ԹՎ ՋՀԳ |
Bahá'í egutegia | -320 – -319 |
Bengaliar egutegia | 931 |
Berber egutegia | 2474 |
Egutegi budista | 2068 |
Myanmarko egutegia | 886 |
Bizantziar egutegia | 7032 – 7033 |
Koptoen egutegia | 1240 – 1241 |
Etiopiar egutegia | 1516 – 1517 |
Hebrear egutegia | 5284 – 5285 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1580 – 1581 |
Shaka Samvat | 1446 – 1447 |
Kali Yuga | 4625 – 4626 |
Iraniar egutegia | 902 – 903 |
Islamiar egutegia | 930 – 931 |
Japoniar egutegia | Daiei 4 (大永4年) |
Korear egutegia | 3857 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2067 |
Holozeniar egutegia | 11524 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 11 – Hernan Cortések Cristóbal de Olidi Hondurasera espedizioa esleitu zion. Habanan zela, Diego Velázquez de Cuéllarrek proposatu zion Cortésen aurkako matxinada egitea.
- Urtarrilaren 17 – Giovanni da Verrazzano florentziar esploratzailea La Dauphine itsasontzian Madeiratik abiatu zen, Frantzisko I.a Frantziakoaren zerbitzura, Ozeano Barera mendebalderako bide berri bat aurkitzeko helburuarekin.
Otsaila
aldatu- Otsailaren 20 –
- Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak Ozeano Barea eta Ozeano Atlantikoa (garaian, Hegoaldeko eta Iparraldeko itsasoak izenarekin ezagunak) Panamako istmoa zeharkatuko zuen kanal baten bidez lotzeko aukera aztertzeko agindu zuen.
- Pedro de Alvaradoren armadak Tecún Umán hil zuen, bere erresuma babesten ari zela.
- Otsailaren 24 – Klemente VII.ak Aragoiko Inkisizioari baimena eman zion sodomia ikertu eta zigortzeko, herexia izan edo ez. 1600ean Inkisizioak eskatu zion bere epaitegiei kasu hauek ikertzeari uzteko.
Martxoa
aldatu- Pedro de Alvarado espainiar konkistareak Qʼumarkaj Kʼicheʼ erresuma suntsitu zuen, Quiché hiriburua konkistatuz.
- Martxoaren 10 – Gil González Dávilaren espedizioa Nikaraguara abiatu zen. Hondurasko kostaldearen aurrean zeudela ekaitz handiak harrapatu zituen eta biratu behar izan zuten. Puerto Caballos (gaur egun Puerto Cortés) eta San Gil de Buena Vista sortu zuten.
- Martxoaren 20 – Hernán Cortések Espainia Berrian agintzeko ordenantzak ezarri zituen.
Apirila
aldatu- Apirilaren 17 – Giovanni da Verrazanoren espedizioak New Yorkeko badia ikusi zuen, eta lehen europarrak izan ziren Manhattanera heltzen.
- Apirilaren 29 – Karlos V.a, Nafarroako errege gisa, Hondarribian gotortuta zeuden nafar agaramontarrei "barkamen orokorra" eman zien, Petri III.a Nafarroako mariskalak Karlos V.ari leial izango zela agindu eta gero. Enperadoreak euren titulu eta jabego guztiak itzuli zizkien, agaramontarren eta beaumontar arteko gerrarekin amaituz.
- Apirilaren 30 – Sesiako gudua: Karlos Lannoykoaren agindupeko espainiar indarrek William de Bonniveten Frantziako armada garaitu zuten Italian. Frantzia Italiako penintsulatik erretiratu zen.
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 3 – Cristóbal de Olid Hondurasera iritsi zen eta Triunfo de la Cruz izeneko herria sortu zuen. Independentzia aldarrikatu eta Hernán Cortesen parekotzat jo zuen bere burua. Beranduago, Cortésen aginduz, Francisco de las Casasek hil zuen Olid.
- Maiatzaren 14 – San Juan de Ulúako portura (Veracruz), lehenengo hamabi fraide frantziskotarrak iritsi ziren, Mexikoko hamabi apostoluak izenez ezagunak.
- Maiatzaren 26 – Atiquipaque, Xinca herriaren hiririk garrantzitsuena konkistatu zuten espainiarrek.
Ekaina
aldatu- Ekainaren 8 – Acajutlako gudua: Pedro de Alvaradok pipil herriko gudaroste bat garaitu zuen gaur egungo Acajutlan, El Salvador.
Uztaila
aldatu- Uztailaren 8 – Verrazzanoren espedizioa Dieppera itzuli zen, Frantzian.
Abuztua
aldatu- Martin Lutero eta Anderas Karlstadten arteko eztabaida teologikoa Jenan.
Iraila
aldatuUrria
aldatu- Urriaren 28 – Frantzisko I.a Frantziakoaren agindupeko armada batek Pavia hiri italiarra setiatu zuen, hurrengo urteko Paviako guduaren aurrekaria.
Azaroa
aldatu- Azaroaren 14 – 14 Francisco Pizarro konkistadoreak Panama utzi eta Hego Amerikako Ozeano Bareko kostaldetik jaisten hasi zen.
Abendua
aldatu- Abenduaren 8 – Francisco Hernandez de Cordobak Granada hiria sortu zuen, Nikaraguan. Amerikako kontinentaleko espainiar jatorriko hiririk zaharrena da.
Data ezezaguna
aldatu- Huiloapan de Cuauhtémocen Malintxe eta Juan Jaramilloren arteko ezkontza, Amerikan ospatutako lehen ezkontza eta lehen ezkontza mestizoa.
- Alemaniar nekazarien gerraren hasiera.
Jaiotzak
aldatu- Apirilaren 13a – Diego Lizarrakoa, elizgizon frantziskotar, teologo eta idazle aszetiko nafarra (h. 1578).
- Maiatzaren 28a – Selim II.a, Otomandar Inperioko sultana (h. 1574).
- Irailaren 11 – Pierre de Ronsard, frantses poeta (h. 1585).
- Yamagata Masakage, Sengoku aroko samurai japoniarra (h. 1575).
Heriotzak
aldatu- Urtarrilaren 5a – Marko Marulić, kroaziar idazlea eta poeta (j. 1450).
- Maiatzaren 16a – Petri Lopez Aiarakoa, arabar aitoren seme eta politikaria.
- Martxoaren 23 – Giulia Farnese, Alexandro VI.a aitasantuaren maitalea eta Paulo III.aren arreba (j. 1474)
- Ekainaren 11 edo 12a – Diego Velázquez de Cuéllar, espainiar konkistatzailea (j. 1465).
- Uztailaren 20a – Klaudia Frantziakoa, Frantziako erregina ezkontidea eta Bretainiko dukesa (j. 1499).
- Urriaren 5a – Joachim Patinir, flandriar margolaria.
- Abenduaren 24a – Vasco da Gama, portugaldar nabigatzaile eta esploratzailea (j. c. 1469).
- Hans Holbein Zaharra, alemaniar margolari eta marrazkilaria.
Kanpo estekak
aldatu