Bizkarrezur
Bizkarrezurra edo errakia ornodunen bizkarrean zehar doan ornoz osatutako hezur multzoa da. Bizkarrezurra, eskeleto axialaren parte da[1].
Bizkarrezur | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Hezurdura |
Kokapena | bizkarra |
Konponenteak | cervical spine (en) thoracic spine (en) lumbar spine (en) Sakroa Kokzixa |
Artikulazioa | Burezurra Pelbisa Kutxa torazikoa |
Latinez | columna vertebralis |
Terminologia anatomikoa |
Gizakion bizkarrezurra ornoez eta ornoarteko diskoez osaturik dago. Ornoak beren posizioaren arabera izendatzen dira, eta erreferentzia-puntu anatomiko gisa erabil daitezke prozedura batzuk gidatzeko; besteak beste, gerrialdeko ziztadak (anestesia epidurala, errakideoa, eta abar). Bizkarrezurraren baitan sortzen den barrunbea, bizkarrezur-kanala deitzen da eta bere funtzioa, bertatik pasatzen den bizkarrezur-muina ezkutatu eta babestea da[2].
Hezur eta kartilagoz osaturik dagoen egitura konplexua da; artikulatua eta erresistentea. Bizkarrezurra malgua izaten da eta gorputz emborraren mugimendua ahalbidetzen du; baina malgutasun hori ez da berdina egitura osoan zehar.
Egitura
aldatu50.000 animalia-espezie inguruk dute bizkarrezurra[3]. Animalia motaren arabera, orno kopurua eta erregio motak aldatu egiten dira.
Arrainetan, erregio tronkala eta isats-aldea bereizten dira. Tetrapodoetan, lepo-aldea eta gerrialdea gehitzen dira. Ugaztunetan aldiz, erregio tronkala, alderdi toraziko eta lunbarrean bereizten da.
Gizakia, normalean, 33 ornorekin jaiotzen da eta heldutasunera iristean, 26 izan oi ditu[4]: 7 orno zerbikal, 12 toraziko, 5 lunbar, sakroa eta kokzixa.
Goitik hasita, lehen 24 ornoak ornoarteko diskoen bidez artikulatzen eta bereizten dira, eta beheko azken bederatziak, helduetan, beren artean fusionaturik daude; bost sakroan eta lau kokzixean.
Ornoa
aldatuOrno tipikoen egituran bi zati bereizten dira: gorputza eta arkua[5]. Gorputza aurreko aldean aurkitzen da eta zilindro forma du. Orno-arkua berriz, atzeruntz orientaturik kokatzen da; hau da, pertsonaren atzeko aldean geratzen den atala da . Bi zatien arten, orno-foramen edo bizkarrezur-kanal izeneko zuloa eratzen da, bizkarrezur-muinari pasabidea eta babesa emanez.
Sakroa eta kokzia fusionaturiko ornoz osaturik daudenez, ez dute foramenik beren baitan.
Orno-arkuan, apofisiak deritzen hezur protuberantziak bereitzten dira. Hiru motatako apofisiak daude:
- Arantza apofisia [6]: Edo apofisi zorrotza. Bakarra da. Arkuaren erditik atzerutz irteten den hezur xafla da. Bertan lotzen dira arantza muskuluak.
- Zehar apofisiak: Bi dira, ezker eta eskuin eta izenak dioen bezala, zeharka atzerantz doaz. Hauen gainetik nerbio rakideoa igarotzen da eta honez gain, muskulu eta ligamentuekin ere lotzen dira.
- Apofisi artikularrak: Ornoen arteko artikulazioa ahalbidetzen dute. Lau dira (bi goikaldean eta bi behekaldean) eta simetrikoki kokaturik daude bizkarrezun-kanalaren bi aldeetan. Orno baten behekaldeko apofisi artikularrak, hurrengo ornoaren goikaldekoekin artikulatzen dira.
Ornoarteko diskoak
aldatuOrnoarteko diskoa ornoak bizkarrezurretik bereizten dituen kuxin bakoitza da. Egitura kartilaginosoa dute eta ornoen mugimendu arinak antolatu eta ahalbidetzen ditu. Ornoen artean kokatzen dira eta hauek elkarrekin mantentzen dituzten lokailu gisa jarduten dute, bata bestearen artean irristatzea eraginez eta bizkarrezurraren mugimendua ahalbidetuz[7]. Maila zerbikal, dortsal eta lunbarrean dauden bi ornoen arteko egitura da. Bi zati ditu:
- Nukleo mamitsua (nucleus pulposus): erdiko zatia da, gelatinakara motakoa. Ornoen arteko konpresio-indarrak xurgatu eta murrizten ditu.
- Zuntzezko eraztuna (annulus fibrosus): fibrokartilagoko eremu zabalago bat inguratzen duen kolagenozko kanpo-eraztun batek osatzen du. Horrela, ornoen arteko errotazioa mugatzen du.
Funtzioak
aldatuBizkarrezurraren funtzioak askotarikoak dira. Gehien bat sostengu estatiko eta dinamikoko elementu gisa parte hartzen du eta ornodunen grabitate-zentroa mantentzen laguntzen duen faktoreetako bat da.[8]
Bizkarrezurra bizkarrezur-muina babesten duen eskeletoaren euskarri-egitura nagusia da, eta gizakia “zutik” mugitzeko aukera ematen du, oreka galdu gabe. Honez gain, garezurraren euskarri ere bada.
Gainera bizkarrezur-muina babesten duen egitura nagusia da.
Bizkarrezur-muina
aldatuBizkarrezur-kanalaren barruan doan nerbio-kordoia da, garunaren luzapentzat jo daitekeena. Garunarekin batera, nerbio-sistema zentrala osatzen du. Bizkarrezur-muinak informazioa garraiatzen du garunetik gorputzera eta gorputzetik garunera. Muina substantzia gris eta zuriaz osaturik dago. Garunean ez bezala, substantzia grisa (gorputz neuronalak) muinaren barrualdean kokatzen da, eta substantiza zuria (axoiak) aldiz, kanpoaldean[9].
Bizkarrezur-muinetik 31 pare nerbio espinala sortzen dira [10]. Nerbio espinal hauek, ornoen alboetatik irteten dira gorputzeruntz: zortzi zerbikaletan, hamabi torazikotan, bost lunbarretan, bost sakroan eta bat kokzian.
Bizkarrezurraren atalak gizakietan
aldatuErregio bakoitzeko ornoak forma eta tamaina desberdinak dituzte. Bakoitzaren ezaugarri indibidualen eta kokapenaren arabera, izen desberdina jasotzen dute.
- Erregio zerbikala (7 orno, C1-C7)
- Erregio torazikoa edo dortsala (12 orno, T1-T12)
- Erregio lumbarra (5 orno, L1-L5)
- Sakroa (5 orno, S1-S5)
- Kokzia (4 orno)
Erregio zerbikala
aldatuLepoaldean kokatzen diren eta honen mugimendua ahalbidetzen duten zazpi hezurrek osaturiko atala da. Orno txiki eta delikatuak dira. Erregio zerbikala bi ataletan banatzen da; goiko bizkarrezur zerbikala eta behekoa.
Goi bizkarrezur zerbikala
aldatuMugimendu zibernetikoa ahalbidetzen duten egiturek osatzen dute. Inplikatutako lehenen ornoa, Atlas izenez ezagutzen da (C1). Garezurrarekin artikulatzen da burua gora eta behera mugitzea ahalbidetuz. Artikulazio honi, atlanto-okkzipitala deitzen zaio.
Bigarrena, Axis-a (C2), orno zerbikal sendoena da. Honi esker, ezker-eskuin mugimendua egin daiteke. C1-C2 arteko artikulazioa atlanto-axiala deitzen da. Orno hauek, ez dituzte gainontzeko ornoen ezaugarriak betetzen; horregatik, orno atipikoak deritze[11]. Honez gain, haipatutako bi artikulazioetan, ez dago ornoarteko diskorik.
-
Atlas ornoa
-
Axis ornoa
-
Artikulazio atlanto-okzipitala
-
Artikulazio atlanto-axiala
Bizkarrezur zerbikal baxua
aldatuAtal honetako orno eta artikulazioek bi motatako mugimenduak ahalbidetzen dituzte: flexoluzapena eta inklinazio-errotazio mugimendu mistoa. Gainera, erraboil eta bizkarrezur-muinaren babeste funtzioak betetzen ditu; baita burua egonkortzen eta euste funtzioa ere. C2-C3 artikulzioak ematen dio hasiera atal honi, bizkarrezurreko lehen ornoarteko diskoa bertan kokatzen delarik.
Erregio torazikoa
aldatuErregio toraziko edo dortsala ere deitzen zaio bizkarrezurraren atal honi. Hamabi hezurrez osaturiko bizkarrezurraren erregio zentrala da. Orokorrean,gehiegizko mugimenduak saihesteko zurruntasun handia duen atala da. Ornoen tamaina handitzen joaten da garezurretik aldendu eta gerrira gerturatzen den heinean.
Orno hauen ezaugarri nagusia, bi alboetan sahietsekin artikulatzeko dituzten gainzalak dira. Orno toraziko huek, sahietsek eta bularrezurrak, bizi-organoak (bihotza, birikak eta odol hodi garrantzitsuak) babesten dituzten kaxa-torazikoa osatzen dute.
Erregio lumbarra
aldatuBost hezurrrek osaturiko atala. Erregio honetako ornoak handienak dira eta oso egitura sendoa dute; pisu handia jasaten baitute. Flexio-luzapen mugimendu esnguratsuaa ahalbidetzen dute, baita alboko flexioa eta errotazio margen txiki bat ere.
Sakroa
aldatuSakroa edo errain-hezurra, bost orno fusionatuk osatzen duten piramide formako hezur motz eta simetrikoa da. Erregio honetan ez dago ornoarteko diskorik ezta bizkarrezur-kanalik ere. Oinarria, erpina eta lau aurpegi ditu (aurrealdea, atzekaldea lateralak).
Sakroa, bi alboetan pelbisaren hezur koxalekin artikulatzen da [4]. Giltzadura hori finkoa da eta haurdunaldiaren azken aldian bakarrik mugi daiteke. Aurretik atzerako balantza moduko mugimendu txiki batzuk eginez, fetoa erditze-kanaletik igarotzea errazten dute [6].
Kuriositate moduan, erromatarrek izen hori eman zioten, sakrifizioetan jainkoei eskaintzen zitzaien "hezur sakratua" zelako[12].
Kokzia
aldatuKokzia edo uzkornoa, lau orno fusionatuk osaturiko hezurtxoa da (batzuetan 6 ere izan daitezke)[6]. Sakroan bazala, hauen artean ez dago ornoarteko diskorik. Sakroaren erpinarekin artikulatzen da [13]. Uzkornoa errudimentarioa da gizakietan, eta beste animalia-espezie batzuen isatsaren aztarnatzat hartzen da[6].
Giza bizkarrezurraren kurbadurak
aldatuBizkarrezurreko kurbadurak ornoen formagatik, baita ornoarteko diskoen formagatik sortzen dira. Gizakietan, bizkarrezurrak zenbait kurba ditu: zerbikala, torazikoa, lunbarra eta pelbikoa.
Kurba zerbikala konbexua da aurrerantz; kurba guztietan gutxien markatzen dena da. Kurba torazikoa, aurrerantz konkaboa da. Gerrialdekoa nabarmenagoa da emakumeetan gizonetan baino. Konkaboa da aurrerantz, eta kurba lordotikoa deitzen zaio. Pelbis-kurba kokzian amaitzen da.
Giza bizkarrezurrak bi kurbadura mota nagusi ditu: aurretiko-atzeragokoak (bentrodorsalak) eta lateralak[14].
Kurbatura bentrodortsalak
aldatuBi kurbadura mota deskribatzen dira: zifosia eta lordosia[15]. Zifosia, sabelaldera (aurrera) konkaboa eta dortsaleko (atzealdera) konbexitatea duen kurbadura da. Lordosia, aldiz, sabeleko konbexitatea eta dortsaleko konkabotasuna duen kurbadura da. Giza bizkarrezurra lau erregiotan banatzen da, eta horietako bakoitzak kurbadura mota bereizgarria du:
Jaioberrietan, bizkarrezurrak zifosi zerbikal handi bat besterik ez du. Lordosi lunbarra eta zerbikala gero agertzen dira.
Kurbadura lateralak
aldatuGizakietan, bizkarrezurrak kurbadura torazikoa ohartezina du. Gorputzaren alde funtzionalaren kontrako konbexutasuna izaten du; hau da, ezkertiek eskuinerantz izango dute kurbaduera eta eskubiez ezkerrerantz . Biztanleen artean izaera eskuina nagusi denez, gehienek ezkerreko konbexitateko kurbadura lateral torazikoa dute[16]
Kurbadura patologikoak
aldatuBizkarrezurreko gehiegizko kurbadura edo kurbadura anormalak, bizkarreko gaixotasun edo patologia gisa sailkatzen dira. Ezohiko kurbadura ohikoenak hauek dira:
- Zifosi torazikoa (hiperzifosia): gehiegizko kurbadura zifotikoa (konbexua) da plano sagitalean. Horrek "joroba" edo konkor deritzona sortzen du[17]. Osteoporosiaren ondorio arruntetako bat den arren, kondizio hau multifaktoriala da eta gizonetan emakumeetan baino gehiago ematen da[18]
- Lordosi lunbarra (hiperlordosia): gehiegizko kurbadura lordotikoa (konkaboa) da plano sagitalean. Hiperlordosi lunbarra deitu oi zaio. Haurdunaldian zehar maiz gertatzen den egoera da; baina erditzean, kurbadura berriro egoera normalera bueltatzen da.
- Eskoliosia: Kurbadura lateralari dagokio. Kurbadura anormal arruntena da; biztanleen %0,5ak pairatzen du. Ohikoagoa da emakumeen artean[19], eta orno baten edo gehiagoren bi aldeen hazkunde desorekatuaren ondorio izan daiteke. Biriketako atelektasiak eragin ditzake eskoliosiak (biriketako lobulu baten edo gehiagoren deflazio partziala edo osoa), asma edo pneumotoraxa pairatu duten pazienteetan ikusi den bezala.
- Zifoeskoliosia, zifosi eta eskoliosiaren konbinazioa.
Patogenia
aldatuBizkarrezurrean hainbat patologia existizen dira. Besteak beste, lehen haipatutako kurbadurei dagozkienak (Hiperzifosia, hiperlordosia eta eskoliosia) eta jarraian azalduko direnak. Batzuk sortzetiko gaixotasunak dira, bestak aldiz, bizitzan gertatzen diren aldaketek eragin ditzakete (zahartze prozesua, istripuak, tumoreak, eta abar)
Sortzetiko malformazioa da. Embrioioaren garapen prozesuan hodi neurala ez da ongi ixten eta ondorioz, bizkarrezurra garatzean, orno-arkua ez da ongi formatu eta ixten[20]. Batzuetan, meninge espinalak eta bizkarrezur-muina, ondo itxi ez den orno-arkutik kanporantz irteten dira; horri arantza bifido kistikoa deitzen zaio. Protrusio hau gertatzen ez denean, ezkutuko arantza bifidoa deitzen zaio. Kasu batzuetan, orno-arku guztiak osatugabe egon daitezke.[21]
Klippel Feil sindromea
aldatuSortzetiko gaixotasuna da. Gutxienez bi orno zerbikal fusionatzen direnean ematen da. Sintoma ohikoenak hauek dira: lepo motza, garondoan beheko lerroa eta bizkarrezurraren goiko aldearen mugikortasun mugatua[22].
Ornoarteko diskoaren kanpoko eraztunean, hau da, zuntzezko eraztunean (anulus fibrosus) gertatzen den desplazamendu edo urradura baten emaitza da. Gertakari honen ondorioz, nukleo mamitsua (gelatina leun motako materiala) bere lekutik irten eta hernia izeneko irtengunea sortzen da. Irtengune honek, kokapenaren arabera, inguruko nerbio espinaletan zein orno muinean presioa eragin dezake, mina sorraraziz. Adibideetako bat, ziatika[24] da.
Kasu batzuetan zuntzezko eraztuna konkortuta egon daiteke, baina urratu gabe; beraz. nukleo mamitsua ez da irteten bere tokitik. Kondizio honi, protusio deritzo eta herniak baina arinagoak dira.
Bizkarrezur-kanalaren estenosia
aldatuBizkarrezur-estenosia bizkarrezurreko edozein erregiotan gerta daitekeen bizkarrezur-kanalaren estutze bat da. Kanal estuak bizkarrezur-muinean edo nerbio-sustraietan presioa eragiten du[25] eta defizit neurologikoa eragin dezake. Sintomek besoetako edo hanketako mina, logalea edo ahultasuna ekar dezakete; baita maskuriaren kontrola galtzea, heste-kontrola galtzea edo disfuntzio sexuala pairatzea.[25]
Listesi
aldatuListesi edo espondilolistesi bat, orno baten aldameneko orno batekiko desplazamendua da; bizkarrezurra deslerrokatuz.
Muineko lesioa
aldatuBizkarrezur-muineko lesioa bizkarrezur-muinari egindako kaltea da, edozein mailatan gerta daiteke eta aldi baterako edo betiko ondorioak eragin ditzake. Sintomak, kaltea gertatu den kokapenetik, beheranzkoak izaten dira eta mugimendua eta/edo sentsibilitateari eragiten die[26]. Kokapenaren eta larritasunaren arabera, sintomak aldatu egiten dira, sormintzetik paralisiraino; hesteetako edo maskuriko inkontinentzia barne. Epe luzeko emaitzak ere asko aldatzen dira, indarberritze osotik tetraplegia edo paraplegia iraunkorrera. Ondorioz, muskulu-atrofia, borondatezko kontrol motorraren galera, espastizitatea, presioak eragindako ultzerak, infekzioak eta arnas arazoak gerta daitezke besteak beste.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/07/19 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Fernando Pardos Martinez, Kenneth Kardong. (2007). Vertebrados Anatomia comparada, funcion y evolucion.. MCGRAW-HILL INTERAMERICANA - M.U.A ISBN 978-84-481-9091-0. PMC 1178954989. (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
- ↑ Romero, L. V. (2015). Anatomía y Fisiología del sistema nervioso. XinXii.
- ↑ Krogh, David. (2011). Biology : a guide to the natural world. (5th ed. argitaraldia) Benjamin Cummings ISBN 978-0-321-61655-5. PMC 649077636. (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
- ↑ a b Drake, Richard L.. (2005). Gray's anatomy for students. Elsevier/Churchill Livingstone ISBN 0-443-06612-4. PMC 55139039. (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
- ↑ Biomecánica de la columna vertebral. Canarias médica y quirúrgica.
- ↑ a b c d Traumatologia hiztegia. (1. argit. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco 2017 ISBN 978-84-457-3430-8. PMC 1050743351. (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
- ↑ 1972-, Monasterio Uría, Álex,. (2008). Columna sana. Editorial Paidotribo ISBN 978-84-8019-962-9. PMC 310073610. (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
- ↑ La Fundación Kovacs: Espalda.org - Cómo es y como funciona la espalda.
- ↑ Alvarez Davila, Katherine Evelig. (2017). Medula espinal. Universidad Inca Garcilaso de la Vega, 17-19 or..[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Netter, Frank H.. Atlas de anatomía humana. 5ª edición.. Elsevier, 159 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sanabria, M.V. (2012). Anatomía y exploración física de la columna cervical y torácica. Medicina Legal de Costa Rica, 29(2),. Medicina Legal de Costa Rica, 77-92 or. ISBN ISSN 2215-5287..
- ↑ Diccionario etimológico.
- ↑ Ortiz-Maldonado, Jessie Karolina. (2016). Anatomía de la columna vertebral. Actualidades. Revista Mexicana de Anestesiologia. Vol. 39.
- ↑ Anatomía humana. 4° edición - Buenos Aires: Médica Panamericana; Tomo 1, Página 43. or..
- ↑ Alteraciones de la columna vertebral.. España: Universidad de Murcia.
- ↑ La columna vertebral. .
- ↑ (Ingelesez) Fon, Gt; Pitt, Mj; Thies, Ac. (1980-05-01). «Thoracic kyphosis: range in normal subjects» American Journal of Roentgenology 134 (5): 979–983. doi: . ISSN 0361-803X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
- ↑ What is Kyphosis? Causes, Symptoms And Treatment. Your Body Posture.
- ↑ Tejeda Ortho-tips. ;7(2):75-82., BM. (2011). Escoliosis: concepto, etiología y clasificación.. Ortho-tips. 7 (2), 75-82 or..
- ↑ (Ingelesez) «Spina Bifida: Condition Information». .
- ↑ ISBN 978-1-4160-6257-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Síndrome de Klippel Feil. National Center for Advancing Translational Sciences.
- ↑ Euskalterm: [Traumatologia Hiztegia] [2017]. .
- ↑ Euskalterm.. (2015). [Gaixotasunak Hiztegia]. (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
- ↑ a b "Spinal Stenosis". National Institute of Arthritis and Musculoskeletal and Skin Diseases..
- ↑ Entendiendo la lesión medular: Parte 1—El cuerpo antes y después de la lesión. Model System Knowledge Translation Center (MSKTC).