Egiptoko VIII. dinastia
Egiptoko VIII. dinastia, K.a. 2173 inguruan sortu eta K.a. 2160 inguruan amaitu zen. Menfiseko gobernariek osatzen zuten, euren autoritate urria, inguruko lurraldeetara baino mugatzen ez zen arren.
VIII. dinastiak, denbora laburrez iraun zuen, soilik hamairu urte inguru. Ziuraski, Menfisen, Manetonek Egiptoko VII. dinastia deitzen dueneko agintari iraultzaileek kendutako leinua berrezartzeko ahalegin bat izan zen, Koptoseko nomoetako gobernari boteretsuen laguntzarekin.
Pepi II.aren erregealdi luzearen ondoren, Egipto, zenbait lurralde politikotan banatu zen. Nomoetako gobernariak, errege bezala gobernartzen hasi ziren. Gainera, Delta ingurua, asiarrek inbaditu zuten. Hau, zeramika, hil artikuluen eta harrian zizelkaturiko erliebeen elaborazioan tokiko arte estilo ezberdinetan isladatu zen. Herrialdea, gobernari bakar baten agindupean, Mentuhotep II.arekin batu zen, Egiptoko XI. dinastian.
VII, VIII, IX, X eta XI. dinastiaren lehen zatiak, Egiptoko lehen tarteko aroa deritzona osatzen dute.
Garaiko dokumentuak
aldatuKoptoseko Dokumentuek, Neferkauhor eta Neferirkara gobernariek aldarrikatuak, Shemai eta honen seme Idiri ohore eta pribilegio ugari emanez, garaiko egoeraz informatzen dute, pertsonaia hauek, Koptoseko nomoko gobernari kargua izan zuten, chatyak eta hegoaldeko gobernariak, eurek nahi eran maneiatuz dinastia honetako gobernari ahulak.
Ipuurren Papiroko testuak, egoera kaotiko bat deskribatzen du: sinesgarritasuna galdutako erregeak, Deltaren asiar inbasioa, iraultza desordenak, errege artxibategi eta hilobien suntsipena, ateismoa eta sekretu erlijiosoen hedapena. Ordena Zaharra deritzonaren hondoratzea.
Erreferentziak antzinako testuetan
aldatuManetonek, Sexto Julio Afrikanoren arabera, VIII. dinastia, "146 urte gobernatu zuten 27 erregez" osatuta zegoela esan zuen.
Eusebio Zesareakoarentzat, VIII. dinastia, "100 urtez gobernatu zuten bost erregez" osatuta zegoen.
VIII. dinastiako erregeak
aldatuOhiko izena | Tronu izena | Sa-Ra izena | Iruzkinak | Erregealdia Turingo Errege Kanona |
---|---|---|---|---|
Neferkara Pepyseneb | Neferkara | Pepyseneb | ... | |
Neferkamin Aanu | Seneferka | Aanu | 2 urte, hilabete 1 | |
Kakaura Ibi | Kakaura | Ibi | 4 urte, 2 hilabete | |
Neferkaura | Neferkaura | 2 urte, hilabete 1 | ||
Neferkauhor | Neferkauhor | Juiuihepu | urte 1,... | |
Neferirkara II.a | Neferirkara | urte 1, 6 hilabete |
Beste hipotesi batzuk
aldatuOxfordeko Antzinako Egiptoren Historiak, VII. eta VIII. dinastiak, Egiptoko Antzinako Inperioaren barnean sartzen ditu.
Aurrekoa Egiptoko VII. dinastia |
Egiptoko dinastiak K.a. XX. mendea |
Ondorengoa Egiptoko IX. dinastia |