Egiptoko XX. dinastia
Egiptoko XX. dinastia (K.a. 1190-K.a. 1070) Sethnakhtek sortu zuen, Ramses II.aren familiako azken tronugaiak baztertuz boterea hartzen duen Egiptoko armaden generala.
XVIII, XIX eta XX. dinastiak Egiptoko Inperio Berria izenpean biltzen dira.
XIX. eta XX. dinastien arteko garai historikoari ramesidar garaia deitzen zaio, garai horretako faraoi gehienek izan zuten izenagatik.
Ramses III.a eta itsasoko herriak
aldatuDinastia hartako faraoi garrantzitsu bakarra Ramses III.a izan zen. Haren armadak geldiarazi zuen Balkanetatik, Asia Txikitik eta ekialdetik etorritako lur eta itsasoko inbasioa. Egear migrazioa da, egiptoar dokumentuetako «itsasoko herriak» direlakoek eginiko migrazioa. Herri haien artean ziren thekkerrak (troiarrak) eta pelesetak (filistearrak). Haiek ere, azkenean, Egiptoko hiri handietan finkatu ziren, adibidez Menfisen eta Pi-Ramsesen. Tribu haiek gaur egungo Turkiako, Siriako eta Libanoko egear kostaldean zehar garatu ziren antzinako erresuma eta hiri-estatuak menderatuko zituzten, neurri bateraino, Egiptok bere oroitzapena gorde zuen antzinako mundu bati azken kolpea emanez.
Asaldaketa geopolitiko haiek, geroago Asiriatik, Elamdik eta Mediatik antolatu ziren potentzia berriak sortu zituzten. Mendebaldean, Mizenasen talasokrazia bat sortzen ari zen, pixkanaka Mediterraneoko salerosketa kontrolatuko zuena; izan ere, kretarrek —erabat desagertu zirenez— eta Feniziak —etengabeko inbasioen kolpeen ondorioz— salerosketan nagusi izateari utzi zioten.
Ramses III.aren garaipena bere erregealdiko une gailena da, eta bere aurreko ospetsua izan zen Ramses II.a guztian imitatzen saiatuko zen, baita bere semeen izenen aukeraketan ere. Hala, oinordekotza ziurtatu eta dinastia sendotzea nahi izan zuen, baina errege emazte handi baten faltak hareneko politika baten mesedetan bere asmoak zapuztu zituen. Ramses III.aren erregealdian gertatu zen, baita ere, lehen greba, egiptoar gizartean lehen aldaketa zantzua izan zena, hurrengo erregeen agintaldietan areagotu egingo zirenak. Errege harenean adostutako konspirazio baten ondorioz hil zen, Tebasen.
Ramses III.aren oinordekoak
aldatuDinastia hau Ramses III.aren oinordekoen arteko gatazketan pasa zen, Diodoro Sikulok "soilik atseginari eta luxuari leial ziren nagi fin" bezala deskribatu zituenak, garrantzi historikorik merezi ez duten gertakaririk gabe. Alabaina, garai honetan Egipto zenbait lehorte jasaten ari zen, baita uholdeak Niloren maila normala baino beherago zegoelarik, gosea, nahasmen zibilak eta ustelkeria ofiziala, guzti honek errege ororen trebezia mugatuz.
Errege boterea jada ez zegoen bermatua, eta Tebaseko klero boteretsuaren igoera eragin zuen, orduan bere eragina Goi Egipto osoan zehar hedatuz, Amonen Apaiz Gorenek euren burua tenpluko hormetan irudikarazten dute faraoiaren maila berean, edo euren izena kartutxo baten barnean idazten dute, errege titulatura lez.
Dinastiaren amaiera
aldatuLehenik Ramses IX.aren erregealdian eta ondoren Ramses XI.arenean Tebasen parean dagoen Erregeen haraneko nekropoliaren arpilaketagatik bereizten da. Ziuraski, Behe Egiptora joan zen errege auzitegiaren urrunketak Tebasen eskualdearen segurtasun faltan lagundu zuen, libiar nomaden erasoengatik geroz eta mehatxatuago zegoena. Garai honetako dokumentu asko krimen hauentzako ikerketa eta zigorren erregistroak dira, bereziki Ramses IX.a eta Ramses XI.aren erregealdietan.
Azken erregea izan zen Ramses XI.aren boterea hain izan zen ahula, hegoaldean Amonen Apaiz Gorenak Goi Egiptoko benetako gobernariak izan zirela. Bitartean, Egiptoko XXI. dinastiaren sortzailea izan zen Esmendes I.ak, Tanisetik Behe Egipto kontrolatzen zuen, oraindik Ramses XI.a bizirik zegoenean.
XX. dinastia Inperio Berriaren azken etapatzat hartzen da. Ondoren, Egiptoko Hirugarren Tarteko Aroa dator.
Artea eta literatura
aldatuMedinet Habun, antzinako hiriburuaren mendebaldeko ertzean dagoen Ramses III.aren jubileuaren tenplua nabarmentzen da, dinastiako erakunde nagusi bihurtzen dena. Tenplu honek oraindik erabiltzen zen eta inspirazio iturri izan zuen Ramesseumarekin hiri berri bat eratu behar zuen.
Erregeen Haranak errege nekropolia izaten jarraitzen du, eta garai honetan lortzen du Deir el-Medinako herriak bere hedadurarik handiena hil objektuen elaborazioarekin eta Tebaseko artisaurik hoberenen duin zen arte batekin.
Literatura ez da oso originala, Inperio Ertaineko lanak berriz kopiatzera mugatzen da. Alabaina, Hilen Liburua aipatu behar da. Garai honetan hitzegiten den hizkuntza egiptoera berria da, honekin literatura berri bat egiten delarik, bereziki maitasunezkoa.
Dinastia honetako faraoiak
aldatuIzen arrunta | Tronu izena | Sa-Ra izena | Iruzkinak | Erregealdia (± 50 urte) |
---|---|---|---|---|
Sethnakht | Userkhaura-Setepenra | Sethnakht-Meriamonra | K.a. 1186 - K.a. 1183 | |
Ramses III.a | Usermaatra-Meriamon | Ramses-Heqaiunu | Itsasoko Herrien aurka borrokatu zuen K.a. 1175 inguruan | K.a. 1183 - K.a. 1152 |
Ramses IV.a | Heqamaatra-Setepenamón | Ramses-Maatra-Meriamón | K.a. 1152 - K.a. 1146 | |
Ramses V.a | Usermaatra-Sekheperenra | Ramses-Amonhirkhopshef | K.a. 1146 - K.a. 1142 | |
Ramses VI.a | Nebmaatra-Meriamon | Ramses-Amonhirkhopshef-Necherheqaiunu | K.a. 1142 - K.a. 1135 | |
Ramses VII.a | Usermaatra-Setepenra-Meriamon | Ramses-Itefamon-Necherheqaiunu | K.a. 1135 - K.a. 1128 | |
Ramses VIII.a | Usermaatra-Akhenamon | Ramses-Setherjepshef-Meriamon | K.a. 1128 - K.a. 1126 | |
Ramses IX.a | Neferkara-Setepenra | Ramses-khaemuaset-Meriamon | K.a. 1126 - K.a. 1108 | |
Ramses X.a | khepermaatra-Setepenra | Ramses-Amonherkhepeshe | K.a. 1108 - K.a. 1099 | |
Ramses XI.a | Menmaatra-Setepenptah | Ramses-Khaemuaset-Mereramon-Necherheqaiunu | K.a. 1099 - K.a. 1069 |
XX. dinastiaren kronologia
aldatuHonako egiptologoek estimatutako kronologia:
- Lehen faraoia: Sethnakht
- K.a. 1200-K.a. 1198 (Drioton, Redford)
- K.a. 1196-K.a. 1194 (Arnold)
- K.a. 1192-K.a. 1190 (Parker)
- K.a. 1190-K.a. 1187 (Helck, Krauss)
- K.a. 1188-K.a. 1186 (Grimal)
- K.a. 1187-K.a. 1185 (Dodson, Kenneth Kitchen)
- K.a. 1186-K.a. 1184 (Málek, Shaw, Hornung)
- K.a. 1186/85-K.a. 1183/82 (Jürgen von Beckerath)
- K.a. 1184-K.a. 1182 (Wente)
- Azken faraoia: Ramses XI.a
Aurrekoa Egiptoko XIX. dinastia |
Egiptoko dinastia Egiptoko Inperio Berria |
Ondorengoa Egiptoko XXI. dinastia |