Filipinetako itsasoa
itsaso
Filipinetako itsasoa[1] Ozeano Barearen mendebaldeko aldea da. Mendebaldean Filipinak eta Taiwan ditu, iparraldean Japonia, ekialdean Marianak eta hegoaldean Palau. Bertan dago Marianetako itsas hobia, munduko punturik baxuena; haren sakonera maximoa 10.927 metrokoa da.[2]
Filipinetako itsasoa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | itsaso |
Azalera | 5.000.000 km² |
Sakonera | 10.911 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 18°N 134°E / 18°N 134°E |
Honen parte da | Ozeano Barea |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
1944an, Bigarren Mundu Gerran, itsaso honetan gertatu zen Ameriketako Estatu Batuetako eta Japoniako itsas armaden arteko gudu bortitza: Filipinetako Itsasoko Gudua.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
- ↑ Zaborra aurkitu dute lurraren sakonunerik handienean. Argia, 2019ko maiatzak 14, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).