Gerria gorputz-enborrean torax edo aldakaren artean dagoen gorputz-zatia da, torax eta aldaka baino estuagoa izaten dena, bereziki emakumeen kasuan.

Fitxategi:Woman Measuring Waist.jpg
Emakume bat bere gerria neurtzen. Gerribueltaren neurri handiak gorputz-gantzaren kopuru eta banaketa desegokia adierazten du.

Gerri/aldaka indizea

aldatu

Gerri/aldaka indizea gerriaren perimetroaren eta aldaken perimetroaren arteko zatiketan datza. Indize honek gantza gorputz-enborraren inguruan zer proportzoptan banatua dagoen adierazten du. 0,7ko indizea emakumeentzat eta 0,9ko indirea gizonezkoentzat egokitzat jotzen dira.

Gerriaren neurriak sekzio horizontalean perimetro estuena duen altuerari egiten dio erreferentzia.

Gerriaren neurria

aldatu

Gerriaren zirkunferentziaren neurketa pertsonen obesitate edo gizentasuna neurtzeko erabili ohi den aldagaietako bat da. Abdomeneko gantz pilaketa gehiegizkoa gaisotasun kardiobaskular eta gizentasunarekin erlazionatutako gaisotasunen garapenean arrisku faktorea da. AEBko Bihotz, Birika eta Odolaren Instituto Nazionalak (The National, Heart, Lung and Blood Institute, NHLBI) gizentasunarekin harremana duten gaisotasunak garatzeko arrisku maila altua dela deritzo gerriaren neurria 102zm edo 88zm baino handiagoa bada, gizonezko eta emakumezkoen kasuetan hurrenez hurren.

Funtzio eta ezaugarriak

aldatu

Gerriak osatzen duen tartean bizkarrezurra, maskuria, heste lodia, heste meharra eta emakumeen kasuan organo erreproduktiboak topa daitezke.

Kanpo estekak

aldatu