Obulutegia, landare angiospermoetan, karpelo batek, bere ertzak elkarri soldatuta, edo zenbait karpelok, elkarren artean soldatuta, eratzen duten ontzitxoa da, pistiloaren oinean dagoena. Obuluak, obulutegi barneko lokuluetan kokatzen dira. Polinizazioa gertatu ondoren eraldatu egiten da: obuluak hazi bihurtzen dira eta obulutegia fruitu[1]. Landare gimnospermoetan, aldiz, ez da obulutegirik, eta kanpoaldeko zulogune batzuetan daude gordeta obuluak.

Obulutegi motak: I: obulutegi superoa; II: obulutegi semi-inferoa; III: obulutegi inferoa .

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu