Lernako Hidra
Itxura
Lernako Hidra | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emea |
Familia | |
Aita | Tifon |
Ama | Ekidna |
Anai-arrebak | Ortro, Zerbero, Kimera, Esfinge eta Nemeako lehoia |
Lernako Hidra (antzinako grezieraz: Λερναία Ὕδρα) ur-munstro bat zen, hainbat buru eta hats pozoitsua zituena.
Heraklesen bigarren lana
Herakles hidraren bila joan zen Lerna lakuraino. Bertan sudurra zapi batez estali zuen, Hidrarengana iritsi zenean, buruak mozten hasi zen. Baina moztutako buru bakoitzagatik, beste bi ateratzen zitzaizkion.
Orduan Jolaok eman zion ideia bat: Hidraren buru bakoitza moztu eta su ematea. Horrela lortu zuen Hidrari buru gehiago ez ateratzea eta berau gainditzea. Heraklesek geziak Hidraren odol pozoitsuan busti zituen, bere lana eginez.
Euristeorengana joan zenean, honek esan zion laguntza jaso zuenez lan hori ez zela kontuan hartuko.
Kanpo estekak
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |