Edukira joan

Kretako zezena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kretako zezena
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaarra
Familia
Seme-alabakMinotauro

Kretako zezena greziar mitologiako zezena da. Poseidonek atera zuen itsasotik, eta Minosek hain polita aurkitu zuen bere abere-taldera sartu zuela. Orduan jainkoa, haserretuta, Pasifae zezenaz maiteminarazi zuen, eta ume bat eduki zuten, Minotauroa.

Heraklesen zazpigarren lana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heraklesek zezena harrapatu zuen, eta Euristeo haren edertasuna ikustean Herari eskaini zion. Baina Herak ez zuen oparia onartu zezena oso basatia zelako. Zezenak triskantza asko eragin zituen, Teseok hil zuen arte.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.