1950eko Kontxako Bandera
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 4 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1950eko irailaren 3a |
Amaiera | 1950eko irailaren 10a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Esperanza (Donostia) |
Txapeldunordea | Zierbena |
← 1949
|
1951 →
|
1950eko Kontxako Bandera (Banderaren 55. edizioa) urte honetako irailaren 3 eta irailaren 10ean jokatu zen. Irabazlea Donostiako Esperanza klubeko trainerua izan zen; huraxe da Donostiako traineru batek irabazitako 14. bandera, eta oraingoz azkena.
Kontakizuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garai hartan indartsua zen Pedreñako trainerua Kontxara ekartzeko, Donostiako udalak Esperanza traineruari diru-laguntza eman zion Santanderko estropadetan parte har zezan, bueltan Pedreña etorriko zelakoan. Alabaina, Pedreñak diru-laguntza eskatu zuen Kontxako banderara joateko, eta ezezkoaren aurrean Pedreña ez zen azkenean joan, nahiz eta Kontxako sariak Santanderko banderan ematen zirenak halako hiru izan arren.
Zierbena bai etorri zen eta 1949an Espainiako txapeldunak izan zirenez faborito argiak ziren. Bizkaitarrei aurre egiteko Esperanza traineruan hainbat herritako arraunlariak batu ziren eta egun bietan nagusi izan ziren.
Parte-hartzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Esperanza (Donostia) Iberia (Sestao) Zierbena Zarautz |
San Vicente Begoñako Ama Virgen del Puerto San Antonio |
Antton Korta "Pintxan" Juan Sarria German Barkin Santiago Agoues |
Emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behin-betiko denborak | ||||
---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera |
1 | Esperanza (Donostia) | 21:53 | 21:52 | 43:45 |
2 | Zierbena | 22:28 3/5 | 22:03 | 44:31 3/5 |
3 | Iberia | 23:07 | 22:05 | 45:12 |
4 | Zarautz | 24:02 3/5 | 23:30 | 47:32 3/5 |
Tripulazio irabazlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Esperanza (Donostia)
- Patroia: Antton Korta "Pintxan"
- Arraunlariak: Inus Etxeberria, Antonio Oliden Tolosa, Antonio Jauregi, Xanti Goikoetxea, Joxe Mari Jauregi, Joakin Fresnedo, Antonio Oliden Zaldua, Mikel Arruabarrena, Pedro Iribar, Antonio Erdozia, Batista Oliden, Juan Lasurtegi eta Esteban Azkue.
Kontxako Banderak | ||
---|---|---|
1879 • 1880 • 1881 • 1883 • 1887 • 1889 • 1890 • 1891 • 1892 • 1894 • 1895 • 1896 • 1897 • 1898 • 1899 • 1900 • 1901 • 1903 • 1906 • 1909 • 1910 • 1911 • 1915 • 1916 • 1917 • 1918 • 1919 • 1920 • 1921 • 1922 • 1923 • 1924 • 1925 • 1926 • 1927 • 1928 • 1929 • 1930 • 1931 • 1932 • 1933 • 1934 • 1935 • 1939 • 1940 • 1941 • 1942 • 1943 • 1944 • 1945 • 1946 • 1947 • 1948 • 1949 • 1950 • 1951 • 1952 • 1953 • 1954 • 1955 • 1956 • 1957 • 1958 • 1959 • 1960 • 1961 • 1962 • 1963 • 1964 • 1965 • 1966 • 1967 • 1968 • 1969 • 1970 • 1971 • 1972 • 1973 • 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 • 1980 • 1981 • 1982 • 1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 • 1988 • 1989 • 1990 • 1991 • 1992 • 1993 • 1994 • 1995 • 1996 • 1997 • 1998 • 1999 • 2000 • 2001 • 2002 • 2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024 |