Edukira joan

ASM Clermont Auvergne

Wikipedia, Entziklopedia askea
ASM Clermont Auvergne
HiriaClermont-Ferrand (Auvernia)
Sorrera1911
Kirol zelaiaParc des Sports Marcel Michelin
(Edukiera: 19.372)
PresidenteaFrantzia Jean-Claude Pats
EntrenatzaileaFrantzia Christophe Urios
LigaFrantzia Top 14
2023-248.a
Webguneaasm-rugby.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

ASM Clermont Auvergne (izen osoa, Association Sportive Montferrandaise Clermont Auvergne) Frantziako errugbi taldea da, egoitza Auverniako Clermont-Ferrand hirian duena. Top 14 Ligan jokatzen du. Bi aldiz irabazi du Frantziako txapelketa, 2010ean eta 2017an

Kluba 1911. urtean sortu zen Association sportive Michelin izenarekin, eta 1922an Association sportive Montferrandaise bihurtu zen. Hainbat aldiz egin du bigarren ligan, baina lehenbiziko titulua 2010ekoa du. 2016an, fase erregularra irabazi zuen, baina play-offetan finalerdietaraino baino ez zen iritsi. 2017an irabazi zuen bigarren aldiz Frantziako liga.

Europako txapelketetan emaitza bikainak atera ditu, Heineken Kopan hiru aldiz izan da finalista, eta hirutan irabazi du European Challenge Cupa.

2007an, 23 eta 18 galdu zuen Top 14ko finala Stade Français Parisen aurka.

Behobia-Donostia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxikeria bat aipatu behar da taldearen inguruan. 1951. urtean kirol taldeen artean jokatu zen Behobia-Donostia lasterketa eta AS Montferrandaise izan zen garailea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]