Edukira joan

Astigar zorrotz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Acer platanoides» orritik birbideratua)
Astigar zorrotz
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSapindales
FamiliaSapindaceae
GeneroaAcer
Espeziea Acer platanoides
Linnaeus, 1753
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakastigar zura, acerin (en) Itzuli eta Norway maple (en) Itzuli

Astigar zorrotza[1] (acer platanoides) Sapindaceae familiako espezie baten izen arrunta da.

Europa osotik zabaldutako[2] espezie hau inbaditzailetzat jotzen dute Ipar Amerikan.

Hosto dezudikoko zuhaitza da, 20-30 metro neurtzera heldu daitekena. Enborrak 1,5 metroko diametroa izan dezake eta kopa zabala eta borobildua dauka. Azala kolore marroi-grisa du eta gutxi ildaskatua. Zuhaitz helduek ez dute azal iletsurik enborrean zehar. Kimuak berdeak dira hasieran, ondoren marroi kolorea hartzen dutelarik. Neguko begiek kolore marroi-gorrixka distiratsua dute.

Hostoak kontrakoak eta lobulatuak dira, bost lobulu dituzte luzetara 7-14 cm eta 8-20 cm zabalean dituztenak. Lobulu bakoitzak batetik hirurako alboko hortzak dituzte. Hostoaren pezioloak 8-20 cm-ko luzera du, eta apurtzerakoan esne itxurako zuku moduko bat jariatzen du. Udazkenean kolorea horia izaten da, batzuetan gorri-laranja bada ere[3][4][5].

Loreak 15-30 bitarteko korinboetan daude antolatuta, horiak edo hori-berdexkak direnak, bost sepalo eta 3-4 mm-ko luzera duten bost petalo dituztenak. Lorealdia udaberriaren hasieran ematen da, hosto berriak atera baino lehen. Fruitua samara bikoitza da, bi hazi hegodun dituena. Haziek forma diskoidala dute, oso zapala, 10-15 mm bitarteko zabalera eta 3 mm-ko lodiera dituena. Haziaren hegoek 3-5 cm-ko neurria aurkezten dute, eta bien artean dagoen angelua 180º-koa da gutxi gora-behera. Gehienetan sortzen diren ia hazi guztiak bideragarriak izaten dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
  2. Rushforth, K. D. (1999). Trees of Britain and Europe. ISBN 0-00-220013-9.
  3. «Invasion Biology Introduced Species Summary Project - Columbia University» www.columbia.edu (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
  4. (Ingelesez) Watson, Edward F. Gilman and Dennis G.. (2014-04-10). «Acer platanoides: Norway Maple» edis.ifas.ufl.edu (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).
  5. «Acer platanoides» plantfacts.osu.edu (Noiz kontsultatua: 2019-03-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Landare Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.