Albrecht Kossel
Ludwig Karl Martin Leonhard Albrecht Kossel (Rostock, 1853ko irailaren 16a - Heidelberg, 1927ko uztailaren 5a) alemaniar biokimikaria izan zen, genetikaren ikerketan aitzindaria. 1910eko Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuen azido nukleikoen konposizio kimikoaren aurkikuntzagatik.
Medikuntza ikasi zuen Estrasburgoko Unibertsitatean eta Rostockeko Unibertsitatean osatu zituen ikasketak. 1877an mediku izateko azterketa gainditu zuen. Ikasketak amaitzean, Estrasburgoko Unibertsitatera itzuli zen Felix Hoppe-Seylerren ikertzaile laguntzaile gisa. Han azido nukleikoen gainean lan egin zuten.
1883an Berlingo Unibertsitatera joan zen. Han bost konposatu organiko isolatu zituen eta izena jarri zien: adenina, zitosina, guanina, timina eta urazilo. Konposatu horiek base nukleiko gisa ezagutzen dira orain.
1895ean fisiologiako irakasle izendatu zuten Marburgoko Unibertsitatean. Han proteinen konposizio kimikoa ikertu zuen. 1896an histidina aurkitu zuen eta teofilina isolatzen lehena izan zen. 1901ean Heidelbergeko Unibertsitateak kontratatu zuen.
Zeitschrift für Physiologische Chemie (Fisiologia Kimiko Aldizkariaren) argitaratzailea izan zen 1895etik hil zen arte.
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Untersuchungen über die Nukleine und ihre Spaltungsprodukte (1881)
- Die Gewebe des menschlichen Körpers und ihre mikroskopische Untersuchung (1889–1891)
- Leitfaden für medizinisch-chemische Kurse (1888)
- Die Probleme der Biochemie (1908)
- Die Beziehungen der Chemie zur Physiologie (1913)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]