Alexandro II.a Errusiakoa
Alexandro II.a (errusieraz: Александр II Николаевич, Aleksandr II Nikolaievitx[1]) (Mosku, 1818ko apirilaren 29agreg./apirilaren 17ajul. – San Petersburgo, 1881eko martxoaren 13agreg./martxoaren 1ajul.), 1855-1881 bitartean Errusiako enperadorea izan zen.
Nikolas I.aren semea zen, eta Vasili Zhukovski poeta liberalaren ardurapean hazi zen. Krimeako gerra galdu ondoko urteetan (Parisko Ituna, 1856), Alexandro II.ak mendebaldeko herrien aldean Errusiak bizi zuen atzerapenaz oharturik, munta handiko erreformak eragin zituen: basailuak askatu (1861); administrazioaren erreforma (1864); hezkuntza publikoaren erreforma; azkenik, burdinbide-sarearen garapenaz bultzada handia eman zion ekonomiari.
1863an bat egin zuen Prusiarekin, abertzale poloniarren altxamendua zapaltzeko. Turkiaren aurkako gerran abiatu zelarik (1877-1878), Bismarckek laguntza ukatu eta atzera egin zien Alexandro II.ak Europari buruz zituen asmoei (San Stefanoko hitzarmena). Bitartean, Kaukasoko konkista amaitu (1859) eta Erdialdeko Asian barneratu zen (Tashkent, 1865; Bukhara eta Samarkanda, 1868). Errusia barnean, bestalde, politika absolutistaren aurka altxatu zen herri-mugimendua (Narodnaia Volia, 1870) garatu zen. Mugimendu horretako nihilista-talde batek bonba batez hil zuen.
Ezkontza eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1841eko apirilaren 28an, Alexandro II.a Gilemina Maria Hesseko printzesarekin ezkondu zen, Errusian Maria Alexandrovna izenez ezaguna zena[2]. Zortzi seme-alaba izan zituzten:
Izena | Erretratua | Bizitzako urteak | Oharrak |
---|---|---|---|
Alexandra | 1842-1849 | Sei urte zituela hil zen, meningitisak jota. | |
Nikolas | 1843-1865 | Tronuaren oinordekoaю Hogeita bat urte zituela hil zen, meningitis tuberkulosoak jota. | |
Alexandro | 1845-1894 | Errusiako enperadorea (1881-1894) | |
Vladimir | 1847-1909 | ||
Alexis | 1850-1908 | ||
Maria | 1853-1920 | ||
Sergio | 1857-1905 | ||
Paulo | 1860-1919 |
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandro II.a Errusiakoa |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
- ↑ (Errusieraz) Николай I. (1842). «Манифест. О совершившемся бракосочетании Его Императорского Высочества Государя Наследника Цесаревича и Великого Князя Александра Николаевича с Великою Княгиней Мариею Александровною, Дочерью Великого Герцога Гессен-Дармштадтского» Полное собрание законов Российской империи. Собрание второе. XVI Санкт-Петербург: Типография II отделения Собственной Его Императорского Величества канцелярии, 308 or. (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).