Almohade dinastia
Almohadeen kalifa-herria الموَحدون al-Muwahhidūn | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1121 – 1269 | |||||||||||||
Monarkia | |||||||||||||
| |||||||||||||
Almohadeen lurrak 1200. urtearen inguruan | |||||||||||||
Geografia | |||||||||||||
Hiriburuak | Marrakex, Sevilla eta Rabat | ||||||||||||
Azalera | 1.621.393,5 km² | ||||||||||||
Kultura | |||||||||||||
Erlijioa | Sunitar Islama | ||||||||||||
Historia | |||||||||||||
|
Almohadeen dinastia[1] berbere-musulman jatorriko dinastia bat izan zen, XII. mendean gaur egun Maroko den lurraldean sortutakoa Magreben jabeak ziren almorabideek azaldutako heterodoxiaren aurka. Izena arabierazko al-Muwahhidūn (الموحدون), hitzetik (euskaraz: «unitarioak») dator, jainkotiar bakartasunen oinarritutako bere ikuspegi fundamentalista nabarmentzeko erabilia.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibn Tumartek sortzaileak musulman guztiei Koranera itzultzea eskatu zuen. Jarrera honek almorabide egindakoaren aurka zegoen, hauek bere inperioko jendearen ohiturak ia ez zituztelako aldatu.
Afrikako iparraldea bereberrei esker okupatu ondoren, 1145ean Iberiar Penintsulan sartu eta taifa erresumak batzeari lotu zioten. Deitutako jihadi esker 30 urteetan, almohadeek Santarémdik Tripoliraino zihoazen inperioa lortu zuten, 1195eko Alarcosko guduan kristauak garaituz.
Nahiz eta bere imanek ahaleginak egin, almohadeek arazo asko izan zituzten Al-Andalus kontrolatzeko, batez ere Granada eta ekialdean. Bere jarrera ortodoxoak ez ziren Espainiako musulmanen gustukoak, berbereen ohituretatik urrun zegoela. XIII. mendearen hasieran Balear Uharteak eta Tunisia konkistatu zituztenean hedapen handiena lortu zuten.
Hala ere 1212ko Navas de Tolosako guduak mugimenduaren amaieraren hasiera adierazi zuen. 1216 eta 1217 artean, Banu Marinek Fezen irabazi zituzten almohadeak. 1227an Ibn Hud Murtziako emir bihurtu zen. 1229an bere adarra zen Tunisiako hafsidarrek independentzia lortu zuten.
1232an Muhammad I.ak bere burua Arjona, Jaén, Guadix eta Bazako emirtzat hartu zuen eta 1237an Granadako emir bihurtu zen. 1268an marindarrek Magreb gobernatu zuten.
Buruzagiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ibn Tumart (1125 – 1130)
- Abd Al-Mumin (1130 – 1163).
- Abu Yaqub Yusuf (1163 – 1184).
- Abu Yaqub Yusuf al-Mansur, Yusuf II.a (1184 – 1199).
- Muhammad An-Nasir (1199 – 1213).
- Abu Yaqub II al-Mustansir (1213 – 1224).
- Abu Muhammad al-Majlu (1224).
- Abu Muhammad al-Adil (1224 – 1227).
- Abu Zakariyya al-Mutasim (1227 – 1236).
- Abu Ala Al-Mamun (1227 – 1232).
- Abd Al-Wahid Ar-Rashid (1232 – 1242).
- Ali Abu l-Hasan As-Said (1242 – 1248).
- Abu Hafs Umar al-Murtada (1248 – 1266).
- Abu Dabbus (1266 – 1269).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Huitzi Miranda, Ambrosio: "Historia política del Imperio Almohade". Vicente Carlos Navarro Oltra, Emilio Molina López 2000 ISBN 84-338-2660-3
- Viguera, María Jesús; "Los reinos de Taifas". 2007. RBA. ISBN 84-473-4815-6