Andrei Tarkovski
Andrei Arsenievitx Tarkovski (Mosku, Sobietar Batasuna, 1932ko apirilaren 4a - Paris, Frantzia, 1986ko abenduaren 29a) zinemagilea izan zen.
1962an, Ivanovo detstvo (Ivanen haurtzaroa) filma egin zuen, ospe handia eman ziona, eta Cannesko eta Veneziako zinemaldietan sariak jaso zituen film harengatik. Geroago (1964-65), bere maisulana egin zuen: Andrei Rubliov filma. Ikonoak margotzen zituen XV. mendeko fraide-pintore bat zen film hartako pertsonaia nagusia, eta hori zela eta, arazoak izan zituen bere sorterriko zentsurarekin. Egin zituen beste film aipagarri batzuk: Solaris (1972), Zerkalo / Bely-bely den (Ispilua / Egun zuri-zuria) (1978) eta Stalker (1979).
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taula honetan ikus daitezke zuzendutako filma bakoitzaren bi aktore, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrei Tarkovski |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Errusiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |