Edukira joan

Antzinako Eliza Katolikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Utrechteko Santa Gertrudisen katedrala, Utrechteko artzazpepikutza eta Antzinako Eliza Katolikoaren egoitza

Antzinako Eliza Katolikoa eliza katolikotik aldendutako zenbait taldek sortu zuten, Aita Santuaren aginpidea onartzen ez zutenak. Eliza hauek ez dira guztiz Egoitza Santuarekin komunioan, baizik eta anglikanismoarekin[1] 1870ean Nurembergen sortu zen Ignaz von Döllingerren zuzendaritzapean. Bertan Vatikanoko I. kontzilioa onartzen ez zuten alemaniar, austriar eta suitzarrek bildu ziren. Zisma Nagusiaren aurreko kontzilioak onartu zituzten baina harrezkeroko Eliza Katolikoaren zenbait doktrina gaitzetsi zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Europe.anglican.org. (2009-04-08). Churches in Communion with the Church of England. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.