Aquileia
Aquileia Aquilêe | |||
---|---|---|---|
Italiako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Italia | ||
Eskualdea | Friuli-Venezia-Julia | ||
Regional decentralization entity | regional decentralization entity of Udine | ||
Jatorrizko izena | Aquilêe | ||
Posta kodea | 33051 | ||
ISTAT kodea | 030004 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 45°46′N 13°22′E / 45.77°N 13.37°E | ||
Azalera | 37,44 km² | ||
Altuera | 5 m | ||
Mugakideak | Fiumicello Villa Vicentina (en) , Grado eta Terzo d'Aquileia | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 3.128 (2023ko urtarrilaren 1a) −178 (2018) | ||
Dentsitatea | 84 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 0431 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Piran | ||
Katastro kodea | A346 | ||
Sailkapen sismikoa | 3 (Txikia) | ||
Matrikula | UD | ||
comune.aquileia.ud.it |
Aquilea (friulieraz: Aquilêe; italieraz: Aquileia; alemanez: Aglar; eslovenieraz: Oglej), Italiako udalerria. 3.503 biztanle ditu eta Udineko probintzian (UD) dago. Antzinaroko hiri erromatarra da, Itsaso Adriatikoan urmaelen ertzean, eta Natiso ibaiaren (gaur egun, Natisone) gainean eraikita. Fiumicello, Grado (GO), Terzo d'Aquileia eta Villa Vicentina udalerriek mugatzen dute.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aquileia erromatarren kolonia gisa sortu zen K.a 180-181 urteen inguruan, Natiso ibaiaren ondoan. Geroago, urre-meatzeak aurkitu ziren, eta komertzio-gune garrantzitsua bihurtu zen.
IV. mendearen erdialdean, Ausonik inperioko bederatzigarren hiri gisa izendatzen du, eta Italian Erromak, Milanek eta Capuak bakarrik gainditzen zuten.
452an Atilak guztiz suntsitu zuen, eta horren ondoren, nahiz eta hiria berreraiki zen, ez zuen berriro garrantzi bera izan.
Pertsonaia historikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pio I.a, italiar aita santua, jaio zen.
Herri eta hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aquileiak hurrengo hiri senidetuak ditu:[1]
- Piran, Eslovenia
- Maria Saal, Austria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aquileiako Udala. Gemellaggi. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]